Jaurlaritzak ikastetxeen esku utzi du itzulera eta sindikatuek gogor kritikatu dute erabakia

  • EAEko ikastetxe bakoitzak erabakiko du DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta LHko ikasleak datorren astelehenean zentroetara itzuliko diren ala ez. Sindikatuen arabera. erabaki hori arduragabea da, besteak bestek zentroen arteko arrakala sortzen duelako.


2020ko maiatzaren 13an - 20:08
Sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon, Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. (Argazkia: ELA)

Asteazken goizean bildu dira Hezkuntza Saila eta sindikatuak. Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea buru zela, sindikatuetako ordezkariek eta Hezkuntza Saileko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko kideek hartu dute parte bertan.

Sailburuordeak jakinarazi duenez, Jaurlaritzak ikastetxe publikoen esku jarriko ditu Osasun Sailak eta Prebentzio Zerbitzuak funtsezkotzat jotzen dituzten materialak. Ikastetxe guztiek maskarak izango dituzte irakasleentzat eta ikastetxeko langileentzat. Hala ere, ikastetxeak maskara bat bermatuko die ikastetxera sartzeko unean maskararik ez duten ikasleei. Hala eskatzen duten ikastetxeko hezitzaileei babes-pantaila bat emango zaie. Gel hidroalkohoikoa eta infra infragorri bidezko termometro bat ere emango zaie. Ikastetxeko garbiketa-zerbitzua indartuko da, arreta berezia jarriz kontaktu handieneko gainazalak desinfektatzeko.

Materialez gain, bestelako neurriak ere aipatu dira. Eskola-postuen artean 1,5 metroko segurtasun tartea izango da, maskararen erabilerarekin batera. Distantzia hori 2 metrokoa izango da gainerako eskola-espazioetan. Ikastetxeak itxi egingo ditu erabiltzea aurreikusten ez diren espazioak. Arreta berezia jarriko zaio eskuak garbitzeko maiztasunari. Ikastetxeko sarrera-irteerak ordenatuta eta mailakatuta egingo dira. Ikastetxeak mailakatu egingo ditu taldeen atsedenaldiak. Ordutegi trinkoa izango da, Gehienez bost ordukoa. Eta ez zaio jangela-zerbitzuari berrekingo.

Sindikatuak: "Ez itzuli"

ELA, LAB, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek ohar bateratuan salatu dutenez, ez da plan bateraturik egin hezkuntzako eragileen artean eta, beraz, ez dago baldintzarik astelehenean itzultzeko. Erabakia salatzeko, elkarretaratzea ere egin dute gaur Bilbon, Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Sindikatuek agirian diotenez, “guztiok beharrezko ikusten dugu klase presentzialetara itzultzea, baina ez edozein baldintzetan eta edozein kosturekin. Ugariak izan dira jadanik astelehenean ikasketa presentzialekin hasiko ez direla adierazi duten ikastetxeetako zuzendaritzak, hain zuzen ere, Hezkuntza Sailak ulertarazi nahi duenaren kontra, osasuna ez dagoelako bermatuta”.

“Horregatik, egoera larri honetan, berriro ere Hezkuntza sailari eskatzen diogu asteleheneko irekiera aukera baztertu dezala eta sindikatu eta gainerako eragileekin, bakoitzari dagokion esparruan, hezkuntza komunitate osoaren osasuna bermatuko duen aurrera begirako plana negoziatu eta adostu dezala. Aldi berean, itunpeko hezkuntzako patronalei eta zuzendaritzei ere ildo beretik deia egiten diegu ez ditzaten ikastetxeak ireki berme guztiak negoziatuak izan arte eta modu honetan guztion osasuna babestu arte”.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude