Jose Antonio Guillen Gracia: “Populazioaren galera gaixotasun baten sintoma bat da”

  • Despopulazioaren atzean faktore ekonomikoak daude, batik bat; besteak beste, dauden inbertsioak ondo bideratzeko estrategia bat falta dela uste du Jose Antonio Guillen Graciak. Estatu-politikak sustatzeko presio talde bat sortu dute Espainia, Kroazia eta Greziako eragileek eta enpresarien hainbat elkartek.


2019ko azaroaren 05ean - 10:17
Jose Antonio Guillen Gracia (Argazkia: ALEA)

Terueletik Kanpezura hurbildu da Jose Antonio Guillen Gracia Europa Hegoaldeko Populazio Urriko Eremuen Sareko ordezkaria. Arabako Kontzejuen Elkarteak despopulazioari eta landa garapenari buruz antolatutako jardunaldietan aurkeztu du Guillenek Eskoziako Lurralde Garaietan arazoari aurre egiteko abiatutako estrategia arrakastatsua. Espainiako estatuan "politika argiak" falta direla nabarmendu du, eta despopulazioaren jatorria "desoreka ekonomikoak" direla.

Zer da Europako Hegoaldeko Populazio Urriko Eremuen sarea? Nola sortu zen?

Soriako, Cuencako eta Terueleko enpresarien elkarteek, herri horietako talde eragileek eta Kroaziako Lika-Senj konderriak eta Greziako Euritania herrialdeak osatu dugu sarea. Europako Hegoaldean, metro koadroko12,5 biztanle baino gutxiago dituzten lurraldeak gara, eta hori da, hain zuzen, Europako eta Espainiako araudiaren arabera populazio urriko eremuak bezala kontsideratzen dituztenak. 2008an hasi ginen lanean elkarrekin, eta gure asmoa Europan lobby antzeko bat antolatzea izan da.

Zer behar partekatzen dituzue? Zergatik erabaki duzue batzea?

Bildu ginen gure lurraldeetan ematen ari zen galera demografikoa handia zelako. Uste dugu bizitzen ari garen populazio galera gaixotasun handiago baten sintoma dela, bizitasun ekonomikoaren, sozialaren eta bestelakoen falta. Gure aukerak oso mugatuak dira, enpresari txikiak gara, oso lurralde txikikoak eta ibilbidea hasi genuenean ez genekien oso ondo zer behar genuen, zer eskatu behar genuen.

Nondik hasi zineten?

Politikak aldatu nahi ditugu. Hasieratik ulertu dugu despopulazioaren kontrako borroka edo Espainian dagoen desoreka ekonomikoaren kontrako borroka ez dela hainbeste diru kontu bat, inbertsioen arazo bat baizik, ondo inbertitzeko arazo bat. Kohesio ekonomikorako, despopulazioaren kontra egiteko edo ekintzailetza bultzatzeko funtsak badira, diru asko dago, baina arazoa da ez dagoela estrategia argi bat, ez daudela politika argi batzuk benetan despopulazioaren kontra borrokatzeko. Hasieratik aldarrikatu dugu pentsamolde aldaketa bat behar dela horretan.

"Pentsamolde aldaketa behar dela aldarrikatu dugu"

Eskoziako Highlands and Islands Enterprise (HIE) lurralde garapenerako agentziaren eredua oso presente izan duzue. Zertan oinarritzen da bertako eredua?

Eskozian ikusi dugu planteamendu desberdinak dituztela, eta oso emaitza onak lortu dituztela. Batetik, estrategia finko bat dute, ez da lau urtetik behin aldatzen, gobernuaren aldaketarekin batera. Han ere populazioaren galera aspalditik dator. 50 urte zeramatzaten biztanleak galtzen, hortaz arazoa estrukturala da, eta, beraz, oinarrizko neurriak hartu behar ziren, egiturazkoak. Bestetik, abian jarritako neurri guztiek helburu berdina izan dute: lurralde horren eredu ekonomikoa aldatzea. Haiek diote: "Ezin dugu izan XXI. mendeko ekonomia bat XIX. mendekoa dirudiena". Eta horri aurre egiteko neurriak hartu dituzte; adibidez, lurraldearen digitalizazioa, ez horrenbeste pertsonen digitalizazioa baizik eta lurraldearena. Bitxia da, baina estatistiken arabera Espainia da internetera sarbide hoberenetarikoa duen Europako herrialdea, baldin eta biztanleak kontuan hartzen badira, ez lurraldea. Populazioaren %95a konektatuta daukagu eta gainerako %5a ez, eta horiek beti dira berdinak.

Zer ildo dira oinarrizkoak eskoziarren estrategian?

Kalitatezko etxebizitza arrazoizko prezioan, digitalizazioa eta lana. Ekonomia dibertsifikatu egin behar da, landa garapenak eta nekazaritza-garapenak ezin dute sinonimoak izaten jarraitu, nekazaritzak garatzeko eta balio erantsia emateko tarte mugatua du. Bestelako ekonomia behar da, teknologia berrietan oinarritua eta populazio berria erakartzeko gai dena, bestelako jarduerak sustatzen dituen ekonomia, prestakuntzan oinarritua, gazteak erakartzeko alternatibak eskaintzen dituena.

Zeinek kudeatu behar du prozesu hori?

Eskozian agentzia bat sortu dute, autonomoa. Egiten duen oso gauza interesgarria da Eskoziako eta Britainia Handiko legebiltzarrek onartzen dituzten lege guztien jarraipena; eta landa eremuari eta lurraldearen antolakuntzari eragiten dioten neurriak baldin badaude, alderdiak interpelatzen dituzte. Oso ospe handia dute, eta iritzia eskatzen diete hainbat gairen inguruan.

Espainiako Estatuan horrelako eredu bat erabil daiteke?

Ez. Duela bi urte egon ginen bertan, eta saiatu gara ikasitakoa zabaltzen. Asmoa litzateke administrazioek ezartzea, arrakasta handia lortu duen eredua delako. Eskoziako Lurralde Garaiek populazioaren %22 irabazi dute agentzia martxan jarri zenetik. Espainian, berriz, kontrakoa gertatu da; Teruelen, esate baterako, populazioaren %36 galdu dugu denbora epe horretan.

"Landa eremua hustea txarra da herrialdearentzat"

Hain larria al da arazoa?

Bai. Baietz uste dut. Egia da hedabideek, sarritan, gauzak testuingurutik kanpo atera dituztela: "Hegoaldeko Laponia" bezalako titularrak eman dituzte, eta gure kasuarekin zerikusirik ez duten errealitateak aipatu dituzte, Eskandinavia ez baita inoiz gizatiartua egon, lurralde naturala da eta inoiz ez du izan orain duen populazioa baino gehiago. Gure kasuan, landa eremuan, gizakia beti egon da presente, eta orain faktore hori desagertzen ari da. Zein da lurraldearen %50 edo %60 horren etorkizuna gizakia bertatik desagertzen bada? Zer gertatuko da gure lurraldearekin? Zer gertatuko da hirietan? Zer jango dute? Zer edango dute? Energia landa eremuan sortzen da, nik ez ditut eguzki plakak ikusten Madrilen. Landa eremua hustea txarra da herrialdearentzat.

Lurralde oreka ere justizia kontua da?

Argi eta garbi. Zuk ezin diozu ezarri biztanleen zati bati gainerakoek dituzten obligazio berdinak eta aldi berean eskubiderik gabe edo eskubide gutxiagorekin utzi. Landa eremuan garatzeko aukerak ere behar dira.

Egoera iraultzeko zer urrats egin behar dira lehendabizi?

Itxaropena dugu PPko aurreko gobernuak hasi zuen eta oraingo PSOEko gobernuak jarraitu duen despopulazioaren kontrako estrategian. Lehenbiziko aldiz arazoa aitortu dutelako, eta neurriak hartuko dituztelako. Euskal Autonomia Erkidegoak garapen maila oso altua du, baina baditu ere jendez hustutako lurraldeak, eta, horrenbestez, arazoari ere aurre egin beharko dio. Arazoa guztiona da, Aragoin edo Gaztelan gertatzen ari dena hemen errepika daiteke.

Eta zer egiteko dute horretan landa eremuko biztanleek?

Landa eremuko biztanleok jakin behar dugu gauzak aldatzeko eragileak gu garela. Politikoek, administrazioek haien partea egin behar dute, baina guk bultzatzen ez badugu eta landa eremuari buruz dugun mezua aldatzen ez badugu, ez goaz inora. Baserriko harrotasuna berreskuratu behar dugu. Ziur naiz hemendik hogeita bost edo berrogeita hamar urtera, ez dakit noiz, herri bat ez duenak bilatuko duela.

Zer erronka dituzue esku artean?

Hainbat txosten landu ditugu, ildo desberdinetan. Fiskalitatearen ingurukoa da azkena. Horretan planteatzen da pertsonak eta enpresak landa eremuetara erakartzeko pizgarriak sortzen ez badira oso zaila dela egoera demografikoari buelta ematea. Gainera, neurri legala litzateke eta uste den baino merkeagoa litzateke. Halaber, hurrengo urtean, despopulazioaren eragin ekologikoari buruzko txosten bat aurkeztuko dugu Europan, despopulazioan inbertitzea aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan inbertitzea dela adierazteko. Bruselan ere partida bat lortu nahi dugu, Europako iparraldean despopulazioaren kontra inbertitzen den partida ere Europako hegoaldean ezartzeko.

Landatarrak

Euskal Herrian landa eremuan bizi den pertsona kopurua eta bertan nekazaritza eta abeltzaintzan diharduten pertsonen kopurua modu izugarrian murrizten doa etengabe. Euskal Herrian soilik biztanleriaren %12a bizi da landa-eremuan (Europako batez besteko %26arekin alderatuta); lehen sektorea, BPG terminoetan, %1 baino gutxiago da EAEn eta nekazaritza ustiapenen titularren %8,5 soilik dira 35 urtetik beherako pertsonak; azken hiru hamarkadetan baserrien herena galdu da, eta landa eremuko batez besteko errenta maila %30 baxuagoa da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Demografia
Hamar urtetan EAEko ikastetxeen %20 ixteko arriskua dagoela ohartarazi dute

EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.


Landa biziberritzeko praktikak

'Sustraiak Erasmus' egitasmoaren bidez landa eremuan praktikak egiteko aukera eskaintzen du NUPek. Xedea da Nafarroako despopulazioari aurre egitea.


2023-02-02 | ARGIA
Zuberoako biztanleriak behera eginez jarraitzen du

2014 eta 2020 urteen artean 350 biztanle galdu ditu Zuberoak (-%2.55). Galera handienak Maule, Barkoxe, Sohüta, Garindaine, Ligi, Mitikile, Atharratze, Bildoze, Altzai eta Montori herrietan izan dira. Haatik, zenbait herritan biztanle kopurua emeki goratzen ari da.


2023-01-12 | Euskal Irratiak
Ziburuko auzapez Eneko Aldana
“600 biztanle galdu ditu Ziburuk sei urtetan etxebizitzaren prezioaren gorakadagatik”

Azken biztanle kontaketaren arabera, Lapurdiko kostaldeko herri bakarra da Ziburu beheranzko joeran dagoena. 6.800 izatetik 6.200 biztanle izatera pasa da azken sei urteotan.


2022-07-12 | ARGIA
Munduko jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria zahartzen ari da

Hurrengo urtean India izango da munduko herrialderik populatuena, Txinaren aurretik; datorren azarorako, 8.000 milioi herritar izango ditu planetak; zortzi herrialdetan kontzentratuko da biztanleriaren hazkunderik handiena; baina oro har jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria... [+]


2022-05-19 | ARGIA
Hiru urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko 200 euroko diru-laguntza eskainiko du Jaurlaritzak

EAEko demografiaren beheranzko joera aldatu asmoz 2030erako estrategia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Estrategiaren baitako ekimenen artetik azpimarratutakoen artean, seme-alaba bakoitzeko hilabeteroko 200 euroko diru-laguntza aipatu du lehendakariak. 2023an pasako da indarrean... [+]


Gizarte zahartuak

Noizean behin, normalean nire arretaren oso ertzetik pasatzen den kezka bat entzun edo irakurtzen dut: populazioa zahartzen ari da. Berriki gertatu zait. Eta datu zaparrada baten bidez xehetu ohi dizkidate zahartze horren erritmoa eta geografia. Tentazioa ematen du serio jarri... [+]


Nafarroan despopulatze egoeran dauden 142 udalentzeko dirulaguntzak eskainiko dituzte

Nafarroako Gobernuak 500.000 euro bideratuko ditu despopulazioari aurre egiteko dirulaguntzetara. Herriek finantzatu nahi dituzten proiektuak aurkezteko epea uztailean zehar zabalduko da.


Arabako 45 herritan arreta berezia behar da, despopulatzeko arrisku larrian direlako

Hirurehundik gora herrik 200 biztanle baino gutxiago dituzte, eta hamaika udalerritan kilometro koadroko hamar biztanle baino gutxiago bizi dira. EHUk egin duen azterketa aurkeztu du Arabako Diputazioak.


2021-05-11 | ARGIA
Jaiotze-tasa minimo historikoetara jausi da EAEn

Minimo historikoetara egin du behera jaiotze-tasak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 1941etik erregistratu den zifrarik baxuena baita 2020koa. Iaz 14.721 haur jaio ziren, aurreko urtean baino 697 gutxiago (%5,1 gutxiago). Azken urteetako beheranzko joerak dirau: 2008tik 2020ra, %30... [+]


Nafarroan lau udalerritik bat despopulatzeko arrisku larrian dago

Lurralde Kohesio Departamentuak, Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 1,7 milioi euroko bi laguntza-deialdi egingo ditu laster, toki-erakundeei zuzenduta, despopulazioa arintzeko ekintzak eta inbertsioak bultzatzeko. Udal-zerbitzu publikoak... [+]


Hauspotu programa
Despopulazioari balazta, ekonomia eraldatzailearen bidez

Herri eta bailara ugari basamortu bihurtzen ari da Euskal Herrian. Lan eta zerbitzurik gabe, egungo merkatuak bazterturiko eremuotan nola bizi? Egoera hori irauli nahi du Udalbiltzak, eta horretarako, logika lehiakorretik at, pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia... [+]


Bertan bizitzeko aukerak faltan

Kohesio sozial osasuntsua irudikatzen duten faktore ekonomikoen aurrean, despopulazioak eragin duen adin taldeen arteko desorekak Arabako Mendialdeko etorkizuna hipotekatu dezake.


2019-12-19 | ARGIA
Eskualdeen eta metropolien arteko desoreka agerian utzi du Gaindegiaren mapa sozioekonomiko batek

Gaindegiak atlas interaktibo batean Euskal Herriko eskualdeen argazki sozioekonomikoa egin du. Oinarrizko zerbitzu publikoen gertutasuna askoz ahulagoa da periferiako eskualdeetan hiriburuetan baino.


Eguneraketa berriak daude