Tolosan jendetza bildu da osasun publikoaren alde

  • Asuncion klinikan emandako agerraldiak herritarrak bildu ditu eta manifestazio jendetsua egin dute Tolosan. Antolatzaileen hitzetan 2.100 bat pertsona bildu dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urriaren 19an - 08:35
Urriaren 17an egin zuten Tolosan manifestazioa osasun sistema publikoa eskatzeko. Argazkia: Tolosaldeko Ataria.

Tolosalderako osasun zerbitzu publikoa aldarrikatu dute herritarrek Tolosako kaleetan. Antolatzaileen hitzetan 2.100 bat pertsona izan dira kalean. Segurtasun neurriak mantenduta, ilaratan, pertsonen arteko tartea mantenduz eta maskarekin, ehunka pertsona bildu dira. “Osasun publikoa da pertsonak erdigunean jarri eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko berme bakarra”, esan dute. Manifestazioa Plaza Zaharrean hasi eta bukatu da, eta burua bukaerara iritsi denean parte hartzaileak San Frantzisko pasealekuan zeuden.

Beste behin esan dute Asuncion klinikan emandako agerraldia ez dela kasualitatea izan, “mila bider adierazi izan dugun kalitate baxuko zerbitzuaren ondorio da”. Tolosaldeko herritarren erreferentziazko ospitalean gertatu izana salatu dute eta nabarmendu ez dela beste inongo ospitaletan gertatu. “Gaur inoiz baino ozenago diogu: Asuncion klinikaren itxiera Tolosaldeko osasun zerbitzu eskasaren ondorio da. Administrazio publikoak Asuncion klinikarekiko duen esku hartze eta kontrol ezaren ondorio”.

Osakidetzak bizi duen egoera urteetako murrizketen ondorio dela esan dute eta pandemiak hori azaleratu duela, “baina gurean egoera hori are eta lazgarriagoa da, Tolosaldean beste inon baino gehiago jolastu delako osasun zerbitzuaren pribatizazioarekin”. Nahikoa dela esateko ordua dela esan dute eta %100ean publikoa izango den ospitalea eskatu dute, “dagokion zerbitzu eta pertsonal ratioak izango dituena”.

Tolosako alkate Olatz Peonek ospitale publiko bat egiteko urratsak eman dituela iragarri zuen atzo, eta horren aurrean esan dute Osasun Sailak eskualdeko osasun arreta “ezin hobea” zela esan izan duela, “jakin nahiko genuke, beraz, zergatik onartzen duten orain ospitale honen eraikuntza”.

“Lehen bataila irabazi dugu, jada guztiok onartzen dugu, ospitale baten beharra. Hau, guztion lanari esker izan da, TOPAk urteetan eginiko lanari esker. Argi dago borrokak fruituak ematen dituela”, esan dute. Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformaren beste eskaera bat ekarri dute gogora: “Espezialitateez hornitutako anbulatorioak nahi ditugu”.

Eskaera

Bukatzeko Tolosaldeko herritarrei eskatu diete etxeetako balkoi eta leihoetan zerbait zuria jartzeko, horrela “mundu guztiak jakin dezan, Tolosaldeak osasun zerbitzu publikoa aldarrikatzen duela”.

Eragileak

Gaurko manifestazioa txalo zaparrada artean hasi eta bukatu da. Deialdia Asuncioneko hainbat langilek eta herritarrek egin zuten, eta babes zabala jaso dute. Kaleak bete dituzte eta horrek arazoren bat sortu du, izan ere, Ertzaintzak, Tolosako Udaltzaingoaren bidez, manifestazio burua Plaza Zaharrera iritsi denean eskatu die manifestazioa bertan behera uztea, eta antolakuntzako kideek onartu dute. Plaza Zaharrean egin dute bukaerako ekitaldia, baina bertan ez zeuden eta oraindik manifestazioko ibilbidea egiten ari ziren herritarrei eskatu diete ez bertaratzea, jende pilaketak ekiditeko.

Asko izan dira manifestazioa babestu duten eragileak: LAB, Ezker Iraultzailea/Euskal Herria Sozialista, Ibarrako asanblada feminista, Berazubi auzo elkartea, Amarotz Auzo Elkartea, EH Bildu, Batumore-Tolosaldeko Batukada Feminista, Sortu, ELA, Eusko Alkartasuna, Podemos-Ahal Dugu, Auzolanean Tolosa, Ikama, Ernai, Ezker Anitza, Anoetako Gazte Asanblada, Zu ta Ni, Duintasuna jubilatu eta pentsionistak, Matraka Talde Feminista, Beti Gazte jubilatu elkartea, Iturriza jubilatu elkartea, Harizpe jubilatu elkartea, Tolosako Gazte Asanblada, Tolosako Asanblada Feminista, eta TOPA.

Alderdiak

Aipatu eragileetako ordezkari asko izan dira manifestazioan, tartean EH Bilduko eta Podemos-Ahal Duguko ordezkariak. Pilar Garrido Podemos-Ahal Duguko kidea ere izan da eta esan du Asuncion klinikako langileen eskaerak babesteko gerturatu dela Tolosara: “Gaixo dagoen administrazio batek bakarrik jartzen ditu interes ekonomikoak gizartearen osasunaren gainetik”. Asuncionen gertatzen ari dena osasun sistemaren pribatizazioaren adibide argia dela esan du.

EH Bilduko kide bat baino gehiago izan da manifestazioan eta baita eskualdeko alderdiko alkate asko ere. Tolosako EH Bilduk jakinarazi du Olatz Peon alkateari eskatu diola ospitale publiko berriaz hitz egiteko Osasun Sailarekin egingo duen bileran parte hartu nahi duela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude