Joxe Ulibarrena eskultore nafarra hil da

  • Joxe Ulibarrena eskultore nafarra hil zen astelehen honetan Utergan, 96 urte zituela. Azken urteak Iruñeko Belosoko erresidentzian igaro ditu, baina koronabirusaren krisian familiak handik atera eta alaba gaztearen etxera eraman zuen.


2020ko apirilaren 21ean - 09:51
Ulibarrena Artetako museo etnografikoan, 2011n ARGIAk egindako elkarrizketaren une batean. (Arg.: Dani Blanco)

"Gure bizitzan hartu dugun erabakirik onena izan da", diote senitartekoek astearteko Diario de Noticias-en. "Erresidentzian txakur bat moduan utzi baitzuten kalean". Erresidentziatik aterata, etxekoek azken zaintzak eta agurra gertutik eman ahal izan dizkiotela azpimarratu dute senitartekoek.

Joxe Ulibarrena Arellano Azkoien-en (Nafarroa) jaio zen 1924ko urtarrilaren 25ean. Iruñeko Arte eta Lanbideen eskolan ikasi ondoren Valladoliden hiru urte izan zen tailugile ezagunen tailerretan. Handik Parisera joan zen beka bati esker. Han lau urte eman eta gero Venezuelara abiatu zen hemengo giro itogarritik aldenduz. Caracaseko Euskal Etxean aritu zen kultur eragile. Zazpi urte geroago, 1959an, itzuli eta abian jarri zuen Nafarroako Pedro Mariskalaren Fundazioa bere hiru seme-alaba nagusiekin. 1964an lehen museo etnografikoa zabaldu zuten Berriobeitin. Ondoren, bigarren emaztearekin hainbat urtez Alacant aldean bizi izan zen antigoaleko gauzen salmentan, dekorazio lanak eta eskulturak egiten. Iruñera itzuli ziren adinez oso aurreratua zegoen Joxeren ama zaintzera.

80ko hamarkadaren amaieran Artetara (Nafarroa) eraman zuten museo etnografikoa eta han jardun zuen eskulturak egiten, ikerketa etnologikoak garatzen eta museoan lanean. Felix Urabayen, Aita Adoaingo Esteban, Vianako Printzea, Raimundo Lanas jota kantaria, pilotaria, laialaria eta Getzeko Noaingo Batailaren oroigarria dira bere eskultura ezagunetariko batzuk. Horretaz gain, hamar liburu baino gehiago eman zituen argitara.

Reyes Ilintxetak 2011n ARGIArako egindako elkarrizketa honetan horrela deskribatzen zuen: “Jende xumearen jakintza, mendeetan zehar garatutako ezagupenak, hainbat lanbidetarako asmatutako tresna eta gailuak, auzolana eta auzolaguntasuna, euskaroen izaera propioa, hori dena da Azkoiengo eskultore ausart eta askatasunzaleak aldarrikatzen duena egungo gizarte modernikolaren aurrean”.

Artetako bere museoa bisitatzeko aukera izan zuenak gidari lanetan aurkituko zuen han eta laster ikusiko zuen kemen biziko gizona zela. Aipatu elkarrizketan, esate batera, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariari esan zionaz mintzo zen: “Behin Corellakoari [Miguel Sanz] esan nion: 'Ez esan nik euskaldunen gauzekin zaletasun handia dudala, zuk ere euskal jatorria duzulako. Horren nafarra izanik, zuk badakizu zer esan nahi duen Nabarra hitzak? Zuk ez dakizu ezta hori euskara denik ere. Naba hitzetik dator eta eremu lau eta zabala esan nahi du. Eta zure amaren izena ere ez dakizu zein den. Zu zara zure amaren semea, besterik ez, baina beste ama bat eduki nahi baduzu hori beste kontu bat da””.

36ko Gerra ere erraietan sartua zuen: “Nik 11 urte nituen nire aita gure etxean hil zutenean eta Iruñeko Gaztelu Gibelean hiru gazte –bi mutil eta neska bat– nola fusilatu zituzten ikusi nuenean. Besarkaturik erori ziren lurrera. Hori ezjakin hutsak direnek besterik ez dute egiten. Zer egiten duten ez dakitenek. Eta orduan Sanzek esan zidan: 'Beno, beno, ikusten da zu poeta bat zarela', eta nik, 'izan daiteke, eta ikusten duzu ere, zenbat poeta hil duzuen?'”.

Hemen Dani Blancok 2011ko elkarrikzeta hartan egindako argazkietako batzuk:

Argazkia: Dani Blanco
Argazkia: Dani Blanco
Artetako museo etnografikoaren aurrean. (Argazkia: Dani Blanco)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskultura
2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


Koldobika Jauregi eskultorea zendu da, 64 urterekin

Askotariko diziplina artistikoetan aritua, sona handikoa bai Euskal Herrian eta bai nazioartean, sortzez Alkizakoa zen semea igande honetan hil da bihotzekoak jota. Ur-Mara museoaren sortzaileetako bat izan zen, Thoreau espazioaren sorreran ere aritu zen eta Dantza filmean egin... [+]


Nestor Basterretxea jaio zela 100 urte: munduari leihotik begira, baina leihoak itxita

Gaur 100 urte beteko zituen Nestor Basterretxeak (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014). Hamaika lanetan nabarmendu zen, eta hamaika bider mintzatu zen ARGIArekin. Pasarte interesgarri batzuk ekarri ditugu hona.


2024-02-20 | Hedoi Etxarte
Chillida izan beharraz

Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenaren kontura, ideologia guztietako hedabideetan hagiografiak izan dira nagusi eta ez da inolako aipamenik egin bere “gaztaro falangista ultra eta erradikalaz”.


Mañariako grisa

1970eko hamarkada hasieran, Robert Smithson artistak bogan zegoen arte minimalista auzitan jarri eta artea paisaian eta naturan bertan egin zitekeelaren ideia zabaldu zuen. Hartara, sortze-ideia horri segika, lursailean prestakuntzak egiten hasi zen hainbat artista, beren... [+]


“Gure herria matriarkalista da eta beste nortasun bat eman nahi izan diet eskulturei”

Xabier Santxotena Alsua (Bozate, 1946) eskulturagilea da. Egurra du lanabes, eta pieza erraldoiak egiten ditu. Buru-belarri dabil uneotan emakumeei eskulturen bidezko aitortza egiten. Agota dela dio harro, “egurraren gremio edo kolektibokoa”. Jorge Oteiza... [+]


“Betirako” Nafarroan gordetzeko eskaera

Pompeluko togatusa Nafarroako Museoan dago ikusgai azken urtebetean, baina urte luzez galduta egon da bere pista. Duela 128 urte aurkitu zuten Iruñeko Alde Zaharrean, munduko aberats baten gordailuan egon da urte batzuetan eta haren jabetza estatubatuar batena da egun.


Buru-belarri, burugogor!

Bilatzeak, etengabe bide baten bila abiatzeak, nahi zein espero ez duguna aurkitzea dakar. Artista bat bilaketa gose hori elikatu beharrean dago bere espiritua bizirik mantendu nahi badu. Burugogorkeria handia ere beharko du bere ibilerak. Bide berriak bilatu, azalberritu eta... [+]


Ertibil 22

Arte-lehiaketen aurrean hainbat kontraesan sortzen zaizkit. Alde batetik, artistak eta artelanak lehiakortasunaren dinamikaren barruan kokatzen dituzte, artearen izaera eraldatzaile eta kolektiboa alde batera utziz eta logika merkantilisten barruan kokatuz; baina ezin uka,... [+]


Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


2022-01-31 | Leire Artola Arin
Euskaldunen kontrako pintaketak egin dituzte Baionako Nestor Basterretxearen eskulturan

Eskuin muturreko ekintzaileei leporatu diete eskultura bandalizatu izana: Hau kaka euskalduna da idatzi dute frantsesez, eta Heil pepito agur nazia margotu. Jean-René Etxegarai auzapezak jakinarazi du salaketa jarriko dutela. Gainera, Frantziako Alderdi Komunistaren... [+]


Basterretxean barrena

Gasteizko Foru enparantzan metalezko eskultura berri bat agertu da, Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) erakusketara ongi etorria ematen duena. Eremu anitzetan jardundako artistak sortutako 300 artelan baino gehiago biltzen ditu esposizioak, hala... [+]


2021-09-20 | ARGIA
Fiskaltzak artxibatu egin du LABek Hondalea artelana eraikitzeko kontratazioez jarritako salaketa

LAB sindikatuak Donostiako Udalaren aurka salaketa jarria zuen, Santa Klara uharteko itsasargian Hondalea eskultura lanerako kontratazioari lotuta. Sindikatuak irregulartasunak salatu zituen. Donostiako Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Gipuzkoako Fiskaltzak ez du... [+]


2021-09-15 | Unai Brea
Ana Laura Aláez. Artista
“Gizartea tematzen da arteak berehalako eragina izan dezan, eta ez da hala”

“Estetika erradikaleko” eskultorea, dio Wikipediak. Izan ere, Ana Laura Aláezek (Bilbo, 1964) ezohiko materialak eta ikuspuntuak erabiltzen ditu bere lanean. Hilaren 26ra arte du ikusgai, Bilboko Azkuna Zentroan, “Todos los conciertos, todas las noches,... [+]


2021-09-09 | Reyes Ilintxeta
“Hemen artisauei prezioa jaisteko eskatzeko ohitura dugu, baina ez Iberdrolari”

Ura eta minerala garela dioen artisaua eta artista da. Artistentzat artisauegia eta artisauentzat artistegia. Hurbiltasuna eta babesa  sumatzen ditu harrien artean, kobazuloan bezala. Hargintza garaikidea egiten du. Aldi berean, praktikoak eta erabilgarriak diren artelanak... [+]


Eguneraketa berriak daude