Jeanine Añez opositoreak bere burua izendatu du Boliviako presidente, parlamentuaren herenaren babesarekin

  • Evo Moralesen gobernuaren aurkako estatu kolpea eta gero, senatariak hartu du kargua asteazkenean. Kargu hartzeak aurkako sektoreen haserrea piztu du.


2019ko azaroaren 13an - 17:11
Jeanine Añez, Boliviako presidente berria. Irudia: Reuters
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bolivian hautsak harrotuta dauden garai hauetan, estatuburu berria izendatu dute asteazkenean. Jeanine Añez da Boliviako presidente berria. Hori bai, kargu hartzea “iruzurra” izan dela salatu dute hainbat sektoretatik. Izan ere Moralesen MAS talde parlamentarioa ez da aurkeztu bozketara, protesta sinbolo gisa. Hortaz, parlamentuaren herenaren babesa edukita, nahikoa izan du Añezek kargua hartzeko.

Egoera horren aurrean, Moralesek bere alderdiak hartutako erabakia txalotu du. Herrialde ugari ez dira posizionatu Boliviako gatazkaren inguruan, baina Brasil eta AEBak pozik agertu dira presidente berriaren izendapenarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
2024-06-27 | ARGIA
Estatu kolpea ematen saiatu da Bolivian komandante militar ohi bat, eta porrot egin du

Luis Arce Boliviako presidenteak armadaren "mugimendu irregularrak" salatu ditu. Komandante ohi bat La Paz hiriburuan dagoen Quemado jauregia hartzen saiatu da hainbat ibilgailurekin, baina inork ez dio babesik eman eta azkenean atxilotu egin dute.


2024-06-19 | Reyes Ilintxeta
Elena Quispe Tincuta eta Cecilia Llusco Alaña
“Bizitzan dena ezin da gailurra izan”

Maiatzean Elena Quispe Tincuta (El Alto, La Paz, Bolivia, 1998) eta Cecilia Llusco Alaña (El Alto, La Paz, Bolivia, 1985) txolita eskalatzaileak Hego Euskal Herriko hiriburuetan izan ziren Cholitas dokumentala aurkezten Alboan, Entreculturas eta Oxfam GKEen ekimenez... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


2022-06-13 | ARGIA
Aurrekaria Hego Amerikan
Boliviako presidente auto-izendatu zen Añezi hamar urteko espetxe zigorra, estatu kolpea ematea egotzita

Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.


2021-11-09 | Leire Artola Arin
Ketxua hizkuntza biziberritzeko plana osatzen ari dira Bolivian, Garabideren parte hartzearekin

Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.


2021-03-15 | ARGIA
Añez Boliviako presidente ohia espetxean sartu dute estatu kolpeagatik

Igandean eman du epaia Boliviako Regina Santa Cruz epaileak. Sei hilabetez prebentziozko espetxealdia bete beharko du presidente ohiak 2019ko estatu kolpean sedizio, terrorismo eta konspirazio delituak egotzita.


2020-11-09 | ARGIA
Evo Morales Bolivian da berriz ere, oinez sartu da herrialdera

Astelehen arratsaldean Argentina eta Bolivia arteko muga oinez zeharkatu du, estatu kolpearen ondorioz herrialdetik ihes egin zuenetik lehenbiziko aldiz. Bolivian sartu aurretik ekitaldia egin dute Moralesek eta Argentinako presidente Alberto Fernándezek elkarrekin... [+]


Bolivia: benetako erronkak

Boliviako Estatu Plurinazionalean urriaren 18ko hauteskundeetan sektore herrikoiek egin zuten indar, antolaketa eta mobilizazio erakustaldiak eskuinaren balizko iruzurra eginezin bilakatu zuen. Izan ere, hori zen eskuinaren aukera bakarra: bigarren bueltara joatea MASen kontrako... [+]


2020-10-19 | ARGIA
Moralesen alderdiko Arcek irabazi bide ditu Boliviako hauteskundeak, kontaketa azkarraren arabera

Boliviako Unitel telebistak egindako kontaketa azkarraren arabera, Evo Moralesen MAS alderdiko Luis Arcek irabazi izango lituzke hauteskundeak, botoen %52,4rekin. Bigarren geratutako Carlos Mesak %31,5 aterako lituzke. Datu hauek ez dira ofizialak, baina urtebetez presidente... [+]


MAS alderdia igandeko hauteskundeak irabazteko faborito, “demokrazia berrezartzeko” dei egin du

Animoak pil-pilean daude Bolivian, Evo Moralesen aurkako kolpetik urtebetera. Presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte igandean, urriak 18. Inkesten arabera, Moralesen MAS alderdiko Luis Arce Catacora hautagaia da faboritoa.


2020-08-21 | Z. Oleaga
Bolivian sindikalisten eta herri mugimenduen aurkako jazarpena gogortzen ari dela salatu dute

Gobernu kolpistaren fiskaltzak 33 lider sindikalen aurka prozesu penala abiatzeko eskaerak jaso dituela jakinarazi du. Aurreko astean dinamitaz eraso zieten La Pazen bi sindikaturen egoitzei. Urriaren 18rako daude aurreikusiak hauteskundeak Bolivian.

 

 


Eguneraketa berriak daude