Joxe Azurmendiren obrari etekina atera nahian (I)

  • Joxe Azurmendiren kongresuan hizlari izan naiz. Hitzaldian esandakoak ekarri ditut paperera, gutxi gorabehera. Euskal historiarekin kritiko da Joxe Azurmendi, eta Espainiaren historiarekin ere bai. Lehenik, labur-zurrean atzokoari begira arituko gara, eta ondotik egun-biharkora etorriko gara.


2019ko abenduaren 18an - 07:07

Zergatik ez genuen euskaldunok Errenazimenturik izan? Hegoaldeari dagokionez, eliteak Espainiako errege eta gorteari begira jarri zirelako. Italian, Dante eta Petrarca-eta hasi ziren lehenik, orduan Europako hizkuntza landu nagusia zen latina (grekoa eta hebreera ere prestigiodunak) utzi, eta Toskanako hizkuntza arruntean idazten, eta Erroma inperioa zen garaiko literaturan oinarritzen, gainbehera etorriak gorabidean jarri beharrez; laster, antzeko xedez, gainerako herriak, idatziz landu gabeak ziren hizkuntza orduan arruntak erabiltzen, erabiliaren erabiliaz, eta landuaren landuaz, greko eta latinaren bikaintasunera iritsiko zirelakoan. Eta euskaldunak? Iparraldeko Etxepare, Leizarraga eta Sarako eskolakoak-eta, Oihenart-eta alde batera, kultur basamortu!

Hegoaldeko euskararen apologisten, elite euskaldunen ordezkari paradigmatikotzat har dezagun Esteban Garibai arrasatearra -izen bereko fundazioaren berri ere izan dugu berriki, Urquijorekin eta!-. Estutasun ekonomikoetan zela, Espainiako Filipe II.a errege eta enperadoreak liburuzain izendatu zuen, eta kronikari, eta Garibaik esker onez, eta estasiaturik audientzia pribatuan hartu zuela-eta, honako trisagioa eskaini zion: “Dios le guarde. Dios le guarde. Dios le guarde muchos años. Amen”. Fausto Arozenak honela azaltzen zuen Garibairen erregezaletasuna: “Monarquismo ferviente, mayor quizá que el que constituía la tónica de su tiempo”. Caro Barojarentzat berriz, erregezaletasuna eta inperiozaletasuna eta foruzaletasuna ez zeuden derrigor elkarri muturka; aitzitik, batera gerta zitezkeen, Garibairen baitan bezala: “Que en el siglo XVI se pudiera ser imperialista y monárquico de un lado y partidario de las libertades forales de otro, es algo que hay que admitir, nos guste o no” (Espainolak eta euskaldunak. 1. edizioa. 474 orria).

Errege eta enperadore Filipe II.aren morroi-morroi lehenik, Espainiaren eta Gaztelaren miresle bigarrenik, eta azken-azkenean, euskaldun foruzale. Eta gaztelaniaren lantzaile, eta euskarazko errefrau-biltzaile -haren izena daraman fundazioko kideek baino gehiago egin zuen euskararen alde, gutxi eginagatik-.

Euskal eliteek ez zuten beren kontrolpean zituzten forupeko Batzar Orokorren bitartez eta unibertsitaterik eraiki eta finantzatu –Oñatiko Unibertsitatea salbuespen bitxi bat izan zen, Rodrigo Mercado de Zuazola oñatiarrak eraiki eta finantzatua osorik, baina batzar orokorrek eta beren gain hartu gabea–, eta badakigu arraina burutik kirasten hasten dela. Burujabetasun kulturalik gabe, politikorik ere ezin, bada!

Denok dakigu atzera zein printzipiok egin zuen XIX. mendean. Honek guztiak burura ekartzen dit XVI. mendetik XVIII. mende bitarteko Euskadi forala (Nafarroa Garaia barne, Iparraldea bereiz) eta egun 1978ko Konstituzioaren pean EAEn eta NFEn duguna, diferentzia historiko-kulturalak diferentzia, funtsean antzekoak direla, botere zentralarekiko mendekotasunean oinarritzen direlako

Foruak atxiki genituen bitartean, politikoki eta kulturalki burujabe al ginen? Egia da W. Humboldt prusiar intelektual handiak 1799-1801 urteetan Euskal Herria Espainia baino oparoagoa eta batez ere ezberdina, bestelakoa ikusi zuela. Baina, jakina da, era berean, euskarari mende bateko bizia baino ez ziola iragarri, nazio kulturala desegiteko oinarriak paratuak zekuskielako. Baina berriro galderara etorrita: foruekin (kasik) independenteak al ginen? Joan Antonio Zamakola bizkaitarrak ez zuen batere erreparorik izan noiz eta 1818an, bere liburuari Historia de las Naciones bascas izenburua jartzeko, eta argitaratzeko. Laster, guztiz ezinezko izango zen (nazio bakarra Espainia). Zamakolak naturaltasun guztiaz aipa zezakeen: “La independencia absoluta con que siempre se habían gobernado los bizcaynos bajo la protección de los emperadores romanos y de los reyes de España” (484 orria.). Bai, euskaldunek beren independentziaren kontzientzia osoa zuten XIX. mendearen hasieran bertan ere, eta, halaber, espainolek euskaldunen independentziarena XVI.-XVII. mendeetan (1506an, Burgosko Gorteetan erabaki zen euskaldunek ez zutela Gaztelako Gorteetan esku hartzerik “Estados separados” zirelako. “Nación separada” deizioa oso arrunta zen euskal nazioaz mintzatzeko. Baina aurki horrek bazuen ifrentzurik. Honela dio Azurmendik: “Errealitatean izan ere, Moderniarekin, bi printzipio absoluturen konfliktoa sortzen da: Foru-Legearen subirania eta balio absolutua, batetik; bestetik, aldiz, Monarkaren aginpide, agian ez teorian, baina bai errealitatean, geroz eta gehiago absolutua; eta aurki baita teorian ere absolutua. Bi aginpide-printzipio absolutuk ez daukate elkarren buruz-buru koesistitzerik. Bietan batek atzera egin beharko du”.

Denok dakigu atzera zein printzipiok egin zuen XIX. mendean. Honek guztiak burura ekartzen dit XVI. mendetik XVIII. mende bitarteko Euskadi forala (Nafarroa Garaia barne, Iparraldea bereiz) eta egun 1978ko Konstituzioaren pean EAEn eta NFEn duguna, diferentzia historiko-kulturalak diferentzia, funtsean antzekoak direla, botere zentralarekiko mendekotasunean oinarritzen direlako. Hau ez diot zuzenbide aldetik, baizik eta mendekotasun kultural-linguistikoagatik. Nik baino gehiago dakitenek diote nazioarteko zuzenbide publikoaren ikuspuntutik Gipuzkoa, esaterako, burujabea zela 1839 arte, batasun konstituzionala inposatu zuten arte, eta horregatik 1794an, Gipuzkoaren independentzia aldarrikatu zuten Batzar Orokorrek, eta frantziar Errepublikara batzeko erabakia hartu zuten, Gipuzkoa eta Gaztelako Erregeren arteko harremana aldebikoa zelako hain zuzen, eta ez gaur egun EAE eta Madrilen artekoa bezala.

Ikusi dugu Azurmendik errotik hautsi zuela jeltzaleen artean nagusi zen ikuskera, hots, foruek iraun zuten bitartean guztiz independenteak ginela. Manifestu atzeratuan (1968) poetikoki adierazi zuenez: gure kondaira pobrea da, Agiñako zero bat da (Oteizak Lesakako Agiña mendian Aita Donostiari, gorazarrez eskainitako estela).

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Eguneraketa berriak daude