Johnny Depp saritzea defendatu du Zinemaldiak, “errugabetasun printzipioa” aipatuz

  • Ostiralean kaleratu zuen agirian argudiatu du erabakia Zinemaldiko zuzendariak. Gogorarazi duenez aktorea ez dute genero indarkeria auzi batean "atxilotu, akusatu edo kondenatu”, eta adierazi du Zinemaldiak printzipio etiko hori errespetatu behar duela epai irmorik ez badago.


2021eko abuztuaren 16an - 10:58
Azken eguneraketa: 13:02

Zinemaldiak beste behin defendatu du Johnny Depp aktoreari Donostia Saria emateko erabakia. Emakume zinemagileen elkarteek eta alderdi politikoek salatu dute hautua, Deppek emazte ohiari tratu txarrak egin izanaren salaketak jaso baititu. Zinemaldiak, ordea, argi dauka: aktorea “ez dute atxilotu, akusatu edo kondenatu” indarkeria matxistagatik.

Sententzia irmo baten faltan, José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak adierazi du “errugabetasun printzipioa” errespetatu behar dela. Festibaleko arduradunek “Hitz egin dezagun etikaz” izenezko komunikatua zabaldu zuten ostiralean, eta bertan nabarmendu dute “kulturaren eta ordenamendu juridikoaren oinarrizko printzipio” hori errespetatzea bereziki garrantzitsua dela “sare sozialetako lintxamenduak ohikoak diren garaiotan”.

Bestalde, nabarmendu dute Zinemaldiak emakumeen aurkako indarkeria kondetzen duela, eta lantaldean emakumeentzako “giro seguruak” eskaintzeaz arduratzen dela. Berdintasuna sustatzeko, “ikuspuntu kritikoa eta feminista” daukan urteroko programazioa daukatela ekarri nahi izan dute gogora.

Egindako kritikak

Euskal Herriko emakume zinemagileen elkarteak eta emakume zinemagileen eta ikus-entzunezko medioen CIMA elkarteak gizartearentzako eredugarri den aktore baten hautaketa defendatu dute. Haien ustez, zinemaren munduan ez ezik, bizitza pribatuan ere errreferente den pertsona bat aukeratu beharko luke Zinemaldiak. 

EH Bildu-k, berriz, aktoreari Donostia Saria emateak indarkeria matxista “normalizatzen” lagunduko lukeela adierazi du. Alderdi politikoak salatu du arazoa “erlatibizatzea” eta “bigarren planora baztertzea” eragingo lukeela Deppi aintzatespena emateak.

Eragileek erabakia atzera botatzeko eskatu diote Zinemaldiko antolatzaileei. Baina ezezkoa jaso dute bi aldiz. Rebordinosek aurreko astean adierazi zuenez, “festibalaren eginkizuna ez da zinema industriako kideen jokabidea epaitzea”. Oraingoan, errugabetasun printzipioa defendatu du. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Zinemaldia
2023-10-02 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldiak eman duena
Oroituko dugunaz


Sail Ofiziala. 9.eguna | Lehiatu ez diren bi lan
Dantza egiteko unea


2023-10-01 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia. 9.eguna
Miresmenaren ikertzaileak


2023-10-01 | ARGIA
‘O Corno’ galegozko filmak irabazi du Urrezko Maskorra

71 ediziotan lehen aldiz, euskal herritar emakumezko zinegile baten lanak eskuratu du sari nagusia. Jaione Camborda donostiarrak jaso du Urrezko Maskorra; laugarren urtez jarraian, emakumezkoa da sariduna.


2023-09-30 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia. 8.eguna
Ilunabar goriak


2023-09-29 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia 7. eguna
Bakoitzak urraturik berea

Zinemaren industriak dakarren burrunbak eta nazioarteko izarren distirak (aurten lausoagoa AEBetako gidoilari eta aktoreen greba historikoa dela eta) askotan itzaletara kondenatzen ditu asmo zein iraupenean apalagoak dituzten lanak. Horregatik, gaurkoan, film-luzeen kategoriatik... [+]


2023-09-28 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Transzendentziaren luze-zabalaz

Luzeegiak dira batzuetan Zabaltegi-Tabakalerako emanaldiak, luzeak Zinemaldiko egunak eta, akaso, luzeegia nire gaurko kronika. Ikusitako filmentzat hitz handiak ez badakartzat ere, Tabakalerako besaulkiak Donostiako erosoenak direla jakinarazten dizuet modu ofizialean.


2023-09-27 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia. 5.eguna
Etxeak eta egunak

Dokumental berrirako lokalizazioak bilatzen ari zela egin zuen topo Martín Benchimolek gazteluarekin, aristokrazia argentinarraren ilunabarraren zantzua. Liluratuta, tokiko jabea ezagutu nahi izan zuen. Modu horretan, eta harriduraz betea, ezagutu zuen azal beltzaraneko... [+]


Eguneraketa berriak daude