Ikasturteari hasiera emateko baldintzak eta COVID-19ak sortutako egoerari aurre egiteko planteamendua eztabaidagai bizia izaten ari dira hezkuntza komunitatean. Aurrez aurreko hezkuntza eta osasun baldintzak bermatzeko irakasle gehiago kontratatzeko aldarria orokortua da. Aste honetan bertan, Steilas sindikatuak 6.000 irakasle berri eskatu ditu helburu horiek bete ahal izateko, edo EAEko Filosofia Irakasleak biltzen dituen Agora Filosofia Elkarteak “garbitzaile, administrazio-langile, irakasle eta laguntzaile gehiago” eskatu ditu. Biek bat egin dute hausnarketa berean: Jaurlaritzak berak eskola eta ikastetxeentzako prestatutako protokoloa ez da gauzagarria langile gehiago kontratatu gabe.
Osasun larrialdian erabakiak hartzeko osatutako Larrialdiari Aurre Egiteko Bidea (LABI) batzordeak bilera egin osteko prentsaurrekoan, asteartean, Jarduneko Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek ikasturte hasierarako Jaurlaritzak dituen asmoak aletu ditu. Jaurlaritzak hiru agertoki posible aurreikusi ditu hezkuntzari begira, baina Uriartek adierazi du apustua aurrez aurreko hezkuntzaren aldekoa dela.
Kontratazio berriak?
“Kontziente gara irakasle gehiagoren eskari orokor bat dagoela”, esan du Uriartek. Eskolaz eskola beharrak aztertuko direla ziurtatu, eta horren arabera irakasle gehiago kontratatzeko aukera zabalik utzi du. Aitortza horrek Jaurlaritzaren jarrera aldaketa irudika lezake, orain arte irakasle gehiago kontratatzeko aukera baztertu baitu. Baina orokortasunetik zehaztasunetara jotzean, argi geratu da kasurik onenean ere hezkuntza komunitatearen aldarrikapenetatik urrun geratuko direla kontratazio berriak.
Oro har, eskola eta ikastetxeetan egun dauden ratioak legez ezarritako gehienezko mugaren azpitik daudela azpimarratu du Uriartek –ez dirudi harrotzeko motiboa, kontrakoa litzateke salagarria–. Onartu du ondoren ratioaren bataz bestekoaren gainetik daudela zenbait ikastetxe –bataz bestekoek hori dute, bataz bestekoak direnez beti egon direla batzuk gainetik eta beste batzuk azpitik–, eta kontratazio berrien aukera horietara mugatu du. Aukera ordea, ez konpromisoa. 50 ikastetxe dira bataz bestekoaren gainetik dauden ikastetxeak, Uriarteren esanetan. Baina hezkuntzako eragileak eskola eta ikastetxe guztietarako ari dira exijitzen irakasle eta langile gehiago, Jaurlaritzak berak ezarritako Lan-arriskuen prebentziorako neurriak EAEko ikastetxeetan, COVID-19ren eraginpean egoteko arriskuari aurre egiteko protokoloa aplikagarria izan dadin. “Bertan jasotakoa betetzea ezinezkoa izango da ikastetxeetan langile gehiago ez badaude”, adierazi du EAEko irakaskuntzan nagusi den Steilas sindikatuak aste honetan.
Ez dirudi oso zentzuzkoa esku batekin protokolo bat ezartzea, eta bitartean, bestearekin hori betetzeko baldintzak ez bermatzea. Antza denez, hori da Jaurlaritzaren eta Hezkuntza Sailaren asmoa. Hezkuntza komunitateak eta jendarte osoak pairatuko lituzke horren ondorioak.
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.
Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]
Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]
Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen... [+]
Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.
Euskal hezkuntza sistemaren itunpeko eskolen gainkontzertazioa eta zentro pribatuen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketari egokitu behar dira.
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]