Jakin dugunez, 2023ko Ikerkuntza Euskadi Saria eman diote Joaquin Gorrochateguiri. SOS Iruña-Veleiak bere desadostasuna eta haserrea adierazi nahi ditu agiri honen bidez. Gure ustez, Iruña-Veleia auzian katedratikoak jokatu duen paper negargarriak indargabetuta uzten ditu beste gai batzuetan izan ditzakeen merituak. Azken batean bera izan da, beste filologo batekin batera, euskararentzat eta gure herriarentzat hain inportanteak diren aurkikuntzak zakarretara bota dituena.
Bera izan zen lehena aurkikuntzak ontzat ematen: "Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude, que han aparecido unas leyendas escritas en alfabeto latino sobre material cerámico básicamente, aunque también hay vidrio y hay huesos, con leyendas en vasco antiguo” [Eta gure helburu nagusia zen gaur komunitate zientifiko horri ziurtatzea egia dela, ez dela iruzurra, alfabeto latinez idatzitako kondaira batzuk agertu direla, material zeramikoaren gainean, funtsean, nahiz eta beira eta hezurrak ere badauden, kondairak dituztenak antzinako euskaran]. (2006-06-15, aurkezpen eguneko hitzak, Radio Euskadik jasoak).
Gure ustez, Iruña-Veleia auzian katedratikoak jokatu duen paper negargarriak indargabetuta uzten ditu beste gai batzuetan izan ditzakeen merituak
Handik lau egunera, zera zioen gutuna entregatu zion Arkeologia Museoko zuzendariari: “Tras conceder dos entrevistas a los periodistas durante la mañana del viernes y enviarle a Eliseo mi texto de la comparecencia para que lo colgara en la web de la excavación, me voy a los Pirineos. Y la conclusión de lo pensado durante estos dos últimos días, teniendo en cuenta los datos que guardaba en mi memoria, es que no se sostiene en absoluto que los grafitos en euskera sean antiguos” [Ostiral goizean kazetariei bi elkarrizketa eman eta Eliseori nire agerraldiaren testua bidali ondoren, indusketaren webgunean eskegi zezan, Pirinioetara joan nintzen. Eta azken bi egun hauetan pentsatutakoaren ondorioa da, nire memorian gordetzen nituen datuak kontuan hartuta, ez dela inola ere sostengatzen euskarazko grafitoak antzinakoak direlako ideia]. Hau da, atzo zuria zena gaur beltza da.
Nekez ahaztuko dugu Gorrochateguik gai honetan harrezkero jokatu duen papera. Lehenik, aurkikuntzen eta Lurmeneko arkeologoen aurkako kanpaina mediatikoa zuzendu zuen Interneten, ezizenen atzean ezkutatuta, beti ere. Gero, “Las armas de la filología” [Filologiaren armak] artikulu luzea argitaratu zuen, eta bertan filologiaren nagusigoa aldarrikatu zuen beste diziplinen aurrean. Lurmenek eta auzia argitzearen aldeko elkarteek hasieratik eskatzen dituzten laborategiko froga fisiko-kimikoen aurka egin du beti, auzia ebazteko hizkuntzalaritza aski dela argudiatuta. Epaiketaren garaian, faltsutasunaren aldeko ia inork aurpegirik eman nahi ez zuenean, sarri ikusi genuen hedabideetan bere tesiak handikiro azaltzen, une hartan akusatuen aulkian esertzen zen Eliseo Gilenganako enpatia eta errespetu minimorik agertu gabe.
Esandakoagatik eta beste gauza askogatik, guk garbi dugu Gorrochategui ez dela duina horrelako sari bat jasotzeko, eta iruditzen zaigu hanka-sartze handia egin duela erabaki hori hartu duen epaimahaiak.
SOS Iruña-Veleia
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]