Indarkeriaren erabilera ia egunerokoa da. Fruta arbolak jo eta egurtzeko ohitura oso zabaldua da. XXI. mendean! Fruta arbolak geuk sortutakoak, txertatutakoak eta landatutakoak dira, eta, ustez geure, obedientziaren dotrina nola hala sartu nahi diegu. Fruta azkar eta oparo eman behar digute.
Jakin badakigu ondo, oso ondo bizi diren arbola askok ez dutela fruta ugari ematen. Zertarako ematen du fruta arbolak? Arbolak ez du fruta ematen guk jateko edo baliatzeko. Frutak hazia darama eta hazi horretatik sortzen den arbolak aurrerantzean bere kastako arbolak ere izan daitezen ahalbideratuko du, bere aberastasun genetikoak etorkizuna izan dezan; bere leinua ez dadila galdu. Tartean gu sartzen gara, eta frutak kendu egiten dizkiogu. Bada, oso ondo bizi diren arbolak hazi eta hazi egingo dira, eta fruta urri emango dute, edo batere ez. Izan ere, hain ondo bizi dira, leinuari ederki eusten diote beraiek, eta etorkizunean fruta eman behar izanez gero, handi eta sendo izango dira. Naturala da. Guk berdin egiten dugu: ondo bizi denak ez du umerik edo bat, gehienez ere bi izango ditu. Gaizki bizi denak ume ugari izango du. Ez dugu oso atzera jo behar gure leinuetan ere joera hori aurkitzeko.
Hortik dator arbolen aurkako indarkeria. Ezin dugu eraman gu baino hobeto bizi dela pentsatzen duena. Eta egurtu egin behar. Historian zehar zer ez zaie egin! Altzairuzko puntapaxak sartu, kateekin edota lokarri sendoekin gerria estu-estu lotu, azala ebaki eta zauriak ireki, harrikatu, adarrak makilakadaka jo, moildu… Azken beltzean estresa sortzea da. Ondo bizi dena bere onetik atera eta estresak jo dezan nahi da, horrela bere bizimodua zalantzan jarri eta frutagintzara makurtu dadin. Egiptoko zibilizazio zahar hartan, dagoeneko, sikomoro pikondoei (Ficus sycomorus) azala ebaki eta zartatzen zieten, fruta ematera suspertzeko. Gaur egun ere maiz erabiltzen da estresatzearen teknika hori. Egarririk edo ongarri gosez edukitzea berriketa gutxirekin onartutako teknikak dira.
Badira okerragoak baina. Duela oso gutxi arte oso zabaldua zen intxaurrondoari (Juglans regia) enborrean eskua luzatu eta harrapatzen zen paretik lurrerainoko lau edo bost ebaki egitea. Gogoan dut Barinagako Adorriaga baserriko Bartolome Egurrolak zein dotore azaldu zizkigun lan horren gorabeherak hitzaldi batean entzule zela: maiatzeko ilbeheran egin behar dira zentimetro erdiko ebakiak, goitik behera zuzen-zuzen. Ondoren enborra asko zabaltzen da. Noski, zauriak nolabait itxi egin behar eta orbaina sortu behar. Horrek loditzen delako itxura ematen du, eta arbola lur jota uzten du, erreserbarik gabe. Gero ura baldin badu eta ongarriarekin laguntzen bazaio, laster joko du fruta ematera…
Horixe bera da inausketa. Inausketak landarea izorratzea beste helbururik ez du. Izorratu eta urtebia denak urtero fruta eman dezala eta ale gutxiago baina galantak izatea eta abar. Estresatu baina gero lagundu egin behar zaio: zauriak sendatu, ongarri egokia eman eta abar.
Egunen batean, animaliekin gertatzen ari den gisa berean, landareei tratu hori ematea krimentzat joko da. Oraintxe dator inausketa sasoi kriminalena. Zer ikusi behar dugu! Ni jada estresatzen hasia nago. Zu? Estresatuta bizi al zara? Gure jendartean estresa ogia baino egunerokoagoa da. Fruituren bat eman dezagun nahiko dute. Dirua, merkatua, sortu eta eman.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]
Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.
Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]
Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.