1969ko urriaren amaieran, Erandioko herria gehiegizko kutsaduraren aurka borroka betean zegoela, herritar bi hil zituzten polizia frankistek tiroz: Anton Fernandez eta Josu Murueta. Errudunek ez zuten inolako ondoriorik izan euren krimenengatik. Gertakari latz haien 50. urteurrenean, justizia eskatu du Erandioko Oroimena kolektiboak, eta hildako bien omenezko ekitaldia iragarri du datorren domekarako, hilak 27.
"Aurreko urteetan bezala", justizia, erreparazioa eta "berriro ez gertatzeko bermea" eskatu ditu Erandioko Oroimena kolektiboak urriaren 27an, eguerdiko 13:00etan Astrabuduko Josu Murueta plazan egingo den ekitaldian. Hala iragarri dute Altzagan, Anton Fernandez zenaren etxe azpian egindako ekitaldian, 50-60 herritarrek lagunduta. Etxeko balkoian zegoen, izan ere, Anton Fernandez, kutsaduraren aurkako mobilizazioetan polizia batek egindako tiroak burua jo zionean. Handik egun batzuetara hil zen, koman egon ostean.
Urtebete lehenago, 1968an, Bilbo Handiko eztarriko minbizi-tasa Espainiako Estatuko handiena zen, Erandioko Oroimenako kideek gogorarazi dutenez. "Herritarrok kalera atera ginen ezin zelako arnasarik hartu, zenbait egunetan ahoa estalita irten beharra zegoen kalera, eskegitako arropak kolore horixka hartzen zuen...", gogoratu dute; "arnasa hartzeko eta bizitzeko borroka izan zen". Kutsadura larri haren aurka egindako mobilizazio batean hil zuten Fernandez, eta hilketa horrengatiko protestetan beste tiro batek eroan zuen Josu Muruetaren bizitza.
Hilketengatiko epaiketa militarrean ez zen ezer argitu, gaurko agerraldian salatu dutenez. Arduradunek ez zuten ondoriorik jaso, eta dena "istriputzat jo zuten".
Domekako ekitaldian parte hartzera deitu eta Erandioko Udalak urteurrena edukiz hustea salatu du kolektiboak. Izan ere, hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak urri osoan zehar, eta hilaren 31n egingo du Fernandez eta Murueta gogoratzeko ekitaldia.
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.