Jeunes Agriculteurs lehendakari ordeak, Céline Imartek, ahoan bilorik gabe agertzen du nolako asmoak dituen bere sindikatak. Guk segituko dugu sinesten laborantzak iraupenaren giltzarekin erabili behar duela naturaleza.
Ez dakit gehiago nolaz gertatzen nintzen joan den otsailaren 8an kazeta saltegi baten aintzinean, bainan gogoan dut egunkari bat hartu nahian ondokoari lotu nintzaiola. Laborarien ekintzak baziren oraino nunahi, hazleak bereziki kexu zirela, eta etxalde itzulietako arroda kautzu ala plaztikazko baxa higatu guziak ongarri eta lurrez nahasirik errebide trabatzeko baliatzen zituztela. Lacroix egunkariak zuen krisia hori egun hortan solasgai nagusi. Bi osto oso baziren hiru hizlarien pentsamoldea agertzen zutenak.
Bazen José Bové mundu guziak ezagutzen duena. Haren aldean Michel Barnier eskuindiarra, laborantzako ministro izana Frantzian, Europako dozierra ongi ezagutzen duena, eta gizon zuhurren lerroan bere alkia ardiesten ari duena. Arrotza ginuen aldiz hirugarren galdezkatua, gaztea bezain argia itxuraz, Jeunes Agriculteurs sindikataren lehendakari ordea, Céline Imart.
Gaitzeko talendua du naski andere hunek solasean bereziki, ikasia baitu politika eta ekonomia erakasten diren goi eskoletan, liluraturik uzten omen dituela entzuleak laborantzako gaia aipatzen duenean. Finantzia aholkulari izanik, Tarn eskualdean duen sort etxaldea berak hartua du burrasoen ondotik eta laborarien ordezkari entzuten da noiznahi, berriki Melenchon-en parrean bezala.
Hau dena ez ginakien irakurri ginuelarik gogo bizian atxiki dugun egunkari hartako solasaldi hura. Gezurra iduri zuen, baina Lacroix ginuen eskutan! Lehenik aitortzen zuen biziki arranguratua zela laborantzaren geroaz, gazteak ez direlako instalatzen eta laborarien %40ak badaukalakotz berrogoita hamar urtez gora... Zion horrela segituz geldituko zirela bakarrik etxalde erraldoiak eta goi mailako sormarkak baliatzen zituzten baserriak.
Gero aldiz haste xintximariak. “...ce qui nous tue, ce sont les idées reçues véhiculées par des personnes qui ne connaissent pas la réalité de nos métiers. D'abord la volonté de mettre la nature sous cloche, de ne plus accepter qu'elle soit au service de l'homme...”. [Hilgarri zaizkigunak dira gure ofizioen errealitatea ezagutzen ez duten pertsonek zabaldutako ideia topikoak. Hasteko, natura halako babesgarri batean gordetzekoa, ez onartuz natura gizakiaren zerbitzuan dela…]
Handik berehala, bigarren ideologia kaltegarria “small is beautiful” dela dio, lau behi eta hiru oilaskoen ilusio hori laborantzaren modelo bezala agertzea, funski trabatzen duena etxalden inbestizamendu eta modernizatze oldarra. Azkenik hirugarren ideologia nagusia, OGM eta pestiziden trabatzea. Badio denetan peztizidak hiltzeraino kaltegarri bezala agertuak direla eta laborariak Monsantoren esku makil edo berdin herritarren hitzaile. “C’est évidemment faux, mais il n’y a aucun débat serein sur ces questions, ce qui place l’agriculture française en difficulté” [Gezurra da, argi eta garbi, baina ez da eztabaida lasairik gai hauetaz, eta honek ataka zailean kokatzen du frantziar laborantza] bururatzen duela.
Andere hunek ahoan bilorik gabe agertzen du nolako asmoak dituen bere sindikatak. Guk segituko dugu sinesten laborantzak iraupenaren giltzarekin erabili behar duela naturaleza, etxalde ttipi edo artekoak direla lurralde biziaren oinharria, eta jendarteari kalitatezko janaria zor diogula laborariek, garbia bezain sendoa, gure lanak merezi duen irabaziaren truke. Gaineratekoan, lerro hauen irakurleak berak eginen ditu bere gogoetak.
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]