Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza birmoldatzeko EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin hitzartutako diru-partida ez du erabiliko Eusko Jaurlaritzak, ez delako eraikinaren "jabe ezta onuradun ere". Hala, Martxoaren 3ko Memoriaren Gunearen proiektuak aurten ere geldirik jarraitzeko arriskua du.
Martxoak 3 elkarteak 2024 urtea "aurrerapenen urtea" izan behar duela azaldu du duela gutxi, batez ere Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan egitekoak diren Memoriaren Gunea martxan jartzeko. Baina ez dirudi erraza izango denik, EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin negoziatu eta Espainiako Aurrekontu Orokorretan islatutako 600.000 euroak erabiltzeko ezintasuna adierazi baitu Eusko Jaurlaritzak.
Naiz-ek argitaratu duenez, EH Bilduko Julen Arzuaga parlamentariak egindako galdera bati erantzun dio Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika sailburu Nerea Melgosak. Bere esanetan, Jaurlaritzak "ezinezkoa" du partida hori erabiltzea ez delako eraikinaren "jabea edo onuraduna, eta ez du lagapenean edo erabilpenerako hartuta". Gainera, sailburuak gogorarazi du aurrera begira ere ez dela horrelakorik aurreikusten, eraikinaren erabilera Martxoak 3 fundazioari lagatzeko konpromisoa baitauka Elizak.
Hortaz, 600.000 euro horiek erabili gabe gera litezke eta Memoriaren Gunearen proiektuak geldirik jarraitzeko arriskua du. Proiektuak bidean aurkitu dituen oztopoen artean beste bat da honakoa; horrez gain, lursailaren partzelazioarekin edo fundazioaren osaketarekin ere atzera-aurrera handiak izan baitira, tramiteak eta erabaki politikoak tarteko.
Martxoak 3 elkartea ez dago geldirik
Aitzitik, Martxoak 3 elkartearen lana ez da gelditu, 1976ko Gasteizko langileen sarraskiaren memoria berreskuratu eta babesteko. Azaldu dute Memoriaren Gunea edukiz betetzeko materialak dokumentatzeko talde teknikoa laster jarriko dela martxan.
Gainera, 2023an inoizko bisitari kopuru handiena izan dute Zaramaga auzoan barrena egindako ibilaldiek: ia 3.000 lagunek ezagutu dituzte lekua eta testigantzak bertatik bertara, urte osoan antolatu diren 67 bisita gidatuetan. Hain justu, aurten beteko dira 25 urte Martxoak 3 elkartea sortu zela.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.