Euskal Herrian jaio izanaren ordaina izan da gatazka mingarri batean harrapatuak egotea. Aukera bat izan zitekeen ez ikusiarena egin eta ezer gertatuko ez balitz bezala bizitzen saiatzea. Zilegi izan daiteke.
Baina gauzak gertatzen dira; eta gertatzen diren gauzak ez dira nolanahikoak; Herri baten biziraupena jokoan jartzen dute gertatzen diren gauzek. Eta zorionez; Herri honetako gizon eta emakume askok gure Herriaren alde duten hoberena emateko hautua egin dute, egin dugu. Ez da hautu xamurra izan. Hasiera hasieratik jakin izan dugu egindako hautu hori ez zela doakoa izango. Gatazkaren logika nagusitzen denean irudi du arerioari min gehiago egiteko gai dena izango dela azkenean “garaile” aterako dena. Herriaren eskubideen alde borroka egin dugunok ere ez gara zurrunbilo horretatik kanpo egon. Segur asko, ekidin zitekeen mina eragin dugu. Baina ongi eta gaizki egindako gauzen gainetik beti izan dugu helburu bat: lehenbailehen bukatu behar da gatazkarekin, askatasunean eta bakean bizi ahal izateko. Eta garbi izan dugu ere gatazka gordinenak ere arauak izan behar dituela; gizatasunari loturikoak; nazioarteko hainbat hitzarmenetan ere aitortuak. Arau horietako bat da gaixotasun larria duten presoek bizitza duin baterako eskubidea dutela. Espetxean egotearekin bateraezina den eskubidea. Nere anaia Pello zerraldo ekarri genuen kartzelatik. Ni neu, Bautista, ez nintzen oso aparte egon patu horretatik, baina Herriak ni etxera ekartzea lortu zuen eta bizitza berregiteko aukera izan dut. Jon Gurutz da orain gure kezka. 69 urte betetzera doa; 42 herritik kanpo. Hogeita hamar urtez silueta beltz bat izatetik borrokak zaildutako aurpegi baten argazkia izatera pasa zen. Orain gaixo dago. Eta etxera etortzeko garaia bada. Ekarri behar dugu. Abenduaren 27an, 19:00tan Etxarri Aranatzen eginen den manifestaziorako gonbitea luzatu nahi genieke herritarrei. Denak etxera!
Muxi Mariñelarena (Pello Mariñelarenaren anaia, 1993an mendekuzko espetxe politikaren ondorioz hila).
Bautista Barandalla (Preso ohia, hemeretzi urte espetxean, azken lau urteak gaixotasun larri eta sendaezin batekin)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]