AEB

Joe Biden da AEBetako lehendakari berria, bozketan Donald Trumpi gaina hartuta

  • Joe Biden, Alderdi Demokratikoko hautagaia, izango da Amerikako Estatu Batuetako 46. lehendakaria, hauteskunde estu batzuetan gaina hartuta Donald Trump orain arte lehendakari zenari. Bidenen garaipenean erabakigarria izan da Pennsylvaniako ordezkaritza, lehendakaria hautatzeko 20 boto ematen dizkiona, bereganatu izana; baina horiez gain Nevadan jokoan zeuden seiak ere bereganatu ditu. Horiek zenbatuta, AEBko lehendakaritza lortzeko behar diren 270 boto-ordezkariak aise gainditzea lortu du, 290 eskuratuta; Donald Trump 214tan geratu da. Joe Bidenek 74.857.880 boto bildu ditu, Donald Trumpek 70.598.535.


2020ko azaroaren 07an - 18:08
Joe Biden izango da AEBetako 46. lehendakaria.

Pennsylvaniako 20 botoak bereak zituela berretsi bezain fite mintzatu da Joe Biden Alderdi Demokratako hautagaia eta garaipen deklarazioa egin du: "Ohoratzen eta apalarazten nau jakiteak AEBetako jendeak niri eta Harris lehendakariorde hautatuari eman digutela konfiantza. Aurrekaririk gabeko oztopoei aurre eginez, inoiz baino iparramerikar gehiagok eman du botoa. Horrela frogatu dute demokrazia taupaka dagoela AEBen bihotzean. (...) Kanpaina bukatu da eta orain da garaia atzean uzteko haserreak eta erretolika garratzak, eta nazio gisa elkartzeko. AEBei heldu zaie ordua elkartzeko eta zauriak sendatzeko. Amerikako Estatu Batuak gara gu eta ez dago guk egin ezin dugun ezer, elkarrekin egiten badugu".

Minutu gutxi lehenago Donald Trumpek enegarrenez ohartarazia zuen ez duela Bidenen garaipenik onartuko: "Denok dakigu zergatik dabilen halako presaz Joe Biden bere burua irabazle agertu nahian eta zergatik ari diren hedabideetako bere lagun guztiak saiatzen hari laguntzen: ez dute nahi egia azaldu dadin. Baina errealitatea da hauteskundeok ez direla amaitu. (...) Astelehenetik aurrera ekingo diogu kasua auzitegietara eramateari, ziurtatzeko hautes-arauak osorik betetzen direla eta izendatzen dela benetan garaile dena".

Tartean, laster kargua utzi beharko duen lehendakariak segitzen zuen sare sozialetatik bere burua garaile izendatzen. Twitter berak ohartxo bat gaineratu dio –munduko beste edozein erabiltzaileri ezabatu egingo zion baina AEBetako lehendakariari ezin dio horrelakorik egin– irakurleei iradokiz gezurretan ari dela:

 

Kazetariek, dena dela, lehenagotik kontatuak zituzten Bidenen garaipena aurreikusteko zantzuak. AEBetako zerbitzu sekretuak bereziki zorroztuak zituzten Bidenen etxebizitza, egoitza eta gainerakoak. Eta Trumpen duela lau urteko garaipenean eta ondorengo agintealdian funtsezkoak izan diren Fox bezalako hedabide erraldoietako kazetariak ere hasiak ziren beren jarraitzaileei aurreratzen Bidenek irabazteko zeuzkan aukerak.

Pennsylvaniako emaitzak jakin bezain fite aldatu dituzte Twitterreko beren profilak bai Joe Bidenek eta bai Kamala Harrisek, beren buruak izendatuz lehendakari hautatu eta lehendakariorde hautatu:

Kamala Harris izango da AEBek eduki duten lehenbiziko lehendakariorde emakumezkoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Trumpek Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Trumpek berriz esan du palestinarrak Gazatik kanporatu behar direla: “Zergatik nahiko lukete itzuli?”

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.


Muga-zergen mehatxuarekin, Trumpen esanetara ipini dira Mexiko eta Kanada

Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.


2025-02-03 | ARGIA
AEBen muga-zerga berriei erantzuten hasi dira Txina, Kanada eta Mexiko

Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


DeepSeek
Txinari inbidia: gerra komertzialak adimen artifiziala du izena

ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka mila palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


Adimen Artifiziala bultzatzeko historiako inbertsio handiena iragarri du Trumpek

Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte.


Eguneraketa berriak daude