Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La Directa-ko kazetariak.
Jesús Rodríguezek moduan, Òmnium Kulturako zuzendari Oleger Serrak eta Gironako enpresari Josep Campmajók ere erbesterako bidea hartu dute. Honakoak dira gainerako auzipetuak: Carles Puigdemont, Marta Rovira, Ruben Wagensberg, Oriol Soler, Josep Lluís Alay, Xavier Vendrell, Marta Molina, Jaume Cabani, eta Nicola Flavio Giulio Foglia,
La Directa-k jakinarazi duenez, aste honetan García-Castellón epaileak 24 orduko epea eman die auziperatuei Auzitegi Nazionalean haien bizilekuen helbideak emateko. Atzerrirako bidea hartu duten hiruek ez dute halakorik egin eta epaileak haiek bilatzeko agindu dio Guardia Zibilari.
Rodríguez La Directa hedabideko kazetari ezaguna da eta dagoeneko 18 urte daramatza ikertzen Polizia indarren gehiegikeriak eta Poliziak edo inteligentzia zerbitzuek gizarte mugimenduko taldeetan egiten dituzten infiltrazioak. Procés-ak eragindako errepresioa ere gertutik jarraitu zuen kazetari lanetan.
Kazetariari sostengua emateko eratu den taldeak Bartzelonako Sants auzoan iragarri du Rodríguezek Suitzan topatuko duela babeslekua. Procés-eko jazarpenaren ondoren, dagoeneko lau dira Suitzan babesa hartuta dauden pertsonak: Marta Rovira ERCko idazkari nagusia ohia, Ruben Wagensberg ERCko diputatua, Òmniumeko zuzendaritzako Oleguer Serra eta Rodriguez bera.
Horrela azaldu du Rodríguezek bere erabakia La Directa-k argitaratu duen elkarrizketan: “Ohartzen naizenean Espainiako botere judizialaren gorenak alderdi politikoarena egiten duela eta Amnistia legearen tramitazioa oztopatzeko zigor prozedura bat erabiltzen ari dela, ohartzen naiz niretzat ere ezin dudala itxaron justiziaren antzik izan dezakeen ezer. Orduan erabaki nuen erbesteko bidea hartzea, iazko urte bukaeran. Banoa erbestera borrokan eta kazetari lanean jarraitzeko”.
Rodríguezi eta gainerako akusatuei terrorismo delitua leporatzen die García-Castellón epaileak Tsunami Demokratikoa mugimenduan parte hartzea leporatuta. Mugimendu horrek hainbat ekintza egin zituen 2019an procés-aren sententziaren aurka egiteko, guztiak desobedientzia zibilaren eremukoak, indar fisikoa erabili gabe eta horietako askotan dozenaka milaka pertsonak parte hartuta, hala nola Bartzelonako aireportua ordu batzuetarako hartu zutenean.
Rodríguezen sostengu taldetik adierazi denez, ekintza horiek guztiak nazioarte mailan onartuta daude protesta eskubidearen esparruan: “Haietan ez zen pertsonen aurkako atentaturik egin, ez zen inor baitu, ez ziren armak erabili edo lehergailuak egin. Europan terrorismo delituak deitzen diren horietako bakarra ere ez zen egin. Munduan gaur egun dauden gerrak eta gatazka biolentoak kontuan hartuta, edota horietan sortzen diren biktimak, kasu honetako terrorismo akusazioa barregarria da, are gehiago, egiazko biolentzien biktimen aurkako iraina da”.
Edozein modutan, Rodríguezek ez du oraindik baztertu dagokionean Auzitegi Nazionalera deklaratzera joatea: “Gauza bakoitza bere unean, erabakiko dut hori dagokionean eta nire abokatuarekin hitz egin ondoren”.
Printzipioz, Tsunami Demokratikoko jarduera guztiak daude Amnistia Legearen barruan, eta hura indarrean sartzen denean, Espainiako epaileek bertan behera utzi beharko dituzte procés-arekin zerikusirik duten auzi guztiak.
2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.
2016. urtean haren jarduera eten ondoren, “hutsune” bat atzeman duela adierazi du Behatokiak, eta horri konponbidea eman nahi dio. Aholku Batzordea aurkeztu dute Miramar jauregian, hamabost abokatu, aditu, ekintzaile, irakasle eta biktimek osatua.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]
1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.
Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]
2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.