2013an Eusko Jaurlaritzaren menpeko den Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) frackingak izan ditzakeen ondorioei buruzko informazioa eskatu zion Orkestra Lehiakortasunaren Euskal Institutuari. Orain arte Orkestra Institutuak eginiko txostenek (bata haustura hidrauliko teknikaz, bestea hura sustatzeko pizgarri ekonomikoez) 161.000 euroko kostua dute.
Frackingaren aldekoa dela publikoki adierazi duen erakunde batek burutu du ikerketa: Orkestraren Energia Katedrak, Eloy Alvarez Pelegry buru duena. Pelegryk aipatu ikerketa egin baino lehen adierazi zuenez, frackingak, autohornikuntza indartzeaz landa, abagune “paregabea” eskaintzen die herrialdeko industria eta ingeniaritzari.
Orkestrak onduriko txosten nagusiak frackingaren erabileraren alde egin du. Bertan azaltzen denez, kontuan hartu beharko lirateke gas ez-konbentzionala bezalako “bertako baliabide” bat ustiatzearen alde positiboak, hala nola, lehiakortasuna eta enplegua hauspotzea eta inportazioen kopurua txikitzea.
Jarduera honek ingurumenean sor ditzakeen kalteei dagokienez, txostenak argitzen du "giza-jarduera orok arriskuak" dakartzala, eta teknika aproposak aplikatzeak eta arduraz jokatzeak frackinga bezalako teknikek ingurumenaren duten inpaktua gutxitzen lagun dezaketela.
Orkestra Institutua Deustu Fundazioarena da, eta bere babesleen artean ditu, EEEz landa, Petronor, Repsol, Iberdrola eta The Boston Consulting Group.
Azken fakturak ez ditu hainbat gastu kontuan hartzen
Gara-k argitaratu duenez, hasiera batean 50.000 euro bideratu ziren ikerketaren lanketarako. Urtebete geroago, nazioarteko adituak kontratatu zituzten txostena berrikusi eta euren ekarpenak egiteko, 38.000 euroren truke. Handik gutxira beste 27.000 euro erabili zituzten hasierako txosten “mardula” dokumentu “didaktiko” bilakatzeko. Orain arteko azken gastua 18.000 eurokoa da, gas ez-konbentzionalaren ustiaketan sustagarri ekonomiko eta fiskalak ezartzeari buruzko txosten bati dagokiona.
Aipaturiko kopuru hauek BEZa ez dute barne hartzen, ez eta adituekin harremanetan jartzeko bidaien kostua eta dokumentu “didaktikoaren” maketazio eta argitalpen kostuak ere. Horrela, orain arteko gastuei BEZa gehituta faktura 161.000 eurotara igotzen da. Kopuru horri aipaturiko beste gastuak gehitu beharko litzaizkioke, baina horien zenbatekoa ez da ezagutzen.
900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko... [+]
Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]
Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.
Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.
Uztailaren 12an New York Times-ek argitaratu zuen: “AEBetan fracking enpresak kiebra jotzen ari dira, iturrien inguruetan bizi direnei utziz pozoi arriskutsuzko kutsadurak eta herritar guztien bizkar hauek garbitzeko kosteak”. Kronikaren hasieran honako kasu bat... [+]
COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]
Rapero ezaguna zen TíoBad gaztea Sayula de Aleman (Veracruz, Mexiko) herrian eta haren oihartzuna askoz urrunago ere heldu zen, Mexikon Barrena AEBetaraino. Bertsotan salatzen zituen narkotrafikatzaileekin elkar hartzen duten agintariak, kazetari eta ekintzaileen... [+]
Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA) enpresa publikoak Espainiako Ingurumen Ministerioaren oniritzia jaso du Armentia 2 putzuan lanak hasteko. Zulaketak egiteko baimena eskuratzea Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren ardura dela adierazi du Fracking... [+]
Espainiako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Kalitaterako Zuzendaritza Nagusiak egindako ingurumen-inpaktuaren azterlana aldekoa izan da Armentia-2 putzuan gasa erauzteko, txostenaren arabera zundak ingurunean ez baitu ondorio kaltegarririk eragingo. Horrenbestez, Espainiako... [+]
Dacota Access oliobideari sabotaiak egin izana aitortu zuten bi ekintzaileren aurka 110 urte arteko espetxea eta ehunka milaka dolarreko zigorra eskatu dute. Azken hamarkadetan ingurumenarekin loturiko ekintzaileei eskatu zaien zigorrik gogorrenak dira, The Intercept... [+]
Sky txirrindulari talde britainiarra INEOS konpainia petrokimikoak erosi duela-eta, haserrea agertu du hainbat talde ekologistak, frackingaren aurkako kolektiboek tartean. Yorkshireko Itzulian protestak egingo dituztela iragarri dute.
2017ko azaroaren 13ean Koreako hainbat herri –tartean izena ematen diona– kaltetu zituen Pohang lurrikara bertan erregaiak fracking bidez erauzteko teknikak esperimentatzen dituen estazio geotermiko batek eragin zuela aitortu du herrialdeko gobernuak, gertakizuna... [+]
AEBetako epaitegi federal batek behin-behinetan gelditu egin ditu gasa eta petroleoa produzitzeko zulaketak 121.000 hektareako eremuan, Wyoming estatuko lur federaletan. Epaiak lehen aldiz aipatzen du Barne Sailak lizitazioa onartu zuenean ez zuela kontutan hartu jarduera hauek... [+]
Orkestraren azken txostenak hainbat datu azpimarragarri dakartza enplegu munduari buruz; bestetik, Bizkaiko ekitaldi eta negozio erraldoi handiei lupa jarriko diegu, Pello Zubiria Argiako kazetariak frackingaren egoera EAEn aztertu du.