Joanes Illarregik irabazi du Iruritako final-laurdena, eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara

  • Martxoaren 10ean Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du egungo txapeldunak. 200 bertsozale inguru bildu dira Iruritako Gizarte Bilgunean, saioa bertatik bertara jarraitzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 18an - 09:56
Lepo bete da Iruritako Gizarte Bilgunea, txapelketako hirugarren final-laurdena jarraitzeko. Argazkia: Bertsozale.eus.

Iruritan jokatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena, herriko Gizarte Bilgunean bildutako 200 lagun ingururen aurrean. Haien aurrean aritu dira Xabi Maia, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Patxi Castillo, Xabat Illarregi eta Endika Legarra. Zigor Gartzia “Zian”-ek egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile, berriz, Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza aritu dira. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Baztango Udalaren laguntza jaso du saioa antolatzeko.

Saio puntuagarriaren ostean, Joanes Illarregik eskuratu du puntu gehien (264,5), eta hortaz, martxoaren 10ean Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Xabier Terreros (257), Xabat Illarregi (250,5), Xabi Maia (247), Endika Legarra (233) eta Patxi Castillo (230). Bost bertsolari hauek bihar arte itxaron beharko dute, azken final-laurdena igarota sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 24tatik.

Honela geratu da saioko puntuazioa:

Joanes Illarregi Marzol: 264,5

Xabier Terreros Gartzia: 257

Xabat Illarregi Marzol: 250,5

Xabi Maia Etxeberria: 247

Endika Legarra Nuin: 233

Patxi Castillo Graziarena: 230

Bihar izanen du segida Nafarroako Bertsolari Txapelketak, Lizarrako Gazteriaren Etxean, 17:30ean. Han ariko dira Eneko Lazkoz, Julen Zelaieta, Josu Sanjurjo, Amaia Elizagoien, Sarai Robles eta Diego Riaño, Ander Aranburu gai-jartzailearen aginduetara. www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke sarrerak. Bihar bertan, gainera, zabalik izanen da Lizarrako Gazteriaren Etxeko leihatila, 16:00etatik aurrera, baldin eta aurre-salmentako sarrera guztiak bukatu ez badira.

Biharkoa izango da txapelketako laugarren eta azken final-laurdena, eta hortaz, behin bukatuta jakingo da finalaurrekoetara pasako diren bertsolarien zerrenda, bai eta hiru finalaurreko horietako bakoitzaren osaketa ere.

Albistea Bertsozale-eus-ek eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2023-12-04 | Bertsozale.eus
Julio Soto da 2023ko Nafarroako txapelduna
Bere seigarren txapela irabazi du Julio Sotok, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Azken hamabi urteetan Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari izandako Alaitz Rekondok jantzi dio txapela irabazleari.

2023-11-23 | ARGIA
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako bi sarrera ditugu ARGIAko kideentzat

  Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laguntzailea da ARGIA. Elkarlan horri esker, Iruñean abenduaren 2an jokatuko den finalerako bi sarrera helarazi dizkigu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, harpidedunen artean zozketatzeko.


2023-11-20 | Bertsozale.eus
Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta osatu da finala
Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, abenduaren 2an jokatuko den finalaurrekorako sailkapena eskuratu du Leitzako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo,... [+]

2023-11-13 | Bertsozale.eus
Julio Sotok irabazi du Agoizko saioa, eta hura ere sailkatu da finalera
270 lagun inguru bildu dira Agoizko Kultur Etxean, txapelketako bigarren finalaurrekoa jarraitzeko. Julio Sotok lortu du puntu gehien (543,5) eta abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du.

2023-10-23 | Bertsozale.eus
Eneko Lazkozek irabazi du Leitzako saioa, eta osatu dira finalaurrekoak
Azaroaren 19an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du Etxarri Aranazko bertsolariak. Gaurkoarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Leitzako... [+]

2023-10-09 | Bertsozale.eus
Sarai Roblesek irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa, Iruritan
Azaroaren 4an Altsasun jokatuko den finalaurrekorako txartel zuzena eskuratu du Barañaingo bertsolariak. 140 bat bertsozale bildu dira Iruritako Gizarte Bilgunean, txapelketako lehen saioa bertatik bertara jarraitzeko.

2023-06-22 | Iñigo Satrustegi
Lehiarako prest

Nafarroako bertsolari txapelketa (aurre-kanporaketa)
Non-Noiz: Etxaurin, ekainaren 2an.
Parte-hartzaileak: Bittori Elizalde, Egoitz Gorosterrazu, Ainara Ieregi, Aitor Irastortza Arrizurieta, Saats Karasatorre, Eki Mateorena.

[+]


2021-12-16 | Ander Perez
Saioa Alkaiza Guallar. Sorkuntzaren gozamenaren bidea
“Heroismoak gehiago konektatzen zuen garai batean, baina niri populista egiten zait”

Batzuen eta besteen zorionak jasota aritu gara Saioa Alkaizarekin Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan barna, elkarrizketa hau egiteko momentuan. Besteen harrerak lagundu dio lortu berri duena kokatzen. Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta astebetera,... [+]


2021-11-29 | Bertsozale.eus
Saioa Alkaiza da 2021eko Nafarroako txapelduna

Lehen aldiz finalera iritsi eta txapela jantzi du Saioa Alkaizak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde ekarpen handia egin duen Estitxu Arozenak jantzi dio txapela irabazleari.


2021-11-15 | Bertsozale.eus
Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta zehaztu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala

Azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 28an izango den finalerako sailkatzea lortu du herriko bertako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauexek izango dira Iruñeko Anaitasunan izango direnak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat... [+]


2021-11-08 | Bertsozale.eus
Julio Soto ere sartu da finalera, Berriozarko saioa irabazita

200 lagun elkartu dira Berriozarko Entzunaretoan, txapelketako bigarren finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko. Sei bertsolari aritu dira kantuan: Josu Sanjurjo, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Mikel Lasarte, Saioa Alkaiza eta Julio Soto. Azken horrek eskuratu du puntu... [+]


2021-10-18 | Bertsozale.eus
Julio Sotok bildu du puntu gehien Donezteben, Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Azaroaren 14an Leitzan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du egungo txapeldunak. Urriaren 16koarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Doneztebeko... [+]


2021-10-11 | Bertsozale.eus
Nafarroako Bertsolari Txapelketan Eneko Lazkozek eta Joanes Illarregik egin dute aurrera

Tafallako final-laurdenean nagusi izan da Eneko Lazkoz Etxarri Aranazko bertsolaria, eta ondorioz, azaroaren 6an Berriozarren izango den bigarren finalaurrekorako txartela eskuratu du. 150 lagun inguru bildu dira urriaren 9an Tafallako Kultur Etxean, saioa bertatik bertara... [+]


2021-10-04 | Bertsozale.eus
Eneko Fernandez nagusitu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdenean, Izaban

Azaroaren 1ean Altsasun jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Lesakako bertsolariak. 100 lagun inguru bildu dira urriaren 2an Izabako zineman, 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketari hasiera emateko.


Eguneraketa berriak daude