Bizi! mugimenduak iragarri bezala, apirilaren 3an 9:00etan, Hendaiako erretentzio administratiboaren zentroaren aitzinera iristen saiatu dira 50 herritar. Migratzaileentzat diren tokiak hartzea helburua zuten, baina Poliziak bidea itxi die. Bizi! mugimenduko hainbat kide eta herritarrekin batera José Bové eurodiputatua izan da.
Frantziako Legebiltzarrean Geriza eta Immigrazioa Legea proiektua eztabaidatzen ari da egun hauetan eta kari horretara Bizi!-k Hendaian elkarretaratzea deitu du. Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga ondoko erretentzio zentroa berriz ere irekiko baitute laster.
Frantziako Gobernuaren asmoa 30 etorkin zentroan sartzea da. Elkarretaratuko diren 50 herritarrek izena eman dute etorkinei eman nahi zaien tokietan lekua hartzeko.
Herritar multzo honen asmoa ez da gauzatu ahal izan, Frantziako Poliziek itxi dielako bidea. Herritar askok eman du izenpedura babesa eta José Bové eurodiputatuaren sostenguarekin eraman dute ekintza aurrera. Bovék badu eskubidea zentroan sartzeko eta saiatuko da manifestarien elkartasun ekintza, paperetan sinatuta, zentroraino eramaten.
Bizi!-ko Xabi Harluxetek aditzera eman duenez, “etorkinak ez dira errudunak, aitzitik, babesa behar dute, harrera politika zentzuzko bat izateko, eta ez lege proiektu horrek agertzen dituen errepresio zantzuak jasateko”.
Bizi!-k salatu duenez, etorkinak 50 egunez atxikitzen dituzte erretentzio zentroan gehienez, eta lege horrek ez du bermatzen migratzaileen egoera iraunkorra eta duina.
Migratzaileak babesten dituzten suerte guztietako elkarteak eta kolektiboak bildu dira, prentsa eta kazetari asko. Bizi!-ren lemek honela diote: “EtorkiZUna gu gara. Ez dezagun Europa etorkinen kartzela bihurtu, hori gure kartzela izanen baita. Haiek, gu dira”
Bizi!-k iragarri duenez, maiatzaren 1era bitartean hainbat ekintza eginen ditu etorkinen aldeko sentsibilizazioa, geriza eta harrera sustatzeko eta elkartasuna aitzina eramateko.
HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.
Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]
"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]
Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]
Igandean egin du erreskatea Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]
Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.
Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]
Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.