Jaurlaritzak Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege-proiektua onartu du eta Legebiltzarrean aurtengo urte bukaerarako onartuko dela espero da. Jaurlaritzaren esanetan, lege berriak jende gehiagori emango dio estaldura eta prestazioa jasotzen duen bakoitzak diru gehiago jasoko du. LAB sindikatuak salatu du "sistema ez dela arrakastatsua" eta gutxieneko soldataren neurrira parekatu behar dela prestazioen zenbatekoa. Legebiltzarrean duela astebete atea itxi zioten Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta herri ekimenak "aukera historikoa galdu dela" berretsi du.
Jaurlaritzaren Kontseiluak Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege-proiektua onartu du maiatzaren 10ean (hemen Jaurlaritzaren albistea, bertan dago lotura Lege-proiektua osorik ikusteko). Lege horretan bateratu ditu Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrerak (BGDS). Orain Legebiltzarrean egingo du bidea, bertan eztabaidatu eta Gabonetan onartuko dutela aurreikusten da, EAJk eta PSOEk gehiengo osoa baitute bertan. Legeak indarrean jartzeaz dioenaren arabera, Aldizkari Ofizialean argitaratu eta sei hilabetera jarriko da indarrean.
Jaurlaritzak adierazi du lege berriak estaldura hobetuko duela: "Egoera kaltebera guztietan hobetzen da. %40rainoko (igoera) adingabeak dituzten familien kasuan, eta %17rainokoa pentsiodunen kasuan. Estaldura hobea eskaintzen du tratu txarrak jasan dituzten edo esplotatuta dauden emakumeen, desgaitasunen bat duten pertsonen, errefuxiatuen, eta alde egitera behartuta eta itzuli nahi duten terrorismoaren biktimen kasuetan". Jasoko den diru kopurua urtero eguneratuko dute KPIaren eta aurrekontuen arabera, eta bizitzeko gutxieneko diru sarrera hartuko da oinarri (491,63 euro da aurten oinarria), eta ondoren bakoitzak osagarriak jasoko ditu bere ezaugarri eta baldintzen arabera.
Egun, gehienez 727 euro jasotzen dituzte norbanakoek, eta 934 euro bikoteek; lege berriarekin, aldiz, 737,45 euro eta 983,26 euro jasoko dituzte. Familiek, berriz, gehienez 1.033 euro jasotzen dituzte egun eta lege berriarekin 1.425,72 euro jasoko dituzte.
Pentsiodunen kasuan, bakarrik dauden pentsiodunek egun 835 euro jasotzen dituzte eta lege berriarekin 934,1 euro jasoko dituzte, eta bikotekideetako bat pentsioduna bada, 1.043 euro jasotzen dituzte egun eta 1.179 euro jasoko dituzte lege berria indarrean sartzean.
Adingabeak dituzten familien kasuan aldaketa zehatz hauek bildu ditu legeak: prestazioa jasotzeko erroldatze epea hiru urtetik bira gutxitzea eta laguntzak osorik galdu beharrean hauen zati bat galtzea, haurrak babesteko. Horrez gain, bananduta dauden bikoteen kasuan erdibana jasoko dute adingabe bat izateagatik dagokien prestazio osagarria. Eta "terrorismoaren biktima" izendatutakoek, errefuxiatuek eta indarkeria matxistaren biktimek ez dute erroldatze eperik izango, aski izango dute erroldatuta egotea.
Familia harremanik izan gabe etxebizitza berean bizi direnek prestazioa jaso ahal izango dute aurrerantzean, baina koefiziente murriztaile bat aplikatuko zaie.
Horrez gain, Jaurlaritzak dio lege berriak prestazio ekonomikoen kudeaketa sinplifikatu eta arinduko duela, "segurtasun juridiko handiagoarekin eta identifikazio- eta kontrol-tresnak hobetuz". Lege berriaren arabera, errenta hilabete baten barruan jasotzen hasiko litzateke. Baina behin jasotzen hasita, baldintzak ez betetzeagatik jasotako ondorioak gogorragoak izango dira, adibidez, lan eskaintzaren bati uko eginez gero.
LAB sindikatuak adierazi du bere ustez aurreproiektu honen abiapuntua "okerra" dela: "Idoia Mendia egungo sistemaren 'arrakastaz' mintzo zaigu eta LABen ustez diagnostikoa guztiz kontrakoa da. Egun EAEn dugun babes sistemak ez die egungo pobrezia eta prekarietate sozial egoerei aurre egiten. Porrot egin duen eredua da, egungo egoera kronifikatzen duen sistema den heinean. Eredu asistentzialistan oinarrituta, urtez urte diru kantitatea murriztuz eta sarbide baldintzak gogortuz, eskubide gisa murriztuz joan den prestazioa izan da DSBErena. Hau gutxi balitz, hartzaileen kontrol neurriak areagotu eta kriminalizazio kanpaina etengabeak bizi behar izan ditugu".
Egun prestazioa jasotzen dutenetatik %52,6a ez dela pobrezia egoeratik ateratzen oroitarazi du LABek eta pobrezia egoeran dauden herritarren %31k ez duela inolako prestaziorik jasotzen, 2020ko Pobreziaren eta Gizarte-Ezberdintasunen inkestako datuen arabera.
Babes sistema indartzeko neurri zehatz hauek proposatu ditu LABek: "Prestaziook Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren neurrira parekatu behar dira. Etxebizitza partekatuta ere, eskaria egiten duten pertsona bakoitzak jaso behar du prestazioaren kopuru osoa eta errolda eskakizuna urtebetera luzatu behar da gehienez".
Maiatzaren 5ean, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta Legegintzako Herri Ekimenari bidea itxi zioten Legebiltzarrean EAJ, PSE, PP eta Vox-ek.
Hala adierazi zuen Itziar Gerendainek, sustatzaileen izenean, Eusko Legebiltzarrean: "EAJk eta PSEk, PPrekin eta VOXekin batera, erakutsi dute ez dutela konpromisorik herritarrek gobernantza demokratikoago batean parte hartzeko, eta, horrez gain, erakutsi dute pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako borroka ez dagoela lehentasunen artean. Alderdi horien ahotan, bizitza erdigunean jartzearen helburua eslogan bat besterik ez da. Baina parlamentu batek izan behar duenaren ikuspegi demokratiko batetik kezkatzen gaituen zerbait badago, 22.075 sostengu ekarri dituztenengandik sartzen gaituena, legebiltzar honen gehiengo batek HE bati uko egiteak dakarren mespretxua da, hori justifikatzen duen argudiorik jarri gabe".
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailak emandako datuek erakusten dutenez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) gaizki jasotzen duten herritarren artean apenas dago iruzurrik, eta gehien gehienean administrazioaren tramitazio atzerapenek eragindakoak dira. Ordainketa horiek gero... [+]
ESK sindikatuaren Argilan plataformak, Berri Otxoak plataformak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak helegitea jarriko diote DSBEaren araudi berriari, prestaziorako sarbidea mugatu eta "eskubide gehiago murriztuko" dituelako euren esanetan.
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]
EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]
Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen hasi aurretik ere, prestazioa eskatu duen jendearen etxeak arakatzen ari da Ertzaintza: “Prebentzioaren izenean, egunero-egunero ari dira etxeetan sartzen; astakeria da eta jendea beldur da, modu oldarkorrean ari direlako,... [+]
Haurrak dituzten bi familia kaleratzeko duen asmoagatik ikatza bota dute Bilboko Santander banketxeko egoitzetako batean. EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosentzat ere izan dute ikatzik Olentzerok eta Mari Domingik, adostu duten Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformak... [+]
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemos-IUk: prestazioa jasotzeko malgutasun handiagoa eta eskatzaileentzat diru gehiago iragarri dituzte EAEn. Baina diru kopuruan, baldintzetan eta gestioan sakonduz gero,... [+]
Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera onartu du Espainiako Gobernuak, EAEn eta Nafarroan lehendik ere daude DSBE eta Errenta Bermatua zeuden. Hala ere, milaka dir halako errentarik gabe geratuko direnak, desberdintasun sozialak maila asko baititu: generoan, nazionalitatean,... [+]
LAB sindikatuak adierazi du gizarte segurantzak hartu duela beregain berez zerbitzu sozialen eskuduntza den gutxieneko diru-sarreren errenta. Hego euskal herritarrentzat ez dakarrela onurarik azaldu du, eta burokratizazioa gehitzea ekarriko duela, "jasotzaileen... [+]
Diru sarrera aldetik baldintzak betetzen dituzten herritar askok ez dutela Espainiako Gobernuak onartutako errenta jasotzerik izango eta 462 eurok ez duela inor miseriatik ateratzen adierazi du Bazterkeriaren Aurkako Argilan-ESK plataformak.
Espainiako Gobernuak onartu duen bizitzeko gutxieneko diru-sarrera 460-1.000 euro artekoa izango da familia bakoitzarentzat. Hego Euskal Herrian, gutxieneko errenta horren osagarri izatera igaroko dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Nafarroako errenta.
Espainiako Gobernua onartzear den gutxieneko errenta izango da oinarri, eta horren osagarri izatera igaroko dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Nafarroako errenta. Hego Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dituzte laguntzak.