Rockdelux aldizkaria 1984an saldu zen lehenengoz kioskoetan, eta ordutik Espainiako Estatuko eszena musikalean erreferente argia izan da. Musika talde orok nahi zuen bertan atera, eta asko dira haren orrialdeetan lekua izan duten euskal artistak. Orain baina 2020ko maiatzeko alea, 394.a, azkena izango dela iragarri dute. Santi Carrillo zuzendaria elkarrizketatu dugu Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltza saioan.
Oso triste gaude Rockdelux galtzeagatik.
Bai, gu ere halaxe gaude, nabarmena da. Izan ere, urte asko izan dira esfortzu titanikoa egiten gurea bezalako aldizkari bat ateratzeko, ez zena oso komertziala, itxura denez. Dezepzio bat izan da itxi behar izatea, baina, saihestezina zen erabakia hartzea, ez zelako bideragarria aldizkariarekin aurrera jarraitzea. Gaur egungo egoera ikusirik, ausarkeria zen.
Iragarri ostean musika talde, lagun eta harpidedunen mezu asko jasoko zenituzten.
Bai, oso Pozik gaude jendearen erantzunarekin. Jendearen %97ak ez da zoriontzen gaituela, edo txalotzen gaituela, alta, mezu emozionanteak idazten dizkigute. Hain dira abegikorrak, errespetuzkoak eta loratuak, hodei batean sentitzen baikara berauek irakurtzean eta horrek tristezia txikitu egiten du.
Gogoratzen dituzu hastapenak? Ziur aldizkaria altxa zenuteneko oroitzapen ederrak gordetzen dituzula.
Hasieratik jarraitu gaituztenek ondo dakiten moduan, produktu oso hibridoa zen hasieran. Oso komertziala. Nahasketa moduko bat egin nahi zuena heavy metalaren, ordura arte Rock Espezial izan zenaren, eta kontsumoko produktu baten artean. Horrek bi urte inguru iraun zuen. Eta horren ostean, gutxinaka aldizkaria hazten joan zen gero izan zenera arte, non ñabardurak zaindu, eta irizpideak zorrotzagoak baitziren. Estilo guztietara zabaltzen joan ginen, ohiko pop eta rocketik urruntzen ziren proposamenez hasi ginen hizketan. Eta horrenbeste urtez Rockdelux definitu duten ezaugarriak ezartzen joan ginen.
“Enpresa handi bati Rockdelux saltzear ginen,
baina, koronabirusarekin dena bertan behera geratu da”
Banda guztiek atera nahi zuten Rockdeluxen. Prestigio musikalaren sinonimo zineten. Erreferentzia argia.
Beno, pultsora irabazitako ospea da, esfortzu eta lan asko duena atzean. Azkenean mamitu zen, eta erreferentea ginen artista, talde, zigilu eta jaialdi askorentzako. Beste hedabideetako kazetarientzat ere bai. Oso bizigarria izan da, orain jaso ditugun neurrigabeko loreekin, konturatzea hori dena egia zela. Oso ondo sentiarazten gaituzte, eta emozionatu egiten gara.
Konfinamendua eta hontatik eratorritako publizitate falta izan dira ixteko arrazoia? Ala lehendik zetorren hausnarketa?
Ez, tira, konfinamendua izan da azken golpea. Apirileko alea banatu zen, maiatzeko ere ari gara banatzen, baina, Espainiar Estatuko kioskoak itxita daude orohar, publizitatea zero izan da gutxi gora behera… Nork iragarriko du ezer garaiotan, beste gauza askoz ere garrantzitsuagoak daudenean orain bizitzea tokatu zaigun mundu honetan, krisi latzean. Eta batez ere ez jakitea zein den honen guztiaren amaiera, zenbat denbora beharko genuen normaltasun batera itzultzeko. Kontutan izanik lehendik egoera konplikatua zela, paperaren krisia eta, enfin, mila gauza, itxi behar izatea eragin du.
Atzo komentatzen genuen, zenbat kostatzen duen Rockdelux bezalako aldizkari bat altxatzea, eta zeinen erraza dirudien eraistea, ez?
Beno, erraza ez da. Honakoa denbora luzez hausnartzen egon garen erabakia da. Lehenago ala beranduago amaiera hau izango zela argi zegoen. Lastima izan da Rockdelux saltzeko negoziaketetan geundela enpresa handi batekin, aldizkaria beste produktu batean bilakatuko zuena, kulturalagoa, Rockdeluxen dinamika bera mantenduko zuena, izpiritu musikalarekin segiko zuena, baina, lifestyle elementuak ere txertatuko zituen produktu bat. Orain oso modan dauden tendentzia berriak izango zituen aldizkari bat, idazle eta musikariei egindako elkarrizketa sakonak izango zituena. Oso produktu interesgarria zen, oraingo Rockdeluxetik trantsizioa egiteko. Baina, koronabirusarekin dena gelditu egin zen. Negoziazioa geratu egin zen, bakarrik firmatzea geratzen zenean. Erosketa hau egiteko momentu egokia ez zela adostu genuen eta horrela geratu ginen. Azkenean itxi egin behar izan dugu.
Esan izan duzue ez duzuela Rockdelux digital bat planteatuko. Esan dugu sekulako komunitatea duzuela, zuen lana baloratzen duena, musika talde eta artistak ere bai. Ez dago nahikoa komunitate Rockdelux digitala bideragarri egiteko?
Bai, noski badagoela. Jendeak ordaintzen badu bihar bertan hasiko gara. Baina dohain ez. Guk ez dugu dohain lan egingo. Jendeak kontzientzia izan behar du, Netflix edo HBOn serieak ikusteagatik ordaintzen duen bezala, pirateatzearen ohitura zatarra alde batera utzita, ba berdina da: informazioa ordaindu egin behar da. Ezin da dohain kontsumitu. Egunkariak orain horretan saiatzen ari dira, ordainketa hormen bitartez eta ea azkenik lortzen duten. Ezin baita informazioa oparitu, inork bere lana oparitzen ez duen bezalaxe. Hori da kazetaritza suntsitu duen minetako bat, edukiak askean ematen dituen leiho ireki hori, jendea ohitu duena dena dohain izatera. Ezin da, eta gu ez gaude hori egiteko prest. Hau normalizatzen denean, normalizatzen bada, Agian itzuliko gara. Jendea jabetu dadila kuota bat ordaindu egin behar dela, mila modu ezberdinetara izan daiteke, hilabetekoa, urtekoa, kontsultatu dituen edukien araberakoa… Ezin da mantendu aldizkari digital bat duintasunez, prestigioz, langileei eta kolaboratzaileei ordainduta, ez badago edukia interesatuko zaion jendeak ordainduko duen dirurik. Publizitatea oso aldakorra da eta ez da erredakzioa mantentzeko gai den aldagai bat.
Orduan edizio digitalean itzultzea planteatu duze?
Beno, ez dugu planteatu, orain ez delako bideragarria Espainiar Estatuan. Eta pentsa orain, herrialde osoa dardarka jarri duen krisi ekonomikoarekin, ez? Orain ez da momenturik onena, baina, hau normalizatzen bada inoiz, eta jendea konsziente bada ordaindu nahi duela, eta behar duela informazio horren truke, gu lehenengoak izango gara itzultzen.
“Tamalez uste dut ez garela bakarrak izango.
Honek denbora luzez horrela jarraitzen badu, gehiago eroriko dira.”
Talde editorial handiekin akordioez hitz egin dugu lehen, egon liteke halako akordio bat edizio digitala altxatzeko?
Proiektuetako bat horixe zen. Akordio hori bide onetik joan balitz, webgunea berritzea zen kontuetako bat. Landutan geneukan gainera webgune berria, ez zuena zer ikusirik orain daukagunarekin. Prest genuen jada, baina orain ez du zentzurik argitaratzeak. Nabarmena da. Paperezko Rockdelux ez bada existitzen, osagarri bat zen webgunea. Izoztuta geratu da proiektu hau.
Ez dirudi garai aproposa denik aldizkari bat zerotik hasteko. Eta Rockdeluxek uzten duen hutsunea erraldoia da.
Hala dirudi, jendearen mezuei erreparatzen badiegu. Sare sozialetatik, emailetik eta whatsappetik mezu mordoa jasotzen ari naiz. Jendea oso ikututa, oso emozionatuta, beraientzat Rockdeluxek zer suposatu duen azaldun. Harrotasuna sentitzen dugu orain, horrelakoak irakurtzean. Egia da Rockdeluxen erosleek, bizitzako etaparen batean, musika ideala topatu zutela gure aldizkarian, bizitza markatu dieten taldeak ezagutu zituzten gure bitartez eta hori emozio handiz gogoratzen du jendeak.
Nola dago erredakzioa? Kazetariekin hitz egiteko aukera izan duzu?
Bai noski, argi dago. Denak oso triste daude, lanik gabe geratzen baitira. Gainera, egoera oso txarrean, zeren kultur mundua krisi beldurgarri batean murgilduta dago, eta kazetaritza ere bai. Orain oso zaila da eremu berean lana topatzea. Oso tristezia handia sortzen du.
Espero dezagun beste aldizkariak ez jaustea, zeren bestela hau errekupera ezina izango da.
Ez diot inori opa bere aldizkaria ixtea, baina, tamalez uste dut ez garela bakarrak izango. Honek denbora luzez horrela jarraitzen badu, gehiago eroriko dira. Oso zaila delako mantentzea. Hedabide bakoitzaren egituraren arabera izango da. Bi edo hiru pertsonako erredakzio bat baldin baduzu iraun dezakezu, baina, gu zortzi pertsonako erredakzio bat ginen, eta kolaboratzaileei ordaintzen genien. Egitura konplexuagoa zen, nahiz eta editorial independiente txikia izan. Eta horregatik ezin izan dugu segi, eta itxi behar izan dugu.
“Azken alea, Rockdelux izan denaren erakusgarri da
oso ale solemnea geratu zaigu”
394.a da azkenengo alea, konfinamenduari eskainia. Zer topatuko du irakurleak?
Zenbaki oso polita da, nik uste. Ez bakarrik azken zenbakia delako, etxean sartuta dagoen jendeari eskaini diogulako baino. Gure 55 kolaboratzaileren gomendioak jasotzen ditu, eta bakoitzak aldizkariaren orrialde bat izan du nahi duena gomendatzeko. Diskoak, komikia, webguneak, pelikulak, telebista programak… denetik gomendatu dute. Gauza eder asko, entretenigarriak eta kulturalki bikainak. Gainera Rockdelux zer zen oso ondo erakusten du, ez zela bakarrik musika aldizkari bat, kultura aldizkari bat baizik. Nik zuzeneko 40 disko gomendatu ditut, zuzenekorik ez dugu garaiotan. Rockaren eta beste estiloen historiako zuzeneko disko eder horiek berreskuratzeko gonbita eginaz. Etxean jarri eta irauteko, berriz zuzenekoetara joan ahal izango dugu garaien zain.
Kolaboratzaileek ez zekiten azkenengo Rockdelux izango zenik, ezta?
Ez zekiten, ez. Nahiago izan genuen ez esatea, tono sentimentaloideak ez zezan hartu aldizkaria, gehiagizko emozionalitatea saihesteko. Dena dela, oso emozionantea geratu da azken alea. Ez dakit etxetik idatzia dagoelako den, konfinamentu garaiotan, bakardadean idatzia askotan. Oso tonu solemne eta emotibo hartu du, nahiz eta, haiek ez jakin azkenengo alea izango zela.
Beno, Rockdelux digitala ezagutzeko esperantza horrekin geratuko gara. Uste dugu jende asko egongo litzatekeela ordaintzeko prest. Beste egunkari batzuetan dagoeneko egiten den bezala.
Tira, hori da gustatuko litzaigukeena, baina modu eraginkor batean. Jende asko triste dago, baina agian Rockdelux azkenengoz duela 10 urte erosi zuen. Jende hori dena galtzen joan ginen eta ez zen erreleborik egon. Horretxegatik ahuldu zen aldizkaria eta muturreko egoera batera eraman gintuen, zeinetan publizitatearekiko morrontza handiegia baitzen. Eta azken gertaerak izan dira kolpe finala, lehen esan dudan moduan. Baina beno, posible balitz, kontua birplanteatu ahal izango genuke eta aldizkari digitala sortu, noski baietz.
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]
Gasteizen, Jimmy Jazz aretoaren hamabosgarren urteurrenaren harira, hitzaldi-ziklo bat antolatu dute lau astelehenez jarraian. Aurrekoan artez eta politikaz mintzatu baziren, azaroaren 4an euskal musika eszena izan dute hizpide. Ea existitzen den, eta existitzen bada nolakoa ote... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.
Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]
Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini... [+]
Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024
------------------------------------------
Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]