Nekazaritzarekin zerikusirik ez duten ikasketak egin ondotik, dena utzi, laborari izateko formazio bat hartu eta sendabelarren ekoizpenean instalatu zen Arbonan alokatutako lurretan. Bere produktuak Baionako merkatuan, hiruzpalau AMAP kontsumo taldetan eta zenbait dendatan saltzen ditu.
Betidanik laborari izaitea nahi ukan duzu ?
Ene aitañi eta amañik etxalde bat bazuten Pagolan. Beti maite izan dut giro hori, naturari lotua. Laborantxarekin loturarik ez duten ikasketak egin ditut eta duela hamar bat urte senditu dut bihurgune bat hartu behar nuela. Hasi nintzen sendabelar eta inguruan diren zuhaitzak ezagutzen, mundu hortan sartu niz behin eta ez niz ateratu. Bi urteko herboristeria formakuntza egin dut.
Ene buruan argi zen instalatuko nintzela. Ateak ideki zaizkit, BPREA egin dut sendabelarretan eta diploma ukan bezain laster hasi naiz lurren xekatzen. Herriko etxe desberdinen ganat joan nintzen nire burua eta proietua aurkezteko, Arbonan harrera biziki ona ukan dut. Aski fite dena segitu da eta 2012an instalatua nintzen. Etxalde huntan badira kasik bi hektara, hektara erdi bat sendabelarrekin landatua.
Nola lan egiten duzu ?
40 bat sendabelar mota ezberdin baditut eta horren ondoan bilketa ainitz egiten dut naturan, mendian bereziki. Badut negutegi ttipi bat hazien ereiteko eta landareen abiarazteko, txotxak egiten ditut ere. Autonomoa naiz. Ofizio hortan, alde onena da natura bezala ari naizela. Ez da gehiengoak duen erritmoa, lana, tenorea… Ez da kondatzen eta hori biziki maite dut. Denborak beste definizio bat hartzen du, badira egin beharrak bainan egiten da naturalki. Pausa hartzen dut neguan eta primaderan bat batean iratzartzen niz.
Aurten berezia izan da. Lurraren prestaketa oso inportantea da, emeki emeki ezartzen ditut iraunkorrak diren banda batzu. BLEren bidez “Hérody” metodotik abiatu niz, metodo sakona da. Gero entseguak egin ditut. Luzaran egoiten diren lur banda horiek momentukotz emaitza oso onak dituzte. Bada ere parte bat urte guziz landatu behar dena. Rotazioak egiten ditut. Oraino badut egiteko. Entseatzen niz gero ta gutiago maxinaren erabiltzea. Errekuperatzen ditut belar moztu batzuk eta horrekin ari niz “paillage” egiten.
Hastapenetik biologikoan naiz. Alde batetik sendabelar mundu hortan sentsu gabeko gauza baita produktoak erabiltzea eta bestalde harreman berezia ukaiteko landareekin, naturarekin. BLEren bidez talde bat muntatu dugu sendabelarretan ari girenekin, “Belarregileak”; haziak eta landareak trukatzen ditugu, esperientziak partekatzen. Sendabelar mundua aski berezia da, gure arteko laguntza inportantea da. Oso kontent naiz egin dutanaz, ene lanaz bizitzen niz, SMIC bat ateratzen dut, ene kotizazioak pagatzen ditut…
Zertako eta nola erabiltzen ahal ditugu landare horiek ?
Sendabelarrak beti present izan dira eta hain zuzen ezagutza enpiriko hori, zaharrek zutena eta dutena, berriz eskuratzen ari da gu bezalako belaunaldien partetik. Jakitate izugarria da. Badira transformazio posibilitate ainitz. Nik egiten dut tisana moduan, pomadak, olio eta ur distilatuak. Ene ekoizpenak Baionako merkatuan, hiruzpalau AMAPetan eta hamar bat dendetan saltzen ditut.
Bada uhain orokor bat ongi izaite, osasuna, naturala den gauza bati buruz joaiteko. Gauza ainitz idekitzen dira: yoga, ibilaldiak, natura, eta sendabelarrak hortan sartzen dira. Batzu degustatia direlako entzuten edo ikusten dituzten gauzetaz bainan gehien bat bertako zerbaiti buruz joan nahi baitute. Gehiengoak kontsumo lasaigarria xekatzen du eta %10ak sendabelar berezi bat, naturopatak kontseilaturik adibidez.
Zaila izan da lurren atzemaitea?
Nere ustez nahikeria badelarik lortzen da, gero errexki ari naiz untsa erori baniz. Arbonan lurra bazuten eta laborari baten instalazioa untsa ikusten zuten. Segur da lurraren presioa badela eta politikariek behar dute lehen lerroan ezarri laborantxaren kudeaketa hori. Ez da posible hola segitzea, laborantxari lekua eman behar zaio eta transmizioaren gaiari ere, ahalaz instalazioak lagunduz. Estadoak behar luke bere gain hartu indemnizazio zerbait bere etxaldea HCF [familiakoak ez diren lurretan laborari instalatzen den] bati emaiten duenari, bestenaz ez dut aterabiderik ikusten.
Laborantza bigarren mailan ezartzen dute zeren eta hirigintza eta eraikuntza dituzte lehentasun beren buruan, diru ainitz bada horren gibelean. Nik xantza ukan dut. Gero, ez dira ene lurrak, alokatzen ditut. 180€ pagatzen dut urtean. Egun batez utzi beharko ditut bainan hori argi da ene buruan. Ni ez niz jabe, berdin zaut. Lurrak biziarazten nau eta pozik naiz. Nik hemen uzten ahal badut norbaiti ene segida, hainbat hobe. Lotua niz lurrari bainan ez jabegotzari.
Zure ustez laborantxaren geroa zertan da ?
EHKO elkartean niz eta dozier frango lantzen ditugu, agroekologia adibidez, bainan ikusi behar da zer ezartzen den hitz horren gibelean. INRAk egin duen “After 2050” txostena oso interesgarria da. Erraiten du gaur egungo egoera ikusiz, 2050ean nola izanen giren eta egiten dute proposamen konkretu bat dena aldatzeko agroekologia bidez. Antolaketa bat da, gure bizi moldeen aldatze bat, modu okzidental hortan ez beti segituz, nola nahika kontsumituz… gisa guziz ezinezkoa izanen da.
Behar da gogoetatu emeki emeki, ez da radikala izan behar. Laborantza ez da bakarrik ekoizpena, gai sozial bat da, mundu bat da, harremanak badira jaten duguna eta lurraren artean, naturarekin egiten duguna. Badakigu Euskal Herrian badugula lotura hori, konzientza hori, badira mugimendu ainitz, laborantxa herrikoia oso inportantea da, bertako lotura hori baitezpadakoa da.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]
Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]
Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik. Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]
Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.
Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]
Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.
Plastikoan bilduta saltzen dizkigute zuritutako sagarra, mandarina, ahuakatea eta abar. Eta ez gaitu lotsagorritzen.