Zaldibarko zabortegiaren hondamendian hil zen bi langileetako bat da Joanquin Beltran zallarra. 463 egun igaro dira haren gorpuaren bila hasi zirenetik. Ostiralean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak publikoki jakitera eman duenez bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte.
Zaldibarko zabortegiko hondakinek harrapatu zuten bi langileetako bat da Joaquin Beltran. Beltranen gorpua bilatzeko, 2020ko otsailetik martxan jarritako dispositiboari amaiera eman diote gaur, ostiralean, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez. Urkullu lehendakaria ostegunean bildu zen Beltranen familiarekin erabakiaren berri emateko eta ostiralean publikoki jakinarazi dute albistea Josu Erkoreka eta Arantxa Tapia sailburuek. Jaurlaritzaren iritzia da gorpua aurkitzeko aukera guztiak agortuta daudela jada. "15 hilabetez dispositibo zabal batek ahalegin handia egin du desagertutako bi pertsonak aurkitzeko. Sololuzeren kasuan, arrakasta izan du, baina ez da gauza bera gertatu Beltranekin. Goian Bego ", adierazi du Erkorekak. 2,5 milioi tona hondakin bota zituzten zonaldea "egonkortzeko" lanari eutsiko diote.
Arantxa Tapia sailburuaren arabera, 400.000 metro hondakin baino gehiago mugitu dira, "ahalegin izugarria" eginda, baliabide ekonomiko, tekniko eta humanoen aldetik. "Operatiboan 80 eta 100 profesional bitartean izan dira, egunero".
Beltranekin batera Zaldibarko hondakinen artean harrapatuta geratu zen beste langilearen gorpua, Alberto Sololuze, urtebete baino gehiagoko bilaketaren ondoren, abuztuan aurkitu zuten.
"Ez ditugu loreak zabortegi batera eraman nahi"
Zaldibarko hondamendiaren lehen urteurrenean egindako mobilizazio eta ekitaldien ingurumarian, Joanquin Beltranen senideek adierazi zuten ez zutela gorpua zabor artean galduta uztea nahi, zabortegia beren senidearen hilerri bilaka ez zedin. Otsaileko egun horietan, ETBn egindako elkarrizketa batean, Marta Alvarez familiaren bozeramaileak adierazi zuen du inoiz ez zutela pentsatu luizia gertatu eta urtebetera egoera berean egongo zirenik. "Nekatuta eta lur jota" zeudela zioen eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa kritikatu zuen, nahikoa egiten ari ez zela eta erreskate-lanetan deskoordinazioa zegoela iritzita.
Zaldibar Argitu herri plataformak adierazi du hau "beste kapitulu triste bat" gehiago dela "hasierako kudeaketa penagarrian". "Joaquin Beltran ez aurkitzea porrot handia da, bai senideentzat, lagunentzat edo inguruko herritarrentzat". Pertsona bat lur azpian geratzea ezin dela erantzukizun politikorik gabe geratu azpimarratu dute. Jaurlaritzak bilaketa lanak bertan behera uztea erabaki ostean, une egokia dela diote, "ondorioak asumitu eta erantzukizunak bere gain hartzeko, beharrezko diren dimisioekin eta kargugabetzeekin". Ostiral arratsalderako mobilizazioak antolatu dituzte Zallan, Zaldibarren, Eibarren, Ermuan eta Elgetan.
ELA sindikatuak adierazi du onartezina dela Beltranen gorpua bilatzeko lanak gelditzea eta Zaldibarko Udalak bilaketa lanei berriz ekiteko eskatu dio Jaurlaritzari.
Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.
Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.
Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.
Ostegunean ziren deklaratzekoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko hiru teknikariak, baina justizia auzitegietako lanuzteen ondorioz ezin izan dute egin. Verter Recycling enpresari Ingurumen Baimen Bateratua nolatan eman zioten azaldu beharko dute.
Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratuko dute, Zaldibarko zabortegian ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu dute Durangoko epaitegi aurrean.
Hirien hondakinak bildu eta txikitzen diren lekuetara bisitaldia egitea eskoletako derrigorrezko txangoa izan beharko litzateke. Gaileta paketetxo bat ireki barneko bi gaileta irensteko, eta pakete azalaren ibilbidea mentalki eraiki. Helmugan paratzen da giza aktibitatearen... [+]
Hondamenditik hiru urte bete direnean prentsaren aurrean aitortu du Tapia sailburuak "ikuskapen teknikoak" egiten ari direla, zabortegia "egonkor eta seguru" dagoela, baina oraindik ez dela zigilatuko horretarako baimena eduki arren. Izan ere, Verter... [+]
Zaldibar Argitu plataformak deituta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak omendu dituzte Eitzaga auzoan, zabortegian harrapatuta geratu zirenetik hiru urtera. Auzia argitzeko beharra berretsi dute eta ardura politikoak hartzeko eskatu.
Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]
Datorren igande eguerdian, otsailaren 5ean, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak oroitu eta argipenak eta erantzukizunak eskatuko ditu Zaldibar Argitu plataformak.
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
Europako Batzordeak beste behin adierazi du Eusko Jaurlaritzak legedia bete zuela Zaldibarko zabortegiaren kasuan. Zaldibar Argitu plataformak nabarmendu du Lakuak bidalitako informazioa soilik izan duela kontuan Bruselak.
Otsailean urte bi bete dira Zaldibarko zabortegia amildu zela. Martxoan pandemiaren bigarren urteurrena dator, bi hilabetez etxean geratu ginenekoa. Katastrofe bi. Bigarrenak lehenengoa estali zuen, baina Eitzagako hondamendiaren gestioak erakutsi zigun izurritea zelan kudeatuko... [+]