Jose Moreno Torresen familiaren eskertza komunikatua

  • Jose Moreno Torres-en familiaren izenean, egunotan gure gudariaren galeragatik jasotako berotasuna eta dolumina infinituki eskertu nahi dizuegu; bereziki aurreko asteazkenean ospatutako hiletan.


2019ko abuztuaren 29an - 16:49
Jose Morenoren hiletetan, Portugaleteko Santa Maria basilikan, agurra dantzatu zioten azken gudariari (argazkia: Mauro Saravia)

Ez dugu hitzik jasotako harrotasun eta eskertza mezuen aurrean; alegia, borroka antifaxistari eta gerra zibilean Euskal Herri aske baten alde borrokatu zutenen memoriari dedikatutako bizitza oso bati eginiko eskertzak.

Gure aita, aitona eta berraitona herriaren eta herriarentzako gizona zen. Bihotz eta indar erregaitz bat borrokalari eta langile baten gorputzean; bere bizitza luzean zeharreko “gerra” guztiak batailatuz. Balio etiko sendoetako pertsona eta demokraziaren defentsan eta ondoren hau onera ekartzen lagundu zuen belaunaldi oso baten ordezkaria; gaur egun berriz arriskuan dagoen demokrazia gainera.

Bere azken egunetan aspertu arte esaten zuen justizia eta oraindik irekita jarraitzen duten zaurien erreparazioa ezinbestekoak zirela jendarte gisa aurrera egiteko. Gure herri txiki honen patua markatu zuen historia bizirik mantenduz eta gogora ekarriz; jende migratzaile, ideologikoki anitza eta itxuraz serioa baina aldi berean mundura besoak irekiak dituen jendeaz osatutako herri txikia.

Josek, belaunaldi desberdinak ezagutu eta gozatzeko aukera izan zuen. Bere aburuz, urteen poderioz “faxismoak duen benetako esanahiaz ahazten eta lokartzen joan diren” belaunaldiak. Baina bere oroimenak eta batez ere bere borrokak egunen batean atzera begiratzerakoan gure jatorriaz harro sentitzea eragingo du. Honela, askatasunik gabeko etorkizun faxista bat ekidinez.

Bere hiletan, ideologia, adin, klase eta jatorri guztietako jendea ikusi genuen bere galera deitoratzen. Izan ere, berak zioen moduan, bere “familia” askozaz ere zabalagoa zen; “familia” bat, zeinak lagundu egin duen 100 urtera arteko bizi luzea zaintzen.

San Andres batailoiko gudari ohia 100 urteterekin hil zen. Bilbon jaio zen 1918an, eta diktadura frankistaren errepresioa pairatu zuen kartzelan eta lan behartuetan. Irudian, bere eskela Santa Maria basilikako atarian eta jende ugari hiletetetan. (Argazkia: Mauro Saravia)

Bere familia nukleo gertuenekoon aldetik, bereziki honakoak eskertu nahi ditugu: Elai-Alai dantza taldea, azken 30 urteetan hainbeste maitasunekin haien artean hartu izanagatik. Iban Gorriti (Mugalariko kazetaria) eta Fernando Pedro Perez (bere liburu biografikoaren egilea), haren memoria jaso, balioetsi eta zabaltzeagatik. Berekin balentriak elkarbanatu zituzten politikari eta sindikalgintzako kideak, azkenengo unera arte omendu zutenak. Santa Marinako ospitalea, uneoro emandako tratu duinagatik; batez ere bere gertueneko medikuari, Iratxe Gonzalez Morcillo. Eta inor ahantzita utzi barik, bere begietara begiratze hutsaz bizitza horren zoriontsu egin zioten guztiak.

Amaitzeko, esan nahiko genuke memoria historikoaren legeak benetan integralak izatea, eta frankismoak eta nazioarteko faxismoak gauzatutako krimenen aurrean justizia eta erreparazioa egitea irrikaz espero dugula.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22 | Itxaro Borda
Hutsa egin

Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Karmelo Landa
Korapilo-morapilo mordoilo

Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.

Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Eguneraketa berriak daude