ELA

“Jaurlaritza koronabirusaren krisiaz baliatzen ari da Hezkuntzan murrizketak egiteko”

  • Koronabirusak eragindako salbuespenezko egoera honen erdian, Eusko Jaurlaritzak hainbat murrizketa egin ditu: besteak beste, bertan behera utzi ditu Hezkuntzako ordezkapen asko, irakasleek etxetik lanean jarraitzen badute ere. ELAk gogorarazi duenez, Jaurlaritzaren ardura da hezkuntzaren kalitateari eustea, murrizketak egin ordez. Jaurlaritzak zenbait eskola irekita mantentzea onartu du eta, irakasle askok euren burua behartuta ikusi dute zentrora joatera koordinazio lanak egiteko, horrek kutsatzeko edo birusa zabaltzeko arriskua handituko lukeela jakinda ere. ELAk Jaurlaritzari exijitu dio orain arte hartutako erabaki okerrak bertan behera uztea eta jarri ditzala, behingoz, pertsonak eta bizitzak zentroan.


2020ko martxoaren 31n - 06:40

Eusko Jaurlaritza "Hezkuntzako langile guztiei eragiten dieten erabaki onartezinak" hartzen ari dela salatu du ELAk. Lehenik eta behin, Hezkuntza Sailak Ordezkagunea ordezkapen plataforma blokeatu duela salatu du sindikatuak, eta ordezkapenak lehen egunetik egiteko betebeharra hautsi duela. Hori guztia, ELAk azpimarratu duenez, irakasleek telelanaren bidez, hau da, etxetik, eguneroko lana egiten jarraitzen duten bitartean. Izan ere, sindikatuak gogorarazi duenez, irakasleen lana ez da inolaz ere eten, klaseak bertan behera geratu direlako baina irakasleak etxetik ari direlako egunero lanean. Hortaz, lehen egunetik ordezkapenak egiteari uztea murrizketa argia dela baieztatu du.

Gauza bera gertatzen ari da Haurreskolak Partzuergoan. Honen aurrean, ELAk  Jaurlaritzari eskatzen dio martxan jar dezala, edo gutxienez beste mekanismo batzuen bidez berma dezala, ordezkapenak lehen egunetik egiten direla eta ordezkapenen araudia errespeta dadila.

Ordezko langileen kontratuak bertan behera

Bigarrenik, ELAk ziurtatu du zenbait kasutan ordezko langileen kontratua luzatzeko premia dagoenean, kontratu horiek bertan behera utzi dituela Jaurlaritzak. "Oso larria iruditzen zaigu. Ordezkogaien araudia urratzen ari da lanpostuak amortizatzeko. Erabaki horiek erabat onartezinak iruditzen zaizkigu, besteak beste, Jaurlaritzaren menpeko langile ahulenei are kalte handiagoa egiten dietelako eta, gainera, hezkuntzaren kalitatean eragin zuzena dutelako", adierazi dute.

Sukaldaritzako eta garbiketako ordezko langileei kontratua eten

Hirugarrenik, Sukaldaritzako eta Garbiketako ordezko langile askori lan kontratua eten diete. Hainbat ikastarotarako liberatuta zeuden langileen kasuan, beren kontratuak eten zaizkie, eta, ondorioz, beren lanpostuetara itzultzeko agindu zaie. Horren ondorioz, haien lanpostuak betetzen zituzten ordezkapen kontratuak eteteko eskatu da. "Hau da, Gobernuak erabaki du langile prekarioenak langabeziara kondenatzea eta behin-behineko langile horien egoera are jasanezinagoa egitea", salatu du ELAk.

Ikastetxe batzuk irekita

ELAk irakasle askok jasan behar izan duten zaurgarritasun-egoera salatu du. Izan ere, Hezkuntza Sailak EAEko ikastetxe guztietan aurrez aurreko eskolak bertan behera uzteko erabakia hartu zuen arren, batzuk irekita mantendu dira, eta, ondorioz, irakasle askok euren lanpostuetara joateko deia jaso dute, kutsatzeko edo birusa zabaltzeko arriskuan. ELAk gogoratzen duen bezala, gomendioa irakasleek telelanaren bidez lan egitea bazen ere, ikastetxe bakoitzari lana eta funtzionamendua antolatzeko autonomia utzi zitzaion, eta, beraz, zenbait kasutan, irakasle batzuek ikastetxeetara joan behar izan dute koordinazio-lanak egitera.

Egoera hori bera pairatzen dute lanean ari diren Hezkuntzako garbitzaileek, gaur arte behintzat. Garbiketaz arduratzen diren pertsonei beren lanpostura deitu diete, eta, ondorioz, kutsatzeko arriskuan daude.

"Egoera honetan garbiketa bezalako zerbitzuak ezinbestekoak dira, baina, aldi berean, uste dugu ikastetxeak irekita mantentzeak ez diola benetako behar bati erantzuten, kasu askotan posible izan baita irakasleak telelanaren bidez koordinatzea, eta hala izan ez bada, ulertzen dugu hori dela Jaurlaritzak bermatu behar duena".

ELAk eskatu du ikastetxe guztiak itxita egotea, ahalik eta langile gehienen osasuna eta segurtasuna bermatuz; "hartutako erabaki kaltegarriak zuzentzea; eta, behingoz, bizitza eta pertsonak zentroan jartzea".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Zaintza beharrean, kontrola lehenesten duen arkitektura dugu eskoletan

Ikastetxetako patioen eraldaketak ugaritzen ari diren arren, oraindik eraikin zaharkituak eta azpiegitura zurrunak dira nagusi hezkuntzan (barruko nahiz kanpoko espazioetan), gustura ikasi, mugitu eta harremanak izateko, pedagogia hezitzaileak garatzeko behar diren espazio,... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


Itunpekoetako irakasleen soldatak eskola publikoarekin parekatzen hasteko, 67 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak

Itunpeko ikastetxeetan ari diren irakasleen soldata eskola publikoan ari direnekin parekatuko du Eusko Jaurlaritzak. Parekatzea progresiboa izango da, prozesua 2027an amaituko da eta prozesua hasteko 67 milioi euro bideratuko ditu aurtengo aurrekontu publikoetatik. Hezkuntza... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Haur eta Lehen Hezkuntzan ijitoen kultura txertatzeko materialak aurkeztu ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Hezkuntza Sailak ijitoen kulturari buruzko material didaktiko "aitzindariak" jarriko ditu eskuragarri, euskaraz zein gazteleraz. Kasedako ikastetxe publikoko zuzendaria den Bruno Miguel Jiménezek idatzi ditu eta ijitoen komunitatea hezkuntza-sisteman... [+]


DBHra pasatzean mugikorrik ez duten gazteak gero eta gehiago dira, familiek hala adostuta

Datuek erakusten dute joera apurtzea lortzen ari direla etxe (eskola) ugaritan. 11-12 urterekin ia gazte guztiek mugikorra izatetik igaro gara adin horretan smartphonerik ez duten ikasleak gehiengoa izatera hainbat ikastetxetan, guraso taldeen ekimenari esker: Zarauzko ikastolan... [+]


2024-10-15 | Leire Ibar
Fiskaltzak EHUko zuzenbideko irakaslearen “mezu faxistak” ikertzeko eskatu dio Ertzaintzari

Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.


Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


2024-10-12 | Aitor Kortabarria
Jakin-mina

Badira hogei urte irakasle naizela, eta Bigarren Hezkuntzatik gorako maila guztietan aritu naiz eskolak ematen; halaber, gaur da eguna argi ez dudana zein den irakaslearen betebeharra.

Hezkuntza arautuaren eskailera luzean, maila bakoitzak baditu berezko ezaugarriak. Hala... [+]


2024-10-11 | ARGIA
Hernaniko ikastetxeek bat egin dute euskararen erabilera eta euskal kultura bultzatzeko

Ikastetxeok kezkatuta daude haien eskoletan euskararen erabilera eta euskal kulturaren transmisioa moteltzen ari direlako. Urtebeteko gogoeta prozesua egin dute eta Gu geok plataforma aurkeztu dute. Ikastetxeotan jauzi bat emateko asmoz dekalogo bat aurkeztu dute.


Desfokuratze informatiboa

Ikasturte hasieran hauteskundeak izan behar ziren EHUko agenda informatiboko gertaera nagusia. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, gainera, hitzordu bikoitza dugu, gure zentroko batzarra ere urrian hautatuko baita. Aukera zabaldu da kudeaketa-eredu ezberdinak ezagutu... [+]


Leihotikan, Goazen! eta Ibil Bedik piztuko dute Zangozako Nafarroa Oinez

Bi eguneko egitarau oparoa osatu du Zangozako ikastolak urriaren 19rako eta 20rako: 3,5 kilometroko ibilbidea, hiru gune eta hamaika ekitaldi Nafarroako ikastolen festa handirako.


Mugikorrak ez, baina Chromebookak bai?

“Pantaila aurrean denbora gutxiago igarotzeko esaten diegu gazteei, eta aldi berean ikastetxean derrigortzen ditugu gailu digitaletara konektatzera”. Eskoletako digitalizazio prozesuei frenoa jartzeko eta teknologiak (ez bakarrik hezkuntzan) gure gain duen kontrolaz... [+]


Dislexia, sarritan antzematen ez den zailtasuna eta eskola-porrota eragin dezakeena

Irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuan traba handia da dislexia, eta hainbat ikerketaren arabera hamar haurretik batek sufritzen du, baina maiz ez da detektatzen, eta ondorioak ditu frustrazioan, autoestimuan eta ikas-ibilbidean. “Tuntuna eta despistatua nintzela uste... [+]


Baionako Etxepare Lizeoak sare sozial libreak bultzatuko ditu helburu pedagogikoekin

Gero eta ohikoagoa da Mastodon edo Pixelfed bezalako sare sozial libre eta federatuetan kontuak izatea. Horretarako, euskaldun gehienek mastodon.jalgi.eus, mastodon.eus edo pixelfed.eus instantziak erabiltzen dituzte. Baionako Etxepare Lizeoak pauso bat harago eman du, ikasle... [+]


2024-10-07 | Behe Banda
EHUn, zaharrak berri

Ezin inoiz jakin zer topatuko duzun ikasturtea hasten denean, irailaren lehenak beti ohi dira tentsio altuko garaiak, hiru ala berrogei urte izan. Motibazio altuko garaia, hizkuntza eskolan eta gimnasioan izena emateko unea. Aurten zeramika ere egingo dut, beti izan da nire... [+]


Eguneraketa berriak daude