Inauterien aroa da Euskal Herrian, nola Hegoan hala Iparrean. Amikuzen Santibate ospatu zuten iragan larunbatean eta Libertimendua izanen da igandean. Garazin berriz, otsailaren 26an. Badago non kausitu, badugu nola laketu.
Iragan asteburuan Donapaleun ospatutako Santibaten, zirtzil maskaraturik, trikitilariak lagun ibili ziren karrikaz karrika, ostatuz ostatu bertsotan eta kantari. Sasoiko usaian, eskean betiere.
Zirtzil ausartek bertsolarien tokia hartu zuten giro biziak kitzikatuta, eta gaueko oren txikietan jada desagertu ziren. Igande honetan izanen ditugu berriz ere, karrikan lehenik, Libertimenduan gero, plazan: koloretsuak eta indartsuak.
Amikuzeko inauteriak dira, Donapaleun. Eskualdeko gazteak harrotuta daude, zirtzilez mozorroturik, dantzarien nola bertsolarien gisara. Kabalkada goizeko 10etan abiatuko da Frantziskotarren egoitzatik.
Karriketan barrena itzulika-itzulika ibili ondoren, abere merkatuko plazan emanen dute emanaldi nagusia. Kartsuki, usaian bezala. Arras trebatuta heldu omen dira.
Ondoren, bazkaria eginen dute eta bisitariak gogotik errezibitzeko daude Amikuzeko lagunak. Hona beren deia: “Udaberria heldu da emeki, baina negua ez da arras joana. Zatozte bihotza berotzerat”.
Ezin duzula igande honetan Baxenabarrera joan? Ez kexa, ez kezka. Garazi eskualdean Libertimendua izanen duzu heldu den 26an, Donibane Garazin. Garaztarrak dantza taldeak, Zirtzilen antzerkiak eta bertsolariek girotuko dituzte Donibane Garaziko karrikak. 9:30ean abiatuko dira kabalkadan eta 11:30ean Libertimendua ekitaldi nagusia eginen dute Trinketaren aitzinean.
Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]
Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]
Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]
Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]
Baserriz baserri eta etxez etxe ibili ohi dira Euskal Herriko hainbat mozorro dantzan eta kantuan, trukean zerbait jasoko duten itxaropenez. Atea jo eta ezkaratzetan egin ohi da festa. Askotan atarian ez ezik etxe barruetaraino sartzen dira mozorroak eta mahai bueltan egiten... [+]
Urtarrilarekin batera iritsi da inauteri garaia. Maskaradak eta kaskarotak martxan dira, baita beste zenbait inauteri goiztiar ere. Data nagusiak, ordea, otsailean izango ditugu aurtengoan. Otsailaren 16an izango da Ostegun gizen eta 21ean Inaute asteartea. Inauteri garaiko... [+]
Urtero legez Euskal Herria Plaza eskatu du Tolosako Txosna Batzordeak, baina salatu duenez, udalak aldebakarrez erabaki du txosna gunea Plaza Berrira lekualdatzea.
Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten... [+]
Haratustea baino luzeago egin zaie tolosarrei inauteririk gabeko urtea. Hilaren 24tik martxoaren 1a bitarte berreskuratuko dituzte aurten festak. Karrozak prestatzeko bi aste baino izan ez dituzten arren, aurten ere kaleak hartuko dituzte. Txosnak eta barrakak ere urteroko... [+]