Jean-Louis Hurst kazetaria hil da, Aljeriako gerrako desertorea

  • Jean-Louis Hurst kazetari eta Aljeriako kolonialismo frantsesaren kontrako ekintzailea hil da aste honetan.


2014ko maiatzaren 15ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hurst 1981ean telebistako programa batean (irudia: Le Monde).

1935ean Nancyn jaioa, Hursten bizitzak hasiera-hasieratik eduki du gerrarekin zerikusia Le Monde egunkariak idatzi duen hil-berrian irakurtzen denez. Aita erreserbako militarra zuen, 1939an mobilizatua. Frantziako porrotak onartu ez eta Aljeriara eraman zuen familia osoa, han nazien kontra borrokan jarraitu nahi zuten ofizialekin bat egiteko. Gerra amaiturik baino ez da itzuliko Hurst Europa zaharrera, Alsaziara.

Nerabezaroan lagun aljeriar batek hurbilduko du errealitate kolonialaren gordinera eta 18 urte bete ondoren Ekialde Hurbiletik egingo duen bidaia bati esker, nazionalismo arabiarra eta komunismoaren uztarketa ezagutzeko parada izango du. Israelen portaera eta Aljeriako kolonoena oso diferentea ez dela pentsatzeko arrazoiak ere emango dizkio bidaia horrek; eta Frantziara bueltan, aitarekin haserretuko da, Dien Bien Phuko batailan Frantziak Vietnamgo iraultzaileen aurka jasandako porrotarengatik larrituta ikusten duelarik.

Desertorea

Frantziako alderdi komunistako kide egingo da eta partiduaren kontsignari jarraituz, zerbitzu militarrari ekingo dio 1957an. Baina nahiko azkar jabetuko da alderdiak, Aljeriari dagokionez, posizio nahiko epela daukala. FLN babestu behar dela uste du Hurstek eta PCFk “bakea” lortu behar dela baino ez dio. Horregatik, 1958an, armadak Aljeriara joateko deia egiten dionean, desertore bilakatzen da.

Jeune Résistance mugimendua jarriko du abian beste desertore batzuekin elkarlanean: “Aljeriako gerrari eta faxismoari” aurre egiteko plataforma, intsumisoak eta desertoreak antolatzeko helburua izango duena. Mugimendu horren emaitza esanguratsuetako bat izango da “121en manifestua”, besteak beste Simone de Beauvoirrek eta Jean-Paul Sartrek sinatua, Aljeriako gatazkan intsumitzeko eskubidea aldarrikatzen zuena.

“Maurienne” ezizenarekin sinatuta argitaratuko duen Le Déserteur liburua izango da urteotan Hurstek utziko duen beste lan nagusia. Kolonialismoaren kontrako aldarrikapentzat har daitekeen testu hori eskandalagarria izan zen Frantziako sektore kontserbadoreenentzat eta liburua publikatu zuen Minuit argitaletxeko editorea epaileen aurrera eraman zuten, baita kondenatu ere.

Libération egunkariko kazetari

1960ko hamarkadak aurrera egin ahala Hurst aldendu egin zen berak sortutako mugimendutik, kideak trotskismora hurbiltzen ari zirelako. Aljeriako gerra amaitu ostean armadara itzuli, zerbitzu militarra bukatu eta ezkondu egin zen. 1972tik aurrera Libération egunkarian jardun zuen kazetari.

Asteartean hil zen Villejuifen, Parisen aldirietan dagoen Val-de-Marne departamenduan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aljeria
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Suteek 43 hildako eragin dituzte Mediterraneo inguruko herrialdetan

Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.


Hego Euskal Herrira iritsi behar ziren ume sahararrak ez dira iritsi

Arazo burokratikoengatik ezin izan zuten ekainaren 28an iritsi eta oraindik ere ez dakite noiz iritsiko diren. Oporrak Bakean programaren baitan, berez bi hilabete pasa behar dituzte haur sahararrek Euskal Herriko hainbat lekutan.


Aljeriaren hausturak dantzan jarriko du Espainiako gas hornidura

Aljeriak Espainiarekin duen adiskidetasun ituna bertan behera utzi du eta horrek nabarmen eragingo die bien arteko harreman komertzialei. Gasa da Espainiak handik gehien esportatzen duen produktua.


PODCAST 2x7 | Frantziaren poliziak aljeriarrak hil eta Sena ibaira jaurtiki zituen egun beltza

Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko... [+]


1961eko urriak 17: Frantziaren poliziak aljeriarrak hil eta Sena ibaira jaurtiki zituen egun beltza

Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko... [+]


Israelen aurka ez jokatzeko Tokioko Olinpiar Jokoetatik erretiratu da Aljeriako judo jokalaria

Fethi Nourine 30 urteko judoka aljeriarrak jakinarazi du Tokioko Olinpiar Jokoetatik erretiratu dela, Tohar Butbul israeldarraren aurka jokatzea egokitu zaiolako bigarren errondan, 73 kiloz apiko koadroen zozeketan. "Ez ditut eskuak zikindu nahi", adierazi du bere... [+]


2020-12-16 | Sustatu
Euskal Herriko, Kabiliako eta Rifeko esperientzia soziolinguistikoak

Garabide elkarteak topaketa digitala antolatu du gaurko eta biharko, abenduaren 16 eta 17an, Euskal Herriko, Kabiliako eta Rifeko hizkuntza biziberritze esperientziak ezagutzeko.


2020-02-06 | ARGIA
Aljeriako gerrari buruzko hitzaldiarekin abiatuko dira gaur Amikuzeko Otsail Ostegunak

Gaur, otsailak 6, hasiko da Donapaleun Amikuzeko Otsail Ostegunak hitzaldi zikloa, Zabalik elkarteak 1997tik antolatzen duena. 2020ko edizioan jorratuko dituzte Aljeriako gerra, sorginkeria auziak, euskararen antzinako ahaideak eta euskaldunen komunitateak hizkuntza... [+]


2019-02-13 | Aiaraldea
“Nire osaba duela 10 urte desagertu zen eta Aljeriako estatuak eta Polisarioak argitu behar dute non dagoen”

Yanfie Habib (Sahara, 1976) bere osabaren askatasuna aldarrikatzen duen ekimenean parte hartzen hasi da. Jalil Ahmed Breh desagerrarazi zuen Aljeriako Estatuak duela 10 urte eta senideek ez dakite ezta bizirik dagoen, behin bakarrik ikusi baitute, 2009an.


2017-12-19 | Andoni Mikelarena
Aljeriako berbereak beren hizkuntza eskubideen alde kalera atera dira

Aljeriako Gobernuak amazigera hezkuntza sistematik kanpo uztea erabaki ostean hasi dira protestak.


Hona demokrazia berria Wall Streetetik etorria: ‘Dolar bat = Boto bat’

Dio Ammar Belhimer abokatu eta ekonomialari aljeriarrak finantzen munduko burtsa nagusia den Wall Streetek irudikatzen dituela neoliberalismoaren bi titiak: espekulazioa eta zorpetzea. Ordena neoliberala nagusitu da munduan, bera da 90eko hamarkadatik inolako ez kontra-botererik... [+]


Argia eta wifia saharar kanpamenduetara iristen ari da, poztasuna zein beldurra eraginez

Errefuxiatu kanpamendu ugaritara iristen ari dira aurrerapen teknologikoak. Herriaren erresistentzian izan ditzaketen ondorioek beldurtzen dituzte asko, behin behineko kanpamenduak biziarteko bihurtzearen beldurra dute eldiario.es egunkariak erreportaje batean jaso duenez.


2016-08-03 | Mikel Asurmendi
Aljeriako torturak salatzeagatik Suitzatik kanporatua izan zen gizona

Nils Andersson suediarrarekin solasaldia luzea izan zen, emankorra oso. Berarekin solastatu ondoren –udaberrian–, jihadistek Frantzian atentatu odoltsu gehiago egin dute.


Eguneraketa berriak daude