Jesús Santrich, azken gerrillari erromantikoaren agurra

  • Hil berri duten Jesus Santrich FARCeko komandante eta bake negoziatzailea ezagutzeko aukera izan nuen 2020ko martxoan. ARGIA izan zen Kolonbiako borroka armatuaren fase berri horretan Santrich komandantea elkarrizketatu zuen munduko lehen komunikabidea, bere kartzelaldia eta 'ihesaldiaren' ondoren. Ihes egin baino, “mendira borrokara” joana zela baitzioen Santrich berak. Kazetari gisa, harro sentitzeko moduko lana izan zen agian, baina pertsona gisa berarekin izandako bizipenak (solasaldiak eta) eta bizi izandako esperientzia oraindik harroago sentitzeko modukoak izan ziren. Hala edo nola, ez naiz hemen nire bizipenak kontatzeko baizik eta Santrichen inguruan hitz egiteko edo, hobe esanda, bere figura politikoa irakurleari gerturatzeko asmoz.

Santrich, 2020ko hasieran, berriro gerrillan. Argazkia: Ibai Trebiño

2021eko maiatzaren 20an - 09:12
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Santrichen heriotzari dagokionez gauza ugari argitzeke dagoen arren, Perijá mendikatean –Kolonbia eta Venezuelaren arteko mugan– hil dutela jakin berri dugu. Kolonbiako inteligentzia zerbitzuek emandako informazioen arabera, “istilu armatuen” ondorioz hil da Santrich Venezuelan. Aldiz, beste iturri batzuek zabaldutako informazioaren arabera, Kolonbiako inteligentzia eta zerbitzu sekretuen kiratsarekin, Venezuelako armadak hil du Santrich. Bere burkideen ahotik jakin dugunez ordea, Kolonbiako komando berezi batek hil omen du buruzagi farianoa, Kolonbiatik Venezuelara sartuta. Bitxikeria gisa, hiltzaileek Santrichi hatzamar punta bat moztu diote –beti ere FARC Bigarren Marquetaliak esandakoaren arabera. Hala balitz, Kolonbiako paramilitarismoa eta Daesh ez dira hain desberdinak. 

Perijá mendikatea eskualde binazionala da, mugak ez daude oso zehaztuta eta historikoki, gerrillen –FARC zein ELN– presentzia handia izan da muga fiktizio horren bi aldeetan. Hori jakinda, Venezuelako armadak “terroristak babesten” dituela dioen teoria –Kolonbiako komunikabide nagusiek dioten bezala– desmontatzeaz gain, Venezuelan Kolonbiako armadaren soldatapeko mertzenarioek ustez egindako operazioa legez kanpokoa dela esan daiteke. Horren aurrean, beste behin ere, nazioarteko komunitatearen isiltasun konplizea gailendu da.  

Gerrillari eta bakegile

“Bakea nahi baduzu presta zaitez gerrarako” (si vis pacem parabellum) dioen esaerak azal lezake nor izan den Jesus Santrich. Gerrillari izatetik bakegilea izatera pasatu zen borrokatu armatuari berriz ekin baino lehen. Norbegian, Oslon, hasi zuen 'bakegile' bidea eta Habanan jarraipena eman zion negoziaketa prozesu luzeari. Bost urte eman zituen Santrichek Kubako hiriburuan –guztiz maitemindua zen hiri hortaz– eta bere eskutik bake-sinadura historikoa etorri zen. Nobel saririk eman ez bazioten ere, bakearen defentsan borrokatzeko konpromisoa berretsi zuen Santrichen taldeak, bakeak merezi zuelakoan.

Negoziaketa garaian bereziki egin zen ezagun Jesús Santrich, hainbat momentu gogoangarri bezain polemikoak utzita; besteak beste, bake negoziaketa hasi berritan Espainiako TVEko berriemaileak biktimei barkamena eskatzeko aukeraren inguruan galdetu zionean. Santrichek, umorez, “quizás, quizás, quizás” erantzun zion kantuz. Biktimek erantzun hura iraingarritzat jo zuten arren, erantzunak berak ondo irudikatzen du Santrichen izaera politikoa, ironia baliatuz planteamendu bati buelta emateko gaitasuna duen pertsona batena alegia: “Ez gara negoziatzen hasi ere egin eta honezkero hori galdetzen didazue?”, pentsatuko zuen ziur asko gerrillariak.

Behin bakea lortuta, Santrichi berari suertatu zitzaion 'bake faltsuaren' jomugan egotea. Lehenik, kartzelan sartu zuten urtebetez, AEBetara estraditatzeko mehatxupean. Hor jasan zuen bakeak lehen kolpea. Ondoren, ihesaldia etorri zen; gerrillari itsuak (ikusmen galera oso handia zuen) Kolonbia erdia zeharkatu zuen mendietatik barrena Perijà-ra heltzeko. Bidean, jende askoren laguntza izateaz gain, hainbat abentura eta bitxikeria izan zituen bidelagun, esaterako, ELNko gerrillariekin bidean, kasualitatez, topo egitea. Elenoak, Santrich zela ikusita, besarkatzera eta ongietorria ematera gerturatu ziren. Hori zen Santrich: gerrillari sinplea, gertukoa, umila eta langilea. Pertsona maitatua, estimatua eta errespetatua. Iraultzaileen munduan eta Bertold Brechten hitzak hartuz: “Ezinbestekoa den norbait”.                

Eta nik Santrich hori ezagutu nuen; mendian, bere kalashnikovarekin, nahiz eta bere armak beste batzuk izan: ironia, kantua, margoak, musika eta olerkia. Olerkigintzan adibidez, Poesia para Euskal Herria liburua berridatzi zuela jakin dut azken asteotan, garai batean FARCeko Bloque Caribe-ko fronte guztietan zabaldu zen lana. Santrich gerrillari erromantikoaren irudikapen bizia izan dela esan daiteke, XXI. mendeko iraultzaile handienetakoa. Eta, zoritxarrez, bake prozesu baten porrotaren isla ere bada Santrich.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: FARC
FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


2023-01-02 | Leire Artola Arin
Su-etena adostu dute Gustavo Petrok eta bost talde armatuk ekainaren 30era arte

Kolonbiako presidentetza hartu zuenetik “erabateko bakea” izan du helburu Petrok, eta 2023 urtea su-etena sinatuta hasi dute herrialdean: ELNrekin, FARCeko disidentziekin, eta zenbait talde paramilitarrekin hitzartu dute. Ekaina amaitu arte egongo da indarrean,... [+]


2022-09-19 | ARGIA
“Erabateko bakerako” elkarrizketak hasi dituzte Kolonbiako Gobernuak eta FARCeko disidentziek

Lehen bilera egin dute ordezkariek Caqueta departamenduan, NBEko eta Norvegiako begiraleekin. “Erabateko bakerako” elkarrizketen bidea ireki dute asteburuan, eta azpimarratu dute beharrezkoa izango dela bi aldeek su-etena errespetatzea bitartean.


2022-05-24 | Xuban Zubiria
Alberto Pinzón eta Alexander Ugalde
“Tamalez, askotan errazagoa da gerra egitea”

Kolonbiak pasa den urtean bizitako eztanda sozialaren erdian argitaratu zuen Alberdaniarekin Freytter elkarteak Confieso que he cumplido con la amistad (Aitortzen dut, laguntasunarekin bete dut). Alberto Pinzón mediku eta militante historikoaren ibilbidea laburbiltzen... [+]


2022-02-09 | Ibai Trebiño
FARCeko disidenteak eta ELN, gerra bete-betean

Kolonbia eta Venezuela banatzen dituen mugan, Kolonbiako Arauca estatuan, gerra bortitza piztu da azken hilabeteetan ELNren eta FARCeko disidenteen artean. Baina zer ari da gertatzen? Ideologiaz harago, muga-eremu baten logikatik ulertu behar da gatazka, mugalde estrategikoa... [+]


2021-05-19 | ARGIA
Jesus Santrich FARCeko buruzagi ohia hil dute Kolonbian

Venezuelako mugan Kolonbiako Armadak egindako segada batean hil dutela adierazi du FARC-Segunda Marquetalia izeneko taldeak, FARC-EPk bultzatzen duen bake prozesutik aldendu eta gerrila borrokara itzuli den talde armatuak.


Trumpek prezioa jarri dio Maduroren buruari: 15 milioi dolar

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteari eta bere gobernuko hamalau goi-ofiziali Kolonbiako FARC gerrilla berria lagundu izana leporatu diete AEBek. “Narkoterrorismoa” egotzita Venezuelako presidentea atxilotzen laguntzeagatik 15 milioi dolarreko saria eskaini du... [+]


2020-03-10 | Ibai Trebiño
Jesus Santrich, FARC-EP-Bigarren Marquetaliako zuzendaritzako kidea
“Borrokan hilko naiz, eta ez gerra zikinak balaz josita”

Bost urtez Habanako bake negoziazioetan Kolonbiako gerrillaren ordezkari izan ondoren, Jesus Santrich (Toluviejo, 1966) FARC-EP-Bigarren Marquetalia gerrilla berrien komandantea da, baita bake prozesuaren porrotaren isla ere.

Akordioa sinatu ondoren, Santrich urtebete baino... [+]


FARCeko gerrillari ohien gehiengoa “bakearen alde” dagoela adierazi dute Timochenkok eta Lozadak

Ivan Márquez eta Santrichen adierazpenak gaitzetsi dituzte Timochenckok eta Lozadak, eta “bakearen alde” daudela berretsi dute.


2019-08-29 | ARGIA
FARCeko gerrillari ohiek berriz armak hartuko dituztela iragarri dute

Kolonbiako gerrillako Iván Márquez buru ohiak eman du albistea, EFE agentziaren arabera. "Borroka etapa berri bat" hasiko dutela adierazi du.


2019-07-24 | Z. Oleaga
Lina Arregoces. Kolonbiako FARC alderdiko bozeramailea Venezuelan
“Habanako akordioak aldarrikatu behar dira, ez bakea”

Egoera politikoa ez da gozoa Kolonbian. 2016ko abenduan bake akordioak sinatu zirenetik, 160 gerrilari ohi eta 600 "lider sozial" baino gehiago hil dituzte. FARC alderdiaren barnean egoera gatazkatsua da oso. Ivan Marquez edo Jesus Santrich bezalako buruzagi... [+]


2019-01-09 | Jon Artano Izeta
Rodrigo Londoño Etxeberri 'Timochenko'
“Bagenekien armak utzi ostean ere borrokan jarraitu beharko genuela”

FARCen historiako hirugarren komandante-burua izan zen, eta FARC alderdiko lehen presidentea da. Juan Manuel Santosen gobernuarekin hastapenetan ziren bake elkarrizketak gidaritza hartu zuenean. Aldi berean koordinatu zituen borroka armatuko eta bake-negoziazioko estrategiak,... [+]


2018-08-29 | Nahia Ibarzabal
Desagertuta dago Ivan Marquez, FARC-en bake-prozesuko negoziatzailea

Carlos Antonio Lozada senatari kolonbiarrak jakitera eman duenez, FARC alderdi ezkertiarrak ez du Marquez alderdikidearen berririk. Beste bi gerrillari ohi ere desagertuta daude.


2018-06-27 | Ander Perez
Kolonbia
Bakearen nahi eta ezina

Bake akordioen ondorenean bizi da Kolonbia, bake osora iritsi nahi eta ezinean. Herrialdeak normaltasun itxura eskaintzeko ahaleginean dihardu, baina indarkeria gorde du oraindik barrenean. Hitzarmenak betetzeko zailtasunei, negoziazioen aurkari nagusi izan den uribismoaren... [+]


Mireya Andrade
“Bake-akordioetatik ez da ia ezer bete, %18 edo”

Mireya Andrade, Maria Lucelly Urbanoren gerra-izena da. 27 urte eman ditu FARCen eta erakunde armatuak eta Kolonbiako gobernuak Habanan egindako negoziazioetan parte hartu zuen urtebetez, Genero Gaietarako Azpibatzordeko kide gisa.


Eguneraketa berriak daude