Poeta bat Oxfordera doa oporretan. Gauez iritsi, eta emakume baten hilotza aurkitu du jostailu-denda batean. Biharamunean, poliziarekin itzultzean, han ez dago gorpurik… ezta jostailu-dendarik ere. Horrela hasten da historiako polizia-eleberri onenetakotzat jo izan den The moving toyshop (1946). Edmund Crispin goitizenez sinatuta dago eleberria. Egileak Bruce Montgomery zuen benetako izena (1921-1978), eta ezohiko detektibe nobelak idazteagatik nabarmendu zen. Artean Oxforden ikasle zela argitaratu zuen lehenbizikoa, eta arrakastari tiraka beste zortzi ale eskaini zizkion Gervase Fen pertsonaia eszentrikoari, tartean denda ibiltariaren hau. Baina Montgomeryrentzat ez zen nahikoa whodunit-ak argitzea; haren gainerako lanak bezala, ironia zorrotzez eta literatura klasikoari egindako keinuz blaituta dago The moving toyshop.
FITXA
The moving toyshop
Edmund Crispin
Victor Gollancz, 1946
Laterza, 2010
Desobedientzia zibil ez-biolentoa aipatuz gero, Mahatma Gandhi aurkeztuko digute ikur nagusitzat, Indiako kolonialismo gerrazale ingelesaren parte eta sustatzaile, Mussoliniren aldeko edo orduko Etiopia eta Abisiniako sarraskien justifikatzaile aritu bazen ere.