Aurten lehen aldiz, 16-18 urte bitartekoek C1 komunikagarritasun maila hobetzeko ikastaroa egiteko aukera izango dute, ia doan. Euskara ikasteko matrikulazioaren doakotasuna sustatzen jarraituko duela ziurtatu du Bingen Zupiriak HABEren ikasturteko aurkezpenean, eta herritarrak euskaltegira erakartzeko mezua zabaldu du.
“Euskara ikastea gero eta errazagoa da”, baieztatu du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Gasteizko Udaberria euskaltegian egindako 2023-2024 ikasturteko aurkezpenean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako egoeraz ari da, aurten Jaurlaritzak 4,5 milioi euro bideratu baititu, euskaltegietako matrikulak diruz laguntzeko eta baliabide digital berriak erosteko, besteak beste. Astelehenean abiatu dute HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen matrikulazio kanpaina.
16 eta 18 urte arteko gazteek izango dute berrikuntza nagusia: C1 komunikagarritasun maila hobetzeko ikastaroak eskainiko dizkiete, eta matrikula hogei eurokoa izango da. Zupiriak zehaztu duenez, 850.000 euro bideratuko dituzte programa berri horretara. “Gazteek euskarazko komunikazioaren ezagutza maila handitzea eta sendotzea da helburua, goi-mailako prestakuntza profesionala edo unibertsitatekoa hasteko, edo lan merkatuan euskarazko komunikazio maila egokiarekin sartzeko”.
Matrikularen doakotasuna eta euskaltegien malgutasuna aipatu ditu sailburuak, herritarrak animatzeko euskaltegian izena ematera, “bide gero eta errazagoa” baitago euskara ikasteko. Doakotasuna sustatzen jarraituko dutela azpimarratu du Zupiriak, eta aurtengo aurrerapausoa azpimarratu du: 3,7 milioi euro bideratzetik, orain 4,5 milioira. Egun, B2 maila arteko matrikulazioa dohainik da, eta C1 maila egiaztatzen duten 30 urte arteko gazteena ere bai. Dena den, gogorarazi du baldintza batzuk bete behar direla dirulaguntzak jasotzeko, hala nola maila gainditzea eta gutxieneko ikastordu batzuk egitea.
Halaber, Kultura eta Hizkuntza sailburuak jakinarazi du euskaltegi pribatuetako eta autoirakaskuntzarako zentro homologatuetako irakasleen lan-baldintzak hobetzeko asmoa dutela, udal euskaltegietakoekin duten desberdintasuna txikitzeko. Prozesu horretan 90 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du 2024-2025 ikasturtera bitartean –aurten 31.652.000 euro–.
Euskalgintzako eragileen azken urteetako aldarri nagusietako bat euskara ikastearen doakotasuna da, egoera ez baita bera gainerako lurraldeetan, baina oroitarazi behar da aurrerapausoak ematen ari direla. Nafarroako Gobernuak dirulaguntzen igoera iragarri du ikasturte honetan: banakako laguntzetarako 350.000 aurreikusi dituzte, iaz baino 50.000 gehiago; euskaltegientzat 2,1 milioi baino gehiago (%17 igo da).
Ikasturte hasierako aurkezpenean azpimarratu zuten laguntza jasotzen duten ikasleen kopurua %30 handitu dela azken ikasturtean. Urriaren 1etik azaroaren 30era bitartean egongo da zabalik laguntzak eskatzeko epea.
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
2022an egin nuen topo Cristinarekin lehen aldiz, Eusko Ikaskuntzak antolaturiko Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan proiektuaren baitan. Nafarroa Garaiko errealitate soziopolitikoaren ordezkari-edo ginen zortzi gazte elkartu eta batzen eta bereizten gaituzten aferez... [+]
Abenduaren 3an alderdi eta eragile politikoek euskararen inguruko beren irakurketa politikoak argitaratzen dituzte. EAJk ere egin du berea Euskara, Euskal Herriaren izana izenburupean. Urte askoan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hizkuntza politiken ardura izan duen, eta egun ere... [+]
Teilatura igo, eta hainbat instituziok Euskararen Nazioarteko Eguna “aurpegi zuriketarako aprobetxatu ohi dutela” salatu du bikote aktibistak. Frantziako eta Espainiako Konstituzioak “supremazistatzat eta euskaldunentzat baztertzailetzat” jo dituzte, bi... [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
Euskararen Egunaren kari kaleratutako ohar batean, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak esan du "euskal sorkuntza larrialdian" dagoela, eta bere kideei dei egin die berariaz egindako koplak zabaldu ditzatela, egoera hori salatzeko.
Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.
Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]
Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.