Johnny Depp aktoreari Donostia Saria ez emateko eskatu du EH Bilduk

  • Alderdi politikoak Zinemaldiari eskatu dio bere erabakia atzera bota dezan, eta festibalaren administrazio kontseiluko kide diren erakunde publikoei esku hartzeko deia egin die. Saria tratu txarrengatik salaketak dituen pertsona bati ematean, indarkeria matxista “normalizatzen” lagunduko luketela azaldu EH Bilduk.


2021eko abuztuaren 13an - 10:13
Azken eguneraketa: 12:18
Johnny Depp 2020ko Donostiako Zinemaldian. Argazkia: EITB

Johnny Deppek indarkeria matxistagatik hainbat auzi dituela nabarmendu du EH Bilduk, eta epaietako batek salaketei sinesgarritasun osoa ematen diela gaineratu du. Aktoreari Donostia Saria emateak indarkeria matxista “normalizatzen” lagunduko lukeela adierazi dute alderdi politikotik, eta erasoen kasuen gorakadaren aurrean, arazoa “erlatibizatzea” eta “bigarren planora baztertzea” eragingo lukeela.

Naiz hedabideak jaso duenez, koalizioak esku-hartzeko eskatu dio festibaleko Administrazio Kontseiluari. Hainbat erakunde publikok osatzen dute antolakundea, eta hauek dira erabakia atzera bota dezaketenak. EH Bilduren ustez, “ez du balio instituzioak Zinemaldiaren autonomiaren atzean ezkutatzea, ordezkaritza dutelako bertako administrazio kontseiluan”. Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari egin diote erreferentzia, bereziki Eneko Goia Donostiako alkateari eta Ane Oiarbide Berdintasun zinegotziari.

Emakume zinemagileen kritikak

Johnny Deppek datorren irailaren 22an jasoko du Donostia Saria. Baina erabakiak harrabotsa sortu du, eta aurkako lehen iritziak aste honetan heldu dira emakume zinemagileen erakundeetatik: Euskal Herriko emakume zinemagileen elkartetik eta emakume zinemagileen eta ikus-entzunezko medioen CIMA elkartetik, hain zuzen.

Bi aldeetatik salatu dute, ibilbide profesionalaz gain, aktoreek bizitza pribatuan ematen duten irudia ere kontuan hartu behar dela. Haien ustez, zinema industriaz aparte, gizarte osoarentzako erreferente diren pertsonak aukeratu beharko lirateke sari hauetarako. Zinemaldiak, ordea, bere hautua defendatu du: “Festibalaren eginkizuna ez da zinema industriako kideen jokabidea epaitzea”, azaldu du José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak.

Woody Allen-en adibidea

2019ko festibalean antzeko egoera bizi izan zen Woody Allen zinemagilearekin. Tratu txarren aurkako salaketak zituela-eta, EH Bilduk uko egin zion bere harrera ekitaldian egoteari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Zinemaldia
2023-10-02 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldiak eman duena
Oroituko dugunaz


Sail Ofiziala. 9.eguna | Lehiatu ez diren bi lan
Dantza egiteko unea


2023-10-01 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia. 9.eguna
Miresmenaren ikertzaileak


2023-10-01 | ARGIA
‘O Corno’ galegozko filmak irabazi du Urrezko Maskorra

71 ediziotan lehen aldiz, euskal herritar emakumezko zinegile baten lanak eskuratu du sari nagusia. Jaione Camborda donostiarrak jaso du Urrezko Maskorra; laugarren urtez jarraian, emakumezkoa da sariduna.


2023-09-30 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia. 8.eguna
Ilunabar goriak


2023-09-29 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia 7. eguna
Bakoitzak urraturik berea

Zinemaren industriak dakarren burrunbak eta nazioarteko izarren distirak (aurten lausoagoa AEBetako gidoilari eta aktoreen greba historikoa dela eta) askotan itzaletara kondenatzen ditu asmo zein iraupenean apalagoak dituzten lanak. Horregatik, gaurkoan, film-luzeen kategoriatik... [+]


2023-09-28 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Transzendentziaren luze-zabalaz

Luzeegiak dira batzuetan Zabaltegi-Tabakalerako emanaldiak, luzeak Zinemaldiko egunak eta, akaso, luzeegia nire gaurko kronika. Ikusitako filmentzat hitz handiak ez badakartzat ere, Tabakalerako besaulkiak Donostiako erosoenak direla jakinarazten dizuet modu ofizialean.


2023-09-27 | Ixone Santamaria
Donostiako Zinemaldia. 5.eguna
Etxeak eta egunak

Dokumental berrirako lokalizazioak bilatzen ari zela egin zuen topo Martín Benchimolek gazteluarekin, aristokrazia argentinarraren ilunabarraren zantzua. Liluratuta, tokiko jabea ezagutu nahi izan zuen. Modu horretan, eta harriduraz betea, ezagutu zuen azal beltzaraneko... [+]


Eguneraketa berriak daude