Barañain kalera atera da jaietan gertatutako sexu erasoak salatzeko

  • Barañaingo jaietan gertatutako eraso sexistak salatzeko herritarrek Barañaingo kaleak hartu dituzte. Plazaberri atari digitalaren arabera, 1.200 pertsonek parte hartu dute Barañaingo Jai Batzordeak deitutako mobilizazioan. Jai Batzordeak salatu du ostegun goizaldean sexu eraso larria pairatu zuela emakume batek. Autoan margoketa homolesbotransfobikoak egin zituztela ere salatu dute.


2015eko ekainaren 27an - 17:45
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

“Asteazken gauean Barañainen, sexu eraso larria gertatu zela salatu nahi dugu. Erasotua izan den emakumeari gure babesa adierazi nahi diogu eta bera errespetatzea eskatu nahi dugu”, adierazi dute jai batzordeko kideek.

asteazken gauean gertatu zen eta emakumeak salaketa jarri du. Horren ondorioz, 20 eta 30 urte bitarteko pertsona bat identifikatua izan. - See more at: http://www.plazaberri.info/jendartea/llaman-movilizarse-contra-la-agresion-sexual-sufrida-por-una-mujer#sthash.lr3EHgCD.dpuf

Eraso sexistarik ez onartzeko eta hauek salatzeko urteak lanean daramatzatela nabarmendu dute: "Eraso sexisten aurkako protokoloa martxan jarri dugu eta protokolo honi esker, erasoa gertatu dela jakin dugu; jendearen formakuntza eta konpromezua azpimarratu eta txalotu nahi dugu". Hori dela eta, "edozein" eraso jaso duten emakumeei babesa adierazi eta egoera salatzera animatu dituzte.

Erasotutako emakumeak salaketa jarri du. Horren ondorioz, 20 eta 30 urte bitarteko pertsona bat identifikatu dutela jakinarazi dute. Momentu honetan ikerketa epaitegian aztertzen ari dira.

Sexu erasoak ez direla kasu isolatu gisa aztertu behar adierazi dute: "Erailketak eta bortxaketak ez dira icebergaren punta besterik eta holako egoerak ahalbidetzen dituen eta ikusten ez den sistema oso bat dago azpian: sistema heteropatriarkala".

Beste jendarte eredu baten alde egitea herritar guztien ardura dela azpimarratu dute. Hori dela eta, indarkeria sexista errefusatzea eta emakumeek jasaten dituzten erasoei erantzun bat emateko deia egin dute: "Konplizitateak eta pasibotasunak ez du balio. Argi utzi behar diegu inork ez duela haien jarrera onartuko eta gure eremuetan ez dutela tokirik".

Gaur egun emakumeek egunerokotasunean sexu erasoak pairatzen jarraitzen dituztela ohartarazi dute. Horregatik, autodefentsa feministaren hautua egin dute: "Jakin dezatela matxirulo matxista eta erasotzaile guztiek, gu prestatzen ari garela, elkarrekin indartsuago egiten ari garela, inposatu diguten emakume eredua apurtzen ari garela, ez garela sumisak, ezta biktimak ere, geure burua defendatzeko gai garela, ez daukagula beldurrik eta erantzuteko prest gaudela".

Barañaingo udalak erasoak gogor salatu ditu

Emakumeekiko edozein indarkeria mota "irmotasunez" salatu eta gaitzetsi du Barañaingo udalak komunikatu baten bitartez. Era berean herritar guztiei emakumeekiko indarkeria errotik kentzeko elkartasuna ager dezaten dei egin die. Berdintasunaren alde eta indarkeriaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du udalak: "Guztiok goza ditzagun berdintasunez eta elkarbizitza baketsuan".

Udalak manifestua sortu du emakumeekiko edozein indarkeria mota «irmotasunez» salatzen eta gaitzesten duela adierazteko. Era berean dei egiten die herritar orori emakumeekiko indarkeria errotik kentzeko elkartasuna ager dezaten eta «hura arbuiatu eta ezabatzeko konpromisoa har dezazuen horretarako antolatzen diren ekitaldietan parte hartzen» - See more at: http://www.plazaberri.info/jendartea/llaman-movilizarse-contra-la-agresion-sexual-sufrida-por-una-mujer#sthash.PuAcPjnK.dpuf
asteazken gauean gertatu zen eta emakumeak salaketa jarri du. Horren ondorioz, 20 eta 30 urte bitarteko pertsona bat identifikatua izan. - See more at: http://www.plazaberri.info/jendartea/llaman-movilizarse-contra-la-agresion-sexual-sufrida-por-una-mujer#sthash.lr3EHgCD.dpuf

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


2025-03-12 | June Fernández
Meloi saltzailea
Eskratxe

Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.

Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]


85 urteko espetxe zigorra eskatu dute Hondarribiko surf irakasle erasotzailearentzat

11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Martxoak 8
Faxismoa borrokatzeko feminismotik indarrak batzeko deia

Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


La Manada-ko bi kideri zigorra murriztearen aurka agertu da Nafarroako Gobernua

Bi akusatuek espetxe zigorra berreikusteko eskatu ostean, Felix Taberna presidenteorde lehenak adierazi du ez dagoela zigorra murrizteko baldintza juridikorik: "Zigorrak dauden bezala mantentzeko adinako larritasuna du delituak". Defentsaren abokatuak salatu du bi... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Eguneraketa berriak daude