Balear uharteetan 40 egun egin ditu gose greban Jaume Sastre irakasleak, hango gobernu autonomoari eskatuz aldatu dezala bertako hizkuntza den katalanaren egoera okerragotzen duen lege berria.
Medikuek ohartarazi diote hemendik aurrera osasunean kalte larriak eduki ditzakeela eta alde guztietatik iristen zaizkio eskariak ekintzagatik eskerrak ematearekin batera bizia salbatzeko greba utzi dezan.
Llucmajor herriko institutuko irakasle den Jaume Sastrek elkartasun mugimendu zabala eragin du katalanez mintzatzen diren lurralde guztietan barrena, baina ez du lortu Jose Ramon Bauza lehendakari duen PPko gobernuak mugimendurik txikiena egiterik.
Joan den larunbatean bertan, katalanak orain arte eskolan eduki duen nagusitasuna defenditzeko Bartzelonan manifestazio erraldoian bildutako dozenaka milaka lagunek omendu zuten Sastre. Vilawebeko editorialean ("L'home que amb la seua fam ha alimentat la llengua") Vicent Partalek laburbildu du katalanaren normalizazioaren alde ari direnen pentsamendua:
"Berrogei egunotan Sastrek bere gosearekin elikatu du denon hizkuntza. Berreskuratu digu harrotasuna, lurralde bakoitzaren gainetik hizkuntza bat eta denona delako harrotasuna. Larunbatean Som Escola mugimenduaren manifestazioan goretsi zuten. Atzo oroitu zuten Elxen [Valentziar komunitatean] Escola Valencianaren denboraldiko azken elkarretaratzean (...) Jaume Sastre arrisku handiko sakrifizio pertsonala ari da egiten. Uste dut heldu dela ordua esateko geldi dezala ekintza. Ezin dugu baimendu hura hiltzea. Ez du merezi Bauzak eta ez dugu nahi egun luzeotan lagundu diogun guztiok".
Astelehen goizean bilduta dago Jaume Sastreren inguruko krisi batzordea medikuen iritzia entzun ondoren grebalariarekin hitz egin eta bere iritzia publikoari jakinarazi aurretik. Mezu uholde bat sentitzen da sare sozialetan Sastreri ahalegina eskertzearekin batera greba bukatu dezala eskatzezko. Irakasleak Twiterren @vagadefam kontutik bidaltzen ditu mezuak.
Milatik gora lagun bildu ziren larunbatean Ipar Kataluniako Perpinya herrian La Bressola ikastetxeak defendatzeko. Murgiltze eredua katalanez eskaintzen duten ikastetxe horiek arrazoi ekonomikoengatik larrialdian daudela adierazi dute eta erakunde publikoei eskatu diete babes... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]
Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.
6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.
Joan M. Serra soziolinguistikak hizkuntza katalanaren etorkizun posibleei buruzko liburua kaleratu du: L'ús parlat del català: En un tombant decisiu (Katalanaren ahozko erabilera: bidegurutze erabakigarrian). Kike Amonarrizek irakurri du eta... [+]
Googleren bilaketa emaitzetan katalanak eta euskarak 2022-2023 tartean izan zuten beherakada dokumentatu genuen webgune honetan. Nolabaiteko konponketa izan zuen gauza hark. Oraintsu, Kataluniatik iritsi zaizkigun azterketa batzuetatik, hizkuntza hauek bilaketetan gutxiago... [+]
Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]
Júlia Ojeda literatura-kritikariaren ahotsa garrantzitsua da gaur egungo Kataluniako hedabideetan, eta prozesu independentistaren osteko Katalunia birpentsatzen ari den ardatz ugarietako batera hurbiltzen laguntzen digu. Matriotes-eko kide ere bada, “feminista eta... [+]
Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil zen pasa den irailean. Hizkuntza-politikari buruz esaten zituenak arretaz segitu ditugu hemen, haren proposamen batzuk noizbait gurean aplikatzera ausartuko ginelako itxaropenez-edo, beharbada. Aho-bizarrik gabe jarduten zuen. Aldizkari... [+]
Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.
Irailaren 3an zendu da pankreetako minbiziaren ondorioz. Katalanak desagertzeko dituen arriskuez zorrotz hitz egin izan du hizkuntzalariak eta haren mezu gordinek deserosotasun ugari sorrarazten zuten. Azken unera arte borrokatu da bere hizkuntzaren alde. Bizitzako azken uneetan... [+]
Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.
Espainiako Gorteak osatzeko ordu gutxi batzuk geratzen zirela, Pedro Sánchezek beharrezkoak dituen alderdi abertzaleen botoa eskuratu nahian hizkuntza gutxituen gaia jarri du mahai gainean. Espainiako Parlamentuko mahaiko presidente Francina Armengol PSOEko hautagaia... [+]