Eusko Jaurlaritzak irailaren lehen egunean onartuko duen dekretua ez dela nahikoa eta "propaganda" dela salatu dute sindikatuek eta ez diote babesik eman. Dekretu honen bidez EAEko sektore publikoko langileen gurasotasun-baimena 16 astekoa izatetik 18 astekoa izatera pasako da.
Ezta batek ere. EAEko lau sindikatu nagusietako batek ere ez du babestu Eusko Jaurlaritzak onartuko duen dekretua. Asteazkenean gobernu autonomikoaren eta sindikatuen artean izan den bilerara UGT ez da aurkeztu; ELA, LAB eta CCOO aldiz bai. LAB sindikatuko ordezkariek alde egin dute bileraren erdian, dekretua Jaurlaritzaren “propaganda estrategiaren” adibide bat dela salatuz.
Euskal Administrazio Publikoaren Mahai Orokorrak ezertarako balio ez duela salatu du LABek, dekretua onartzeko erabakia lehenagoa hartua baitzuen Jaurlaritzak, bere esanetan. Mahai Orokorra “bere asmoetara moldatutako gai zerrenda itxiekin” erabiltzen duela azpimarratu dute, eta zilegitasunik emango ez diotela esanaz joan dira bileratik.
Erabakia “oso motz”
ELA euskal sindikatuak, bere aldetik, erabaki hau oso motz geratzen dela adierazi du, eta LAB bezala, egoitzaren aurrean elkarretaratu dira. ELAk zabaldu duen prentsa-oharraren arabera, “dekretu hau zaintzaren erantzukidetasuna sustatzeko aurrerapausoa” dela diote, baina beste neurri batzuk hartu ezean ezertarako balioko ez duela esan dute. ELAren ustetan, gurasotasun baimenak aldatu aurretik Jaurlaritza "erantzule" den lan-munduaren egoera aldatu behar da, “langileen herena behin-behinekotasunean” ari baita lanean. Behin-behinekotasunaz gain, plantilla asko eskasak izateak eta ordezkapen urriek ere eskubide hau ziurtatzea zailtzen dute.
Propagandarako erabakia
LABez gain, ELAk ere salatu du Jaurlaritzaren propaganda saiakera: “Propaganda feministatik haratago, gaur egun, oraindik ere, Eusko Jaularitza genero diskriminazio egoeren sortzaile da”. CCOOk ere “saiakera populista” salatu du, eta ez du neurria babestu.
CCOOk ere neurria onartu ez duela adierazi du prentsa-ohar baten bidez; bertan salatu dute Mahai Orokorraren bilkura “burokrazia-tramite” hutsa izan dela. Josu Erkorekak erreforma hau egiteko asmoa zegoela martxoak 8an adierazi zuela azpimarratu du sindikatuak, neurriak “oihartzun eta onarpen-maila handiagoa” zuenean.
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Horrela adierazi du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak.
Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]