Jaurlaritzak 129 milioi euroko kontratua itxi du Iberdrolarekin bi urtetarako, iazko prezioaren bikoitzean

  • Energia elektrikoa hornitzeko Jaurlaritzak Iberdrolaren proposamena onartu du, datozen bi urtetarako. Aurten iaz baino %75,9 gehiago ordaindu dio energia enpresari, honek inoizko irabazirik handienak lortu dituen bitartean. Hala ere, EAJak duela hilabete presio egin du Espainiako Gobernuak enpresa handien zergak jaitsi ditzan.


2022ko abenduaren 15ean - 16:41
Azken eguneraketa: 18:44
Jaurlaritzak urtean 129 milioi eurogatik kontratatu du Iberdrola. /Argazkia: Deia

Eusko Jaurlaritzak Iberdrolarekin akordioa lotu du Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoak energia elektrikoz hornitzeko, kontratazio zentralizatuaz: 2023 eta 2024an, urteko 129 milioi ordainduko dizkio Jaurlaritzak energia enpresari, iazko kopuruaren bikoitza. Hordago-El Salto-n Ahoztar Zelaietak jakitera eman duenez, argindarraren prezioak goia jo duen urte honetan, Lakuako gobernuak 91,7 milioi euro gehiago bideratu ditu energia gastuetara, Iberdrolak inoizko irabazi handienak lortu dituen bitartean.

Euskadiko Energia Jasangarritasunaren legea dela-eta, Eusko Jaurlaritzak urrian onartu zuen energia elektrikoaren hornidurarako kontratazio zentralizatua egitea Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoetarako. Azaroaren 28an lotu du Iberdrolarekin akordioa datozen bi urtetarako. Ignacio Sanchez Galan enpresaren presidenteak adierazi du ez dituela prezioak jaitsiko 2025era bitartean. 

Azken urtean nabarmen igo da energiaren prezioa, eta Jaurlaritzak % 75,9ko kostu igoera hartu zuen bere gain aurreko kontratuarekin alderatuta; hau da, 2020an baino 55 milioi gehiago. Hortaz gain, 36,7 milioi euro gehiago bideratu ditu 2022ko kostuak ordaintzeko kreditura. Bitarte horretan, Iberdrolak 3.104 milioiko irabaziak izan ditu aurten, iaz baino %29 gehiago

Eusko Jaurlaritzatik urteko 73 milioi lortu ditu Iberdrolak 2020az geroztik. Urte hartan, azken kontratua adostu zutenean, 156,8 milioi euro bildu zituen EAEko administrazio publikotatik. Jaurlaritzako 73 milioiez gain, 83,8 milioi lortu zituen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako aldundietatik, udaletatik eta beste erakunde publiko ugaritatik.

Hordagok, bestalde, gogorarazi du pasa den azaroan Espainiako Gobernuak enpresa handiei zergak jaitsi zizkiela EAJren zuzenketa batek hala eskatu zuelako. “2019an Iberdrolak irabazien %1,3 eman zuen zergetan, baimendu egiten diotelako; energetikaren aliatu nagusiak dira lehendakaria eta ahaldun nagusiak”, salatu zuen ELAk iaz. Halaber, aurreko urtean, EAJren presiopean Espainiako Gobernuak atzera bota zuen argindarraren prezioa mugatzeko neurria.

EH Bilduk hamabost kasu salatu ditu non EAJko politikariek enpresa handietan amaitzen duten; Iberdrolan edota Repsolen, besteak beste. Halaber, Elkarrekin Podemoseko Juantxo Lopez de Uraldek, Energia Trantsiziorako Batzordeko presidenteak, adierazi zuen EAJ dela Espainiako Estatuan ate birakari gehien dituena, Kongresuan duen ordezkaritzarako. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iberdrola
2024-12-13 | Julene Flamarique
Espainiako enpresarik handienetan, zuzendari exekutiboen soldata batez bestekoa baino 118 aldiz handiagoa da

Ia 24 milioi euroko ordainsaria jaso zuen Jesús María Herrerak, CIE Automotiveko zuzendari exekutiboak, 2023an. 2022an 20 milioi euroko aparteko prima jaso, eta sei bider handitu zuen urteko soldata. Iberdrolak ere lekua hartu du podiumean, eta 2023an, energia... [+]


2024-10-31 | Julene Flamarique
Energia konpainien gaineko zerga berezia bertan behera uztea adostu du Espainiako Gobernuak, EAJ eta Juntsekin

Enpresek presio handia egin dute azken boladan eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon daitezkeela” mehatxu egin zuten. Iberdrolako presidenteak ordea, zerga honek bere kontuetan “oso gutxi suposatzen duela” adierazi zuen duela aste bi. Bankuen... [+]


Banketea

Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Iberdrolak 4.803 milioiko irabazi garbia izan zuen 2023an

% 10,7ko igoera izan du aurreko ekitaldiaren aldean; iaz, 4.339 milioiko errekorra lortu zuen. Hala ere, Ignacio Sanchez Galan presidenteak irabazi elektrikoen kargaren aurka egin du.


Iberdrolak 2013an ez zituen prezioak manipulatu Auzitegi Nazionalaren arabera

Epaitegiak adierazi du ez dagoela nahikoa frogarik akusazioa babesteko.


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Iberdrolaren kontrako isuna 85 milioi eurotik 5,4 milioira jaistea eskatu du fiskalak

Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.


2023-10-18 | ARGIA
Iberdrola epaitzen ari dira, argindarraren prezioa puztea egotzita

Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]


Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Iberdrolak 1.485 milioi euro irabazi ditu 2023ko lehen hiruhilekoan, iaz baino %40 gehiago

Urteko lehen hiruhilekoan Iberdrolak iaz baino %40 gehiago irabazi du. Irabazien gehiengoa Espainiako Estatuan eta Britania Handiko negozioetatik lortu du.


Inflazioa ez da fenomeno meteorologikoa, baina zure soldata urtuko du hipotekatan

Inflazioa %6,1era igo da otsailean Hego Euskal Herrian, eta azpiko inflazioa %7,7. Prezioen gorakada gelditzeko, interes tasak igo eta eskaria apaltzea da ordoliberalismoaren betiko guardasola. Baina inflazioa ari du esatea zein punturaino da zehatza?


2023-02-20 | Axier Lopez
Asteko argazkia
Haiek eta gu


Eolikoen lasterketak ez du etenik: beste bi proiektu tramitatzen hasi dira Araban eta Bizkaian

Laminoriako lurretan Aixeindarrek zortzi dorre eoliko egiteko proiektua aurkeztu du Arabako Industria Administrazioaren ordezkaritzan. Bizkaian, Zallako zabortegitik gertu beste sei dorre eraiki nahi ditu Fisterra Energy multinazionalak, Euskal Haizie sozietatearen bidez.


2023-01-03 | ARGIA
Etxe kaleratzea eten arren epaileak, Bilboko familia bati gasa eta argia moztu dio BBVAren higiezinen agentziak

Adin txikiko bi semerekin bizi den emakumeari argia eta gasa mozteko agindua eman du BBVAren higiezinen agentziak, eta etxetik joan daitezen telefonoz presionatu dituztela ere salatu du Stop Kaleratzeak plataformak. Alokairua ez ordaintzeagatik familia kaleratzeko eskaera egina... [+]


Eguneraketa berriak daude