Jaurlaritzak Mutualia enpresari herritarren datu medikuak “oparitu” dizkiola salatu du LABek

  • Osakidetza eta Mutualia enpresa pribatuak sinatu duten lankidetza-hitzarmena salatu du LAB sindikatuak. Bi erakundeetako medikuek bi zerbitzuetatik laguntza jasotzen duten pertsonen espedientea eta historia klinikoetara zuzenean sartzeko aukera izango dute.


2022ko maiatzaren 09an - 09:10
Argazkia: Irekia.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Hobekuntza gisa saltzen zaigu, baina oso larria eta arriskutsua iruditzen zaigu osasun-sistematik kanpoko profesionalak osasun-sistemara sartzea", dio sindikatuak. "Urratu egiten du Osakidetzaren osasun-sistema publikoaren erabiltzaile gisa datu medikoak isilpean gordetzeko eskubidea, eta kalte larria egin diezaioke osasun-sistema publikoko paziente-mediku harremanari, gerta baitaiteke haien historia medikoan jasota geratzea nahi ez izatea lan-munduan sortzen dituzten arreta edo kalteak".

Hitzarmen honekin, Jaurlaritzak Mutualiari botere handiagoa eman dio langileen baja eskaerak kudeatzeko orduan, LAB sindikatuaren ustez. "Ezin dugu ahaztu Mutualia enpresaburuen elkartea dela, eta susmopean jarriko duela baja agindu dion edozein pertsona. Osakidetzako osasun-langileen profesionaltasuna zalantzan jartzeko balioko du, oposizio publikoen bidez lortu baitituzte beren lanpostuak, merezimenduak eta gaitasuna erakutsiz. Mutualitateetako medikuen lanpostuak, soldatak eta osagarriak, berriz, osasuna bilatzen ez duten enpresaburuek ezarritako irizpideei erantzutearen mende daude, bajak murriztearen eta enpresa-etekina handitzearen mende. Lehen mailako kirol-lehiaketa batean partida beste taldeko entrenatzaileak arbitratuko balu bezala da. Inork ez luke hori onartuko".

Joan den ostegunean sinatu zuten Jaurlaritzak eta Mutualiak hitzarmena, Irekia gunean irakur daitekeen bezala. Honela dio Jaurlaritzaren oharrak:

"Hitzarmen honen bidez eta tresna eta aplikazio informatikoak erabiliz, mutuetako pertsonal sanitarioak haien pazienteen historia klinikoetara sartu ahal izateko bide emango da, haien aurrekariak, jasotzen ari diren tratamenduak, analitikak, proba diagnostikoak eta abar ezagutzeko. Modu berean, Osakidetzako langileek zuzenean ezagutu ahalko dituzte haien pazienteek lan-eremuan izan dituzten arriskuak, istripuak eta tratamenduak. Hitzarmenak, gainera, informaziorako sarbidea ez ezik, bi erakundeetatik arreta jasotzen duten pertsonen espediente eta historia klinikoetara informazio berria sartu ahal izatea ere aurreikusten du. Hala, informazioa partekatzeaz eta datu berriak berehala sartzeaz gainera, analitika eta proba diagnostikoetan bikoiztasunak egotea saihestuko da".

Jaurlaritzak sinatutako hitzarmenean, bereziki aipatzen da pazientearen baimena beharko duela mutuak Osakidetzako bere fitxara sartzeko.

Hitzarmen horrek "bide okerrean" sakontzen duela uste du LABek eta osasun publikoaren pribatizazio berria dakarrela, patronalaren mesedetan. "Interes horiek beti defendatu ditu EAJk, mutualitate horiek elikatuz Eusko Jaurlaritza osoaren kontingentzia profesionalak Mutualiarekin kontratatuz. Horren adibiderik argiena Osakidetza da, Osakidetzako langileen kontingentzia profesionalengatiko kotizazioak Mutualiara doaz, eta, beraz, teorian, ospitale bateko langile batek istripu bat badu, Mutualiara joan behar du artatzera. Ba al du zentzurik?", diote.

LAB sindikatutik bi bidetan lan egingo dutela azpimarratu dute: batetik, hitzarmen horren eragina geldiarazteko; eta, bestetik, lan, osasun eta babes sozialeko harremanen eredu propioa eraikitzeko. "Herrialde gisa eta langile gisa ditugun premiekin bat datorrena, mutualitaterik gabe eta guztion osasunaren mesedetan".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pribatutasunaren babesa
Gazteak teknologiaren ikuspuntu kritiko eta arduratsuan hezteko proiektuaren alde bozkatzeko azken eguna

Gazteen artean teknologia libreen ezagutza zabaltzeko “Digitalizazio arduratsua” proiektua prestatzen ari dira Baionako Etxepare Lizeoa eta Iametza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Ideiak2024” aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu dute egitasmoa. Gaur da [+]


Nafarroako Gobernuak Microsoft enpresaren esku utzi du administrazioa digitalizatzea

María Chivite presidenteak lankidetza publiko-pribatua “beharrezkoa” ikusten du aurrerapen digitala lortzeko. Besteren artean, adimen artifiziala erabiliko du Microsoft Ibéricak, instituzioetako izapideak “arintzen laguntzeko”.


TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


AntennaPod: entzun podcast guztiak aplikazio bakarrean

Martxoaren 15ean RSSak (Really Simple Syndication) 25 urte bete ditu. Gehienek ez dakite zer den eta beste batzuk hiltzat jotzen dute, baina teknologia burujabetza ikuspuntutik oso interesgarria izaten jarraitzen du eta bizi-bizirik dago. Bitartekaririk gabe gure intereseko... [+]


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Teknologia
Kontzientzia kolektiboa

Ez dut argi kontzientzia kolektiboa zelan ulertu ohi den; zutabe honetan honela ulertzen dut: momentu bat non gizarteko pertsona gehienak errealitate baten gainean ulermen partekatu bat dugun. Adibidez, denok ulertzen dugu zeinen garrantzitsua den etxebizitza bat izateko aukera... [+]


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Gerezien denbora burujabetza digitalarentzat

Badaramat denbora tarte bat haserre egunerokoan inguratzen nauen errealitate digitalarekin. Mugikorraren gehiegizko erabilera pertsonalak, seme-alaben hezkuntzaren googleizazio eta erabilera digital deterministak, erakunde publikoek korporazio digital erraldoien tresnekiko... [+]


Teknologia
Gortina ixten

Segurtasun eta pribatutasunaren ideiak azaltzeko pertsona nagusiekin ondo datozkidan analogia bi atea eta gortina dira. Atea giltzaz ixtea segurtasunarekin lotzen dut, etxea den edukiontzian inor ez sartzeko moduarekin. Gortina ixtearena pribatutasunarekin lotu ohi dut, gortina... [+]


Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Eguneraketa berriak daude