Joakin Lizarraga Elkanokoa, euskal ‘gore’ odoltsuenaren maisua

  • Euskaraz 'gore' odoltsurik idatzi bada, Joakin Lizarraga Elkanokoak idatzi zuen. Iruñerriko goi-nafarreraz idatzi zuen apaiz bat izan zen Lizarraga, eta hil ondoren ikusi zuten argia haren lanek. Sanduen Bizitzak irakurtzeko modukoa da: prosa dotore bezain ankerra; eta sarean dago liburua osorik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 23an - 09:19

Koplak, Elkanoko herritarrentzako predikuak eta beste zenbait lan utzi zituen Lizarragak bere parrokian. Orrialdetan zenbatuta, baliteke 4.800 orritarako ematea lan horrek. Lanketa horren adibide bat dira Sanduen Bizitzak, beste hagiografia batzuetatik seguruenik itzuliak edo moldatuak.

Armiarmak prestatutako Klasikoen Gordailuan, santuen aurkibidea topatzen ahal dugu, egutegiaren arabera. Martiri marka duten santuetan, bereziki, aurkituko dugu 'gore' gordin eta koloretsu hori.

Esate baterako, San Bizente Zaragozakoari egin zizkiotenak:

Ekarririk burriñasko aztapar eta txarrantxak, aieki arraskarazi zue gorputz guzia goititik beitiraño furiosoki (...) Paratu zute gero burriñasko goatze gisa batean, su emanes alde guzietaik: odola zerio guzitik, aragiak konsumiturik, sollik ia ezurrak erre ta belzturik: arimoa ala ere bizkor biktorioso proprioki Bizente. Manatu zue Dazianok eramateko berriz karzelera, barraturik tella-puskak, aien gañean etzateko ta arrastatzeko sandua, etzeien niolatere errepausa (...)

Ez zuten erruki gehiago izan idolatrek Santa Eulalia edo Olaia Meridakoarekin:

Lenik biluxirik moldegaizki azotatu zute gorputz guzia piedaderik gabe: bereala golpatu zizkiote ezurrak plomuzko azote batzueki: gero bota ziote olio irakiten zegona gorputz guzia barna: gero burriñazko aztaparreki larranzi ta txarrantxatu zute: goratu zute gero garrutxan, ta deskoiuntatu bere lekuetaik ezurrak.

Zenbait martiritza irakurri ondoren, konturatuko gara kontakizun odoltsu hauek beste era bateko iruzkinekin osatzen dituela Lizarragak. Akaso Elkanoko apaiza jakitun zen morbo gehiegizkoa ez zela komeni, eta eszena larrienak beste era bateko iruzkinekin osatzen du. Adibidez, Olaiaren oinazearen goiko deskribapenaren ondoren, esaldi hau sartzen du Lizarragak:

Noraño pasa daiken gizon Deabruen furia, eginartaño alako inhumanidade apenas sinesta daizkenak amabi urtetako neskatxo batean!

Baina, tira, jarraian, berriro martxa:

Errabias suturik Juezak manatu zue ondatzeko guzia leporaño kalzina bizian, botatus gañetik ur, an erre ta egosi zeien bizirik.

Eta berriz ere, atseden erretoriko bat, ez gaitezen gehiegi liluratu espektakuluaz:

Zenbat diskurritzen duen biotz gaixtoak gaixtakerian!

Pasarte odoltsuak, hortaz, beste era bateko mezuz ere hornitzen ditu Lizarragak. Mirariak, konbertsioak eta, are, narrazioarentzako pizgarri argumentalak. Bizente Zaragozakoarengana bueltatuz, kontatzen digu Lizarragak martiriak xaxatu egin zuela bere tortura agindu zuen buruzagia, Daziano gobernadorea:

Bizentek sereno errespondatu zio, Sinesta bez, Daziano, niork etzi dakela egin fabore andiago egiten didana baño orrek.

Eta orduan, Dazianoren erreakzioan, plot twist bikain bat:

Itz ebeki Daziano arras koleratu ze, ta begiak turbaturik, abuña zeriola agotik, ta sua begietaik, marroas leon bat bekala, kendu azoteak berdugo bati, ta asi ze artas ematen, sanduai ez, baizik berdugoei, floxoak zirela, inutilak, funda gabeak.

Ilustraziorako bildu ditugun bi irudiak bi santu zehatz hauen ikonografiakoak dira, eta Wikipedian aurkitu ditugu. Prezeski deskribatzen du Lizarragak pasarte bakoitza, gainera. 15. mendeko eskola valentziarrekoa da Louvren dagoen Le Martyre de Saint Vincent hau. Lizarragak hala deskribatu zuen eszena: Paratu zute gero burriñasko goatze gisa batean, su emanes alde guzietaik...

Garai berekoa da, Kataluniako Arte Museo Nazionalean dagoen Olaiaren martiritza hau:

 

 

 

 

 

 

Hor ikusten dena ere, Lizarragakoak euskaraz emana: burriñazko aztaparreki larranzi ta txarrantxatu zute...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


1974ko Supergreba

Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]


Idazketa alfabetiko zaharrena?

Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.

K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]


Iruñeko atxilotze-aldi luzea

Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


2024-11-27 | Cira Crespo
Sorginen lurra

Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]


Nikolai Txernyxevski
‘Zer egin?’: galdera handiak eta ametsak

Literaturako klasikoei buruz pentsatzeak ezinbestean gaur egundik pentsatzea esan nahi du. Hain justu, klasiko izendapenak horixe du baldintza: gaurdaino iritsi diren obrak dira eta, beraz, haiei buruz pentsatzea obra horiek guganaino nola eta zergatik iritsi diren pentsatzea... [+]


Eguneraketa berriak daude