Azken bi saioetan egon ez zela-eta, Frantziako botere judizialaren aurrean berriz epaitu dezaten eskatu du Josu Urrutikoetxea ETAko militante izandakoak .
Maiatzaren 16an atxilotu zuten Urrutikoetxea Goi Savoiako Sallanches herrian, Frantziako Alpeetan. Pariseko La Santeko espetxean da ordutik, bi kartzela zigor ezarriak zituelako.
Justizia iturriei aipamena eginez EFE berri agentziak jakinarazi duenaren arabera, ekainaren 19an Parisko Apelazio Auzitegitik igaroko da Urrutikoetxea, ETAko zuzendaritzako kidea izate leporatuta zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen duen 2010eko sententzia baten harira. Ekainaren 28an, aldiz, Parisko Auzitegi Korrekzionalean izango da, 2011tik 2013ra bitartean Norvegian ETAko ordezkaritza politikoan parte hartzeagatik 2017an ezarritako zortzi urteko espetxealdi eskaeraren bueltan.
Josu Urrutikoetxearen atxiloketa dela eta, bere askatasuna eskatuz manifestu bat sinatu dute munduko politika arloko hainbat izen handiko pertsonek, Liberation egunkarian publiko egin zutena. Beste batzuen artean, Slavoj Zizek filosofo marxista esloveniarrak, Helene Franco politikari frantsesak eta Noam Chomsky pentsalari estatubatuarrak.
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".
Euskal Burujabetzaren Barometroaren seigarren neurketa aurkeztu dute asteartean Donostian. Euskal Herriarekiko atxikimendua da nagusi oro har, baina Nafarroan Nafarroarekikoa gailentzen da. Euskara ez dago euskal sentimendua azaltzeko gako nagusien artean, baina gaztelera eta... [+]
2008an Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz atxilotu zutenean Ibai Azkonak pairatu zituen torturak aitortu ditu Nafarroako Gobernuak. Euskalerria Irratian, pauso honek suposatzen duena azaldu du Azkonak.
Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.
Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.
Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]
Martxoan aurkeztu zuen Olatz Dañobeitiak azken zortzi urteotan garatu duen lana, Militantzia eta errepresio politikoaren azterketa feminista bat: 90eko Ezker Abertzaleko emakumeen kasua tesia. Horren aitzakian, horretan sakontzeko, bildu gara Lekeition berarekin... [+]
"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]
Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]
Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.