Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
1945eko urtarrilaren 16an goizeko ordu txikietan Alcala de Henareseko kartzelatik atera eta bertako hilerri kanpoan erail zutela gogoratu dute aurrenik Hondarribiko Udala osatzen duten alderdi politiko guztiek sinatutako adierazpen instituzionalean.
Ondoren, Carreraren bizitza nolakoa izan zen laburbildu, eta azkenik, Carrera Olaskoaga “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu dute, haren senideei elkartasuna adieraziz.
“1911ko abuztuaren 17an jaio zen, Ipar kalean. Gaztetatik kultura eta politikagintza uztartu zituen. Kerizpe elkarteko eta UGT eta Irungo Gazte Komunisten kide baitzen.
Bigarren errepublikaren eztanda geroztik, bere ibilbide politikoa emankorra izan zen, UGTko Idazkari Sindikal izatetik Euzko Gudarosteko Gernikako Arbola erreserbako batailoi komunistako komandante izendatzeraino. Frankoren garaipena gertu zegoelarik erbesteratu eta 1939 eta 1940 urteetan zehar Argeles, Saint Cyprien, Gurs eta Rivesaltesgo Kontzentrazio zelaietan egon zen. Alderdi Komunistak azken kontzentrazio zelai hartatik erreskatatu zuen Alderdi Komunistaren berrantolaketa bere gidaritzapean utziz. 1942an, Espainiako Alderdiko Komunistako idazkari nagusi izendatu zuten.
1943ko martxoan Madrilen atxilotu zuten eta 1944ean ospatu zen 121.548 prozesu sumarisimoan, heriotza zigorra ezarri zioten, espioitza eta komunismo delituak egotzita. 1945eko urtarrilaren 16ean bete zuten erabakia eta Jesus Carrera Alcala de Henaresen fusilatu zuten, bere gorpua 78 urtez hobi komun batean ahanzturan geratuz”.
Herriko hainbat historialarik egindako lanari esker, Kandido Sasrtaren gorpuzkiak aurrenik (2008an) eta Jesus Carrerarenak ondoren (2018an) Hondarribira itzultzea lortu zutela gaineratu dute udalbatzako kideek. Baina herrikide horiez gain, gogoratu dute hondarribiar asko izan zirela 1936tik 1975era bitartean bonbardaketak, fusilamenduak, espetxeratzeak, deportazioak, erbesteratzeak, lan garbiketak, zigor ekonomikoak, salbuespenezko auzitegiek eragindako prozesuak eta kondenak, baita giza eskubideen beste urraketa mota batzuk ere jasan zituztenak.
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.