Joanes Etxeberri idazle eta bertso jartzaile ahantziaz hitzaldia gaur, Ziburuko Azokaren karietara

  • Zenbat ziburutarrek daki euskal literaturaren historian garrantzi handia izan duten hiru liburu Joanes Etxeberri Ziburukoak idatziak direla XVII. mendean? Literaturgile honen lana ezagutzera emateko hitzaldia emango du Céline Mounole-k Ziburun, maiatzaren 4an. Hitzaldi honek euskal literaturarekiko interesa sustatu nahi luke, ekainaren 4an Ziburun egingo den Euskal Liburu eta Disko Azokarako giroa berotzeko.


2022ko maiatzaren 03an - 10:45

Hitzaldi hau ere elkarlanean antolatu dute Baltsan elkarteak eta ARGIAk. Maiatzaren 4an, 19:00etan Ziburuko Herriko Etxean Céline Mounole Hiriart-Urrutiren eskutik ezagutuko dugu Joanes Etxeberri Ziburukoaren obra. "Bere herrian berean ez da ezagutua, ez dauka ez plaza, ez karrika izenik... alta garrantzi handia du euskararen historian eta Ziburuko literatur tradizioaren abiapuntua izan zen, geroztik Lapurdiko portuak beste 5 euskal idazle ezagutu baititu XVII, XIX eta XX. mendeetan eta gaur egun ere 4 euskal idazle garaikide bizi baitira Ziburun", azaldu dute ARGIA eta Maiatz argitaletxearekin batera hitzaldia antolatu duten Baltsan elkarteko kideek.

Fedea eta eguneroko bizitzaren pasarteak bertsotan

Joanes Etxeberri Ziburukoaren obra kontra-erreforma katolikoaren testuinguruan kokatuta ulertzen da: Baionako apezpikutzak euskaldunak fede katolikoan hezteko beharrez euskarazko liburugintzaren sustengatu zuen. Materre eta Axular idazleen garaian idatzi zuen Etxeberrik ere. Alabaina, haiek ez bezala, Etxeberrik ez zuen prosan idatzi, baizik eta bertsoz, eta goi-mailako poesia erlijiozkoa garatu zuen. Fedearen oinarrizko gaiekin batean, biziaren une orotan kantatzeko bertsoak idatzi zituen, bere herriko arrantzaleak ahantzi gabe, arrantzan kantatzeko bertso zoragarriak utzi baitzituen.

Hirugarrenez Euskal Liburu eta Disko Azoka

Euskal Liburu eta Disko Azokaren hirugarren edizioa ekainaren 4an egingo da Ziburun. Aurten 33 argitaletxek erakutsiko dituzte beren lanak.

Bideo honetan, azokaren iragarpena:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dute magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


2024-10-15 | Julene Flamarique
Gabriel Arestiren argitaratu gabeko olerki bat eskuratu du Jon Kortazarrek

Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]


2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azoka iristear da

Saran egingo da urriaren 11 eta 12an, eta aurtengoa laugarren edizioa izango da.


Euskarazko literatur sorkuntza sustatzeko doako idazketa tailerra antolatu du Euskal Idazleen Elkarteak

Irailaren 28 eta urriaren 5ean eta 19an izango dira saioak. 16 urtetik gorako euskaldunei zuzenduta dago eta dagoeneko izena eman daiteke Iruñeko Udalera deituta.


Rakel Pardo Perez
“Gakoa galdera da, galdera huts-hutsean”

Zuk, nik eta inguratzen gaituzten pertsona guztiek partekatzen dugun oinarrira jo du Rakel Pardo Perezek (Urdazubi, 1995) bere lehenengo poesia-liburua ardazteko: gizatasunera. Zer esan nahi du gizaki izateak? Zerk ematen digu existentzia, eta zer egin dezakegu emana datorkigun... [+]


“Euskararen patua independentziarekin lotzen badugu, euskarak jai egin du”

Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]


2024-08-05 | Behe Banda
Barra warroak |
Argazkirik ez, mesedez

Beti daramat kamera bat gainean, zorrorik gabe poltsan galduta edozein aitzakiapean ateratzeko. Dena argazkitzen pasa dut azkenengo urtea, nire leitmotiv akademiko-politikoa denbora librerik ez den heinean, frenesi basatian zerbait hilezkortu edo. Pilatze ariketa bat izan da,... [+]


Arrats dibertigarria

"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa. 

Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]


2024-07-24 | Euskal Irratiak
Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


Erasoari aurre egiten

Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore bizikoak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta zehatza... [+]


Mikel Ayllon
“Poesiaren sozializaziotik bueltatuko da literaturaren balio soziala”

Bizkaia Irratiko Irakurrieran literatur saioari agur esan dio Mikel Ayllon idazle eta orain arteko saioaren gidariak. Irailetik aurrera jarraituko ez zuela esateaz gain, gogoeta egin zuen sareetan euskarazko literaturaren egoeraz: "Euskal literatura gero eta homogeneoagoa... [+]


Eguneraketa berriak daude