Apirilaren 10ean aurkeztuko ditu Joxemi Zumalabe Fundazioak Ainhize-Monjoloseko Laborantza Ganbaran “Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka” dokumentala eta liburua. Dibulgaziorako bi material hauek "Pil-pilean" deitutako ikastaroan oinarritu dira: bertan hainbat herri mugimendutako kideek hartu zuten parte. Albiste honetan ikusgai dokumentalaren trailerra eta liburua osorik irakurgai.
"Jakintza kolektiboki sortzea ardatz, Euskal Herriko herri-mugimenduek elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta saretzeko espazio izan zedin" sortu zuen Joxemi Zumalabe Fundazioak Pil-Pilean ikastaroa 2015ean. Formakuntza "politiko integrala" sustatu nahi zuten: historikoa, teoriko-ideologikoa, metodologikoa, gorputzezkoa, antolaketakoa… "Formakuntza politikorako esperimentu harekin kultura politiko askatzaileagoak pentsatu nahi genituen, gure kultura politikoak izateko eta ekiteko dituen moduak berritzeko ahaleginean sakondu".
Esperientzia hartan oinarrituta ordu erdiko dokumentala osatu dute, eta bertan ikastaroko 14 partaide agertzen dira haien esperientzia eta ikasitakoak kontatzen. Hona hemen trailerra:
Dokumentalaz gain liburua ere osatu dute. Hemen dago osorik irakurgai.
Osasun neurrien arabera aldaketak egoteko arriskua adierazi badute ere, hau da, oraingoz, dokumental eta liburuaren aurkezpen biraren egutegia. Hauetan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da (hemen egin daiteke):
Apirilak 10. 16:00 / Anhize-Monjolose, Euskal Herriko Laborantza Ganbara.
Apirilak 15. 18:00 / Algorta, Azebarri Kultur Elkartea.
Apirilak 29. 18:30 / Iruña, Katakrak.
Maiatzak 13. 18:00 / Gasteiz, Gasteizko Gaztetxea.
Maiatzak 27. 18:00 / Donostia.
Ekainak 19. 12:00 / Ziordia, Amarauna Proiektua (Jaialdia)
Ekainaren 13an 18:30etan hasiko da “Hau bai da eztabaidatzeko lekua: sare sozial digitalen eragina kolektibo eta mugimenduen jardunean” mahai-ingurua, Bilboko Zirika! Herri Gunean, bi ekintzaileon parte-hartzearekin Herri Mugimenduentzat interes kolektiboa izan... [+]
“Gure garaian… astebururo zeuden mobidak”; “gure garaian… gazteak konprometituagoak ginen”… Zeintzuk dira, baina, gure garaiak? Atzera begira jartzea ez da nostalgia ariketa hutsa, egungo errealitatea ulertzeko beharrezkoa dugu nondik... [+]
Sarri-k idatzia: “Abokatuek, beste ezer orduko eta diruaren truke, arrazoia nori eman erabakitzen dute”.
Villabonan Lurgatz talde feministak antolatuta egin zuten Espetxeak apurtu... eta bortxatzaileak? mahai-inguruan Joxemi Zumalabeko kide Ainhoa Narbaizak eta Marta Luxanek kontatu zuten herrietan eraso sexistak lantzeko sortu diren autokudeatutako taldeetako esperientzia.
Herri mugimenduen borroka moldeez mintzatzean, aliantzen gaia maiz ateratzen dela eta, hainbat esperientzia biltzen dituen mataza osatu dute azken urteotan Joxemi Zumalabe Fundazioko kideek. Ibilbide hori borobiltzen saiatuko dira datorren abenduaren 10ean, ostegunean,... [+]
Herri mugimenduetatik eta herri mugimenduentzat sortutako ezagutza, dinamika zein tresnak gordetzeko eta partekatzeko kutxa birtuala duzue Biltokia. Esperimentu hau Bor Bor (K) Herri Jakintzen Laborategia proiektuaren baitan sortu dugu, ibilbide luze baten ostean, heldu da... [+]
Gatazken inguruko liburuxka argitaratu du Joxemi Zumalabe fundazioak. Hiru urte direla hasi ziren herri mugimenduen borroka moldeen inguruan hausnartzen hainbat eragile eta pertsonarekin batera. Joxemi Zumalabe fundazioko militante Marta Luxanekin aritu gara liburuxkan... [+]