ELA

“Jaurlaritzak Osakidetza desegitearen aldeko apustua egin du”

  • "Osasun sailburuak, osasun publikoaren desegitea kultura aldaketatzat jo zuen ekainaren 8an, eta herritarrei eskaintzen zaien osasun zerbitzuaren eta plantillaren lan-baldintzen prekarizazioaren alde egin zuen. Baita pribatizazioaren alde ere". Honen aurrean, ELA sindikatuak bilera egingo duela iragarri du: "osasun publikoaren aurkako eraso zuzen horri irmo erantzuteko. Ez dugu onartuko osasun publikoa bezalako oinarrizko zerbitzu publiko bat eraistea".


2022ko ekainaren 10ean - 08:06

"Ekainaren 8an Osasun sailburuak Osakidetzaren berrantolaketari buruz egindako adierazpenak oso larriak dira" adierazi du ELA sindikatuak. Ordea, gehitu du ez dutela sorpresaz harrapatu: "Eusko Jaurlaritzak Lehen Mailako Arreta desegiteko eta gainerako asistentzia mailak prekarizatzeko borondate argia duela salatu dugu behin eta berriz. Eta hori guztia pribatizazioaren, zerbitzu publikoen aurkako erasoaren eta osasun aseguru pribatuen negozioaren bidean dela".

Sindikatuak "demagogia" hitzarekin kalifikatu du Gotzone Sagarduiren hitzartzea: "Sailburuak kultura aldaketatzat jo zuen murrizketak aplikatzeko asmoa, bai herritarrei eskaintzen zaien osasun arretan zein langileen lan baldintzetan murrizketak egongo direla esanda. Beraz, lehen erdizka kontatzen zena, orain argi eta garbi esan du". ELAren ustez, Jaurlaritzak martxan daukana "Osakidetza prekarizatzeko neurrira egindako plana" da.

Familia medikuntzan erreleborik ez

ELAk oroitarazi duenez, "familia medikuntzan belaunaldi erreleborik ez zela egongo jakina zen, orain dela 10 urte baino gehiagotik ezagutzen zen arazoa baita, eta behin eta berriz planteatu dugu. Hala ere, Osakidetzarentzat ez da lehentasuna izan, ezta Eusko Jaurlaritzarentzat eta EAJrentzat berarentzat ere. Behin eta berriz, BAME plazak Estatuaren eskumenekoak direlako adierazi dute aitzakia gisa, baina hori esan, eta ez dute inoiz gai hori Madrilgo Gobernuarekin aurrez aurre jarri nahi izan: esaterako, ez dute boto trukerako baldintzatzat jarri, jarri zezaketenean".

Sindikatuak dio egungoa "aurreikusitako egoera" zela, "bestela halako neurriak martxan jartzea oso zaila izango bailitzateke. Medikuen falta aitzakia ezin hobea bihurtu da Lehen Mailako Arreta desegiteko, ez baitago hori ez den plan alternatiborik".

ELAk gaineratu du familia mediku gazteek ez dutela bertan lan egin nahi, "lan baldintza eskasengatik: lan karga onartezinak, behin-behinekotasun sistematikoa, egonkortasun falta, zentro eta kupoaren etengabeko aldaketak, bateratzeko zailtasunak, eta abar".

"Herritarrei adierazi zaie Lehen Mailako Arreta zentroak itxiko direla"

ELAk salatu du arazo horien jatorriaz eta kudeaketa ereduez hitz egin beharrean, herritarrei adierazi zaiela Lehen Mailako Arretako zentroak itxiko direla edo, zuzenean, erizainek bakarrik artatuko dituztela: "Murrizketa horrek irisgarritasun txikiagoa ekarriko du, bereziki kolektibo ahulenei dagokienez, eta osasun arreta prekarizatuko du; izan ere, mediku gutxiago egongo badira, horietako bakoitzak pertsona gehiago artatu beharko ditu".

Osasun sailburuak "ospitaleen espezializazio" modura aurkeztu duena salatu du ELAk: "Basurtuko Ospitaleko bihotzeko kirurgiaren itxiera bezalako planteamenduak hobeto ulertzen dira orain. EAE osorako ospitale bakar batean eskaini nahi da arreta, pazienteak sistematikoki ospitale horretara jo dezaten, eta egungo asistentzia eskaintza murriztu nahi da, orain eskaintzen dituzten ospitaleetan zerbitzu horiek kenduta. Sailburuak atzo aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak badaki neurri horien aurka egingo dela, Basurtun gertatzen ari den bezala, baina edozein modutan aurrera eramango ditu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


163 suizidio kode aktibatu dituzte Nafarroan, urteko lehen seihilekoan

204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]


Partaideek balorazio ona egin dute Osakidetzako mahaiaren lehen bilkuraz

Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martínez sailburuak gidatuta ostegun honetan bildu zen Bilbon osasun publikoari buruzko mahaia. Bertan izan ziren, halaber, osasunaren sektoreko eta euskal gizarteko eragile ugari.


Sei mediku txanda daude betetzeke Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan irailerako

Astelehen arratsalde eta gauean ez zen medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta Gunean. Irailean ere ez da bermatuta egongo mediku baten presentzia egunero Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan, gabezia aurreko hilabeteetan bezain nabarmena izango ez den arren.


2024-09-04 | Mati Iturralde
Uda baten kronika

Udaldian, erretiratuok ez ohi dugu opor goserik, eta patxadaz aztertu ahal ditugu gure inguruko gorabeherak. Hori dela-eta, gai batzuek harriduraz harrapatu naute, eta honako hauek dira.

Espainia. Eurokopak eta Olinpiar Jokoek uda osoa bete dute. Aldez aurretik, esan behar... [+]


2024-09-02 | Aiaraldea
Mila lagun baino gehiago batu ziren larunbatean Laudion, osasun sistema publiko eta duin baten alde

Laudioko kaleak hartu zituzten larunbatean 1.300 herritarrek, SOS Aiaraldea plataformak deitutako eskualdeko mobilizazioan. Iragan ostegunean behar bezalako mediku-arreta ez jaso ostean herritar bat zendu izanak piztu du protesta, baina eskualdeko plataformak Osakidetzaren... [+]


2024-08-27 | Jon Torner Zabala
“Osasun sistema duina” aldarrikatu dute Aiaraldean, Laudioko bizilagunaren heriotzak kolpatuta

Abuztuaren 22tik 23rako gauean Laudioko ZIU Zainketa Intentsiboetarako Unitate mugikorrean medikurik ez zegoela-eta, bihotz-gelditzea izan zuen gizona artatzera Bilboko unitateko medikuek bertaratu behar izan zuten. Gizona biharamunean hil zen. Laudioko Udaleko gobernu... [+]


Hil egin da Laudioko ZIU mugikorreko mediku falta pairatu zuen herritarretako bat

Bihotz-gelditzea pairatu zuen eta Bilboko Zainketa Intentsiboetarako Unitate mugikorra bertaratu behar izan zen bera artatzera, Laudiokoan ez zegoelako medikurik. Horrek nabarmen atzeratu zuen ospitaleratze prozesua.


2024-08-20 | ARGIA
Osakidetzan tratamenduari ekin nahi dioten transek psikiatriatik pasa behar dutela salatu dute

Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]


Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


Materialismo histerikoa
Bizitzeko

Ikasturte osoan inork aipatu ez dituen kontuetan aritu ondoren, aktualitatearen erdigunera eraman nau, ustez, pneumonia batek, nola definitu ez dakidan hartuemana izan baitut Osakidetzarekin. Eta lehen deitik, ai ene, esperimentu batean egotearen sentsazio zirraragarria,... [+]


Bizkaiko emaginen greba eguna astelehenean, Osakidetzaren udako murrizketak salatzeko

Satse Euskadiko Erizainen Sindikatuak deitu du greba, eta udako murrizketek eragindako lan karga arintzeko neurririk ez hartzea leporatu dio Osakidetzari.


Absolbitu egin dute Osakidetzak kaleratu ostean anbulantzia bati bi gurpil zulatzea egotzi zioten langilea

Bilboko magistratuak adierazi du ez dagoela froga nahikorik langileak delitu hori egin zuela egiaztatzeko eta ez dagoela “lekukorik” hori frogatu duenik. Horrelako 300 sabotaje salatu ditu anbulantzien zerbitzua esleitua duen enpresak.


Ikastetxeek erizain bat izateko eskaera Jaurlaritzara iritsi da

Istripu eta larrialdiei erantzutea eta gaitz kronikoak dituzten ikasleak artatzea lirateke, besteak beste, erizainak eskolan lituzkeen funtzioak, gaur egun gehienbat irakasleen bizkar geratzen dena. Eskoletan erizain batek egon behar duela aldarrikatzen urteak daramatza SATSE... [+]


Eguneraketa berriak daude