‘Jostakin’ taldeak ‘Debrien bisaia’ aurkeztuko du larunbatean Donazaharren

  • Makeako (Nafarroa Beherea) gaztez osatutako Jostakin taldeak 'Debrien bisaia' aurkeztuko dute larunbatean, apirilak 13, Donazaharren ELBren komitaz. Bertako esne kooperatiba bat harturik estakuru, antzeslanak umorez kontatzen du lekuko laborantzaren eta nekazariek sortuak izanik hauei eskuetatik eskapatu zaizkien kooperatiben historia. Obraren gidoia Mattin Irigoienek idatzi die. 'Laborari' mintzatu da taldeko arizaleetarik den Antton Uhalderekin.


2013ko apirilaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Denek dazkiten ixtorioak dira bainan nehork ez ditu kondatzen".

Galdera: Nola abiatu zirezte antzerki proietu hortan ?

Erantzuna: 2011ko ekainean elkartu gira lehen aldikotz. Jostakin taldearen 10 urterentzat, antzerkia berriz eman behar ginuela  pentsaketan hasi ginen. Taldea gurekin hasi zen, 10-11 urte ginituelarik. Hemezortzi urte arte segitu ginuen eta denek betan utzi.

Gazteagoek hartu zuten segida. Hamar urterentzat berriz abiatzea erabaki dugu bainan ez ginuen nola nahiko antzerkia eman nahi,

egitekotan mezu bat pasarazi nahi ginuen.

G: Eta laborantxak inspiratu zaituzte...

E: Memento hortan bazen mugimendu laborantxa munduan. Neguan, Heletako eta Makeako esnetegien okupazioak izan ziren. Solasean

hasi ginen gai hori zendako ez aipatu, gaurko egoera, nola hortaratu ginen, etab. Mundu hori untsa ezagutzen dugu, koperatifa izena duen Berria herrian dugu, hor ari diren jendeak ezagutzen ditugu... Antzerkiaren idaztea Mattin Irigoieni galdegin dakogu, bere estiloa maite baitugu. Mezu bat pasarazi nahi ginuen bainan irriz, bere antzerkietan eta toberetan, Mattinek egiten duen bezala.

G: Esnetegia herrian duzue, ainitz jendek hor lan egiten du. Errex izan da gai horren tratatzea, gaia ez da sobera tabu ?

E: Gure taldean denak ados ginen. Guretako ez da tabu. Denek dazkiten ixtorioak dira bainan nehork ez ditu kondatzen. Ez dugu deus

asmatu. Antzerkiaren muntatzeko, jende batzu galdezketatu ditugu, informazio ainitz bildu dugu. Ez ginazkien gauzak ikasi ditugu ere. Mattin-ek ere bere aldetik lan berdina egin du. Historioaren eboluzioa egin dugu, nola hasi den Berria eta nola bilakatu.

G: Antzerkia ez da halare Berriaren kritika hutsa...

Ez batere. Adibide gisa hartzen dugu, ondoan baitugu -Larzabalen izan bagine, Pyrénéfrom hartuko ginuen bezala- bainan denendako bali da.

G: Dena salatu gabe, zoin da antzerkiaren haria ?

E: 70-80 urteetan hasten da, jendea etxalde ttipietan bizi da. Esne produkzioa garatzen hasten da, ardi tropak muntatzen, koperatibak sortzen, pixka bat gordezka. Koperatifen bilakaera eta laborantxaren bilakaera kondatzen dira. Laborantxatik haratago ikusten diren bilakaerak dira : modernizazioa, kapitalismoaren erakartzea, bakotxak gehiago nahi... Batzuk uste dute ez dela holakorik laborantxan, bainan bada. Koperatiben aldaketa nola gertatu den kondatzen da ere : hastapenenan laborariek abiatuak, egun besteek manatzen.

G: Hi laboraria izanki, nola ikusten dituk antzerkian erraiten dituzuenak?

E: Ni ados niz hor errana denarekin. Gai hori tabu da herrian. Nik untsa atxemaiten dut gai horien plazaratzea. Eman dugularik Makean, jendea irriz ari zen. Herrian ikusten dut etxaldeak segitzen direla, bainan zonbait lojika horietan dira, handitzeari ari, geroari so egin gabe. Nik ez dut uste geroa hortan den. Kasu emaiten dut joko hortan ez sartzeko, nahi ala ez pixka bat sartuak bagira ere : etxalde ttipietan bazka erosi behar da eta kario izanez, esne kotsia egin behar da ere. Neurtu behar da.

G: Zuen antzerkia talde abentura pollita izan da hain segur ?

E: Bai. Biziki untsa elgar ezagutzen dugu, elgar lagunduz arizan gira. Hastapenean ez ginuen uste hainbeste lan izanen zela, Mattinek

ere ez naski ! Motibazio eskasean zirelarik batzu, talde giroak laguntzen zituen berriz lotzen. Hameka gazte gira, 18 eta 28 urte artekoak. Antzerkia Makean, Luhuson, Heletan, Saran... eman dugu jadanik. Ibiakoitzean Donazaharren eta menturaz azken emanaldia, Aiziritzen ondoko astean, apirilaren 20an.

G: ELBk galdeginik aritzea, zerbait erranahi badu zuendako ?

E: Bai. Kontent ginen galdea jin delarik. ELBren ideiak partekatzen ditugu. Laborariak ez diren jokolariek ere partekatzen dituzte.

Antzerkiari dagokion publikoa izanen dela pentsatzen dugu. Publikoan, laborariak ditugularik parean, fite senditzen da. Gauza batzu ulertzen dituzte hobeki, eta beste zerbait da, nahiz denendako ulergarri den.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
‘Inesa de Gaxen’ pastoralak beste bi emanaldi eskainiko ditu irailean

Lehen aldiz ekainean antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita, xarnegutarrek irailean berriz biziberrituko dute Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1.000 sarrera jarri dituzte salgai... [+]


Zapata pila!

Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa

---------------------------------------------

Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]


Miren Gaztañaga
“Ez da erraza zineman eta antzerkian gauzak beste modu batean egitea. Baina saiatu gaitezke”

Askotariko lanak egin ditu Miren Gaztañagak antzerkian, zineman zein telebistan, baita dantza edo musikari lotutako proiektuetan ere. Txani Rodriguezen Los últimos románticos (Seix Barral, 2020) eleberrian oinarritutako pelikularen errodajea amaitu... [+]


Kike Diaz de Rada hil da, aktore, antzerki zuzendari eta idazle donostiarra

64 urterekin, Kike Diaz de Rada donostiarra hil da, Eneko Olasagasti lankideak asteazken arratsean sare sozialetan jakinarazi duenez. Ibilbide luzeko aktorea izan zen eta Tanttaka teatroaren eta Orain gipuzkoar antzerki taldearen sortzaileetako bat.


Zubiburu mahai ingurua. Daniel Landart eta Arantxa Hirigoen
“Antzerkia emana izateko da, gordetzeko baino”


2024-05-29 | Reyes Ilintxeta
Estefanía de Paz Asín
“Hildakoak erreskatatzera eta berpiztera etorri naizela sentitzen dut”

"Garai batean, nire herrian, kateme guztiek Remigia izena zuten, kateme belaunaldi oso bat, Iruñeko ikuspegi panoramiko ederrenak konkistatu zituztenak”. Horrela hasten da Remigia Etxarren funanbulistaren bizitza kontatzen duen Argako erregina antzezlana... [+]


‘Lurrez estali’, laborarien errealitatea oholtzara eramango duen Axut! kolektiboaren obra berria

Izurako Latsaga zalditokian egingo dituzte emanaldi guztiak, hamar saio, maiatzaren 31tik ekainaren 16a bitartean. Ximun Fuchsek idatzitako obrak "ikuspegi integratzaile eta kolaboratiboa" du oinarrian, landa eremuko lurraldearen lekukotasunak bildu eta "tokiko... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


“Maite dut Iparraldean antzerkia egitea, uste baitut hemen kodeak ulertzen direla”

Azkainen aurkeztu du Ander Lipusek bere ibilbide artistikoaren inguruko gogoeta jaso duen liburua: Antzerkiaren labirintoan I. Bigarren partea ere badu liburuak, “antzerkilariei gehiago zuzendurikoa” dena bere esanetan, baina Azkaineko irakurle taldeak lehenbizikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude