Jolasa eta harremanak debekatuak badira zertarako ikastolak irekirik?

  • Maiatzaren 12tik goiti ikastolak ireki behar ditugu. Seaskako kolegioetako zuzendarien gogoetarekin bat, guk lehen mailako irakasle eta laguntzaile gisa, gure gogoeta plazaratu nahi genuke.


2020ko maiatzaren 03an - 09:25

Estatuak erabaki du eskolak irekitzea, baina, ez da prest ondorioak asumitzeko. Beraz, erantzukizuna zuzendari eta irakasleen gainera jaurti du. Eskolak ireki ahal izateko, irakasleon erantzukizuna izango da osasun protokoloaren ezarpena, estatuak eskuak garbitzen dituelarik. Protokoloaren zirriborroak 63 orrialde ditu, eta, jakina denez, hein honetako protokoloak ezartzeko urteak eta baliabideak behar izaten dira edozein lantegitan. Gure kasuan, aldiz, astebeteko epea ematen digute irakasle eta gurasoei, eta, kontuan hartu gabe osasun protokolo horren aplikazioan haurrak ere badirela; haien ongizate eta bizitzari zein langileon baldintzei eta segurtasunari inolako bermerik eman gabe.

Protokolotik ateratako zenbait adibide: Haurrek ezingo dituzte jostailuak, margoak edo liburuak partekatu, haien artean metro bateko distantzia bermatu behar da, ezin dute elkar ukitu eta ezin elkarrekin jolastu, baloiak edo bizikletak kendu behar ditugu, haurren arteko interakzioak ekidin... Ezin badute lagunekin jostatu, ezin badute harremandu, materiala kendua izan behar bada, espazioa mugatua… Zein baldintza pedagogiko eta humanotan egongo dira bi eta hamaika urte bitarteko haurrak?

Irakasleok ikasleen erdia ikastolan eta besteak etxean izanen ditugu, lan presentziala eta telelana, aldi berean egin beharko ditugu? Baina, horrez gain, eta nagusiki, beharko dugu segurtatu, bermatu, zaindu… haurrek metro bateko distantzia dutela haien artean, ez dutela objekturik trukatzen, elkar ukitzen, eskuak garbitzen dituztela protokoloak zehazten duen hamarnaka momentutan, espazioak eta objektuak desinfektatuak direla, bi komunetik bat ez dela erabiltzen, ikastolako sarreran ez direla gurasoak metatzen… Ondorioz, gure lana eskola magistralak ematea eta polizi lana egitea izanen da.

Protokoloa bermatzea ezinezkoa zaigu, baliabide material eta pertsonalak eskasak direlako. Baina, bertan zehaztuak diren zenbait eskakizun ezin ditugu onartu, Ikastola presondegi edo kuartel militarra bilakatuko litzatekeelako.

Ikastoletan, ikasle, familia, laguntzaile eta irakasleok bizitzaren parte bat elgarrekin bizi dugu, harremantzen gara, ikasten dugu, garatzen gara… eta jolasten gara… Jolasa eta harremanak debekatuak badira zertarako ikastolak irekirik?

Sinatzaileak:

  1. Edurne Basalo (Urruñako ikastola)
  2. Maddi Zubeldia (Azkaingo ikastola)
  3. Maia Hoqui (Hendaiako ikastola)
  4. Bixente Etchegaray (Sara)
  5. Kristina Goya (Urruñako ikastola)
  6. Iraia Arin (Senpere)
  7. Peio Urriza (Hendaia)
  8. Maialen Egileor (Urruñako ikastola)
  9. Alaitz Larrañaga (Urruñako ikastola)
  10. Amaia Larralde (Urruñako ikastola)
  11. Ihintza Guinea (Urruñako ikastola)
  12. Idoia Espias (Urruñako ikastola)
  13. Nagore Guereño (Uhabia ikastola Bidarte)
  14. Itziar Zunzunegi ((Uhabia ikastola Bidarte)
  15. Aintzane Urruzola (Uhabia ikastola Bidarte)
  16. Elena Olazabal (Ziburu)
  17. Amaia urkitza  (Senpere)
  18. Itziar Aizpurua (Baionako Oihana)
  19. Ion Velasco (Angelu)
  20. Maud Mariezcurrena (Hendaia)
  21. Aloña huerta (Errobi ikastola)
  22. Nahiara Olascoaga (hendaia)
  23. Virginia Huarte (Oihana Baiona)
  24. Helena Apeztegia (Azkain)
  25. Maider Aizpurua (Bidarte)
  26. Gabi Goya ((Donibane Lohitzune)
  27. Argitxu Murua (Senpere)
  28. Yolanda Eizmendi (Hendaia)
  29. Haize Goenaga (Basusarri)
  30. Aizkoa Arano (Ametza ikastola)
  31. Eva Guerrero (Hendaia)
  32. Miren Izaskun Pérez (Ziburu)
  33. Yolanda Alcantarilla (Ziburu)
  34. Mikel Esnaola (Ametza Ikastola)
  35. Malvina Rekalde (Itsasu)
  36. Tifani Hacala (Alhorga ikastola)
  37. Paxkalin Aire (Itsasu)
  38. Agurtzane Lana (Hendaia)
  39. Maider Arza (Hendaia)
  40. Idurre Urgoiti (Hendaia)
  41. Nerea Garay (Hendaia)
  42. Oier Querendez (Hendaia)
  43. Igone Errazkin (Hendaia)
  44. Gorka Artetxe (Hendaia)
  45. Mikel Onko (Urruña)
  46. Ainhoa Adin (Urruña)
  47. Edurne Yañez (Biriatu)
  48. Naiara Goikoetxea (Biriatu)
  49. Maritxu Telletxea (Senpere)
  50. Jaione Dorai (Senpere)
  51. Bixente Berho (Senpere)
  52. Maite Arakistain (Hendaia)
  53. Arrate Cabrero (Basusarri)
  54. Cristina González (Hendaia)
  55. NekaneTelletxea (Hendaia)
  56. Amaia Uthurralt (Itsasu)
  57. Maitena Laxague (Itsasu)
  58. Moira Albisu (Kaskarotenea ikastola)
  59. Amaia Berasategui (Hendaia)
  60. Oilivier Zozaya (Senpere)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Analisia
Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]


2025-03-26 | Anuntxi Arana
Plater garbiak

“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]


2025-03-26 | Edu Zelaieta Anta
Bakardade tonifikatua

Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]


Burujabetza eta herri boterearen aldeko topaketak Tafallan

Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


2025-03-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Otsoak

Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.

Palestinako Popular... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Eguneraketa berriak daude