Konstituzioaren zuzenketaren proposamena Anthony Albanese lehen ministroak bultzatu du. Hala ere, herrialdearen gehiengoak ezezkoa bozkatu du erreferendumean.
1901etik indarrean den Australiako Konstituzioan aborigenak aintzat hartzeko gobernuaren proposamenari uko egin diote australiarrek larunbat honetan. Herritarren %78,67ak eman du bozka, ia 14 milioi lagunek, eta gehiengo zabala aurka agertu da Australiako jatorrizko herriak konstituzioan ofizialki aintzat hartu eta haientzat aholku kontseilu parlamentarioa ezarriko zukeen zuzenketa. %40ak alde bozkatu du, ia bost milioi eta erdi lagunek, baina kontrakoak %60 baino gehiago izan dira, 8.300.000 bozka inguru. Herrialdeko estatu guztietan ezezkoa gailendu da, eta ezinezko bihurtu du proposamena onartua izatea, hauteskunde-legeak garaipen bikoitza eskatzen baitzuen, bai nazio mailako botoetan baita estatuetan ere: seitik lautan irabazi behar zuten gutxienez. Aurtengo martxoan egindako inkestek zioten australiarren hiru laurdenek baiezkoa bozkatuko zutela. Ez zuten batere asmatu.
Zuzenketaren helburu nagusia Australiako jatorrizko herriei ahotsa emango lieken batzorde bat sortzea zen. Batzorde horrek Gobernuari eta Legebiltzarrari aholkularitza independentea eskainiko lioke jatorrizko herriekin lotutako gaietan. Halaber, erabakiak hartzerakoan parte-hartze handiagoa izateko aukera emango zien. Australiak dituen 26 milioi biztanleen % 3,8 jatorrizko herritarrak dira.
Egungo lehen ministro Anthony Albanesen hauteskunde promesa zen Konstituzioaren zuzenketa. Emaitza jakin aurretik, zuzenketa “aurrerapauso handia” izango zela adierazi zuen, baina porrota aitortu ondoren esan du “lur jota” dagoela baina "erabat errespetatzen" duela Australiako herriaren erabakia eta hartu duen "prozesu demokratikoa".
Australiako indigenek behin baino gehiagotan adierazi dute egiturazko arazoei aurre egiteko "ezintasuna". Arazo horien artean daude, besteak beste, indigenek gainerako australiarrek baino bizi-itxaropen laburragoa izatea, osasun- eta hezkuntza-maila eskasagoak eta espetxeratze-tasa handiagoak. Australiako Senatua eta Parlamentua osatzen duten 227 kideetatik 11 soilik dira aborigenak.
Australiako ipar ekialdean dagoen Jiigurru uhartean duela 2.000-3.000 urteko zeramika zatiak aurkitu dituzte James Cook unibertsitateko eta Australiako Ikerketa Kontseiluko kideek. Australian orain arte aurkitutako zeramika arrastorik zaharrenak dira. Arrastoen azterketa... [+]
Britaniarren kolonialismoaren aurka egin dute, ekintzaile aborigenek inbasioaren eguntzat hartzen baitute. Melbournen hainbat monumentu kaltetu dituzte, esaterako, James Cook kolonizatzaile ingelesaren estatua.
Urriaren 14ean egingo dute konstituzioa aldatzeko bozkaketa. Lehen Ministro Anthony Albanesek “nazioa elkartzeko aukera” gisa definitu du erreferendumaren eguna.
Proposamenaren arabera, Herritarren Ahotsa taldeak ekarpenak egingo ditu aborigenen eta Torres Itsasarteko Irlen inguruko gaietan. Azken 50 urteetan ez da aldatu Australiako Konstituzioa.
Alderdi ezberdinetakoak dira, eta orain arte egon den aborigen-errepresentaziorik handienetakoa da.
1900 eta 1970 urteen artean beren familiengandik banatu zituzten haur indigenei laguntza ekonomikoa emango die Australiako Gobernuak. Hiru hamarkadetan zehar ezarritako “asimilazio politiken” parte izan zen umeak familia zuriekin bizitzera eramatea. Biktima bakoitzak... [+]
Kementasunaren adibide da Linda Burney (1957). Ama zuria eta aita aborigena zituen eta zurien landa-herri txiki batean jaio zen, Australian beltzak eta zuriak nahastea debekaturik zegoen garaian. Politikari eskaini dio bizitza eta bi aldiz egin du historia: 2003an, Hegoaldeko... [+]
Antzinaroko zenbait geografok uste zuten gure planetako ipar hemisferioak adina lur izan behar zuela hego hemisferioak ere; Aristotelesen arabera, “eskualde bat egon behar da hego poloarekin guk gure poloarekin dugun erlazio bera duena”. Eta erromatarrek Terra... [+]
Lepoa eta eskuak aulki bati lotuta eta burua estalita duen nerabe bat ageri da bideoan. Ikerketa abiarazi du gobernuak, Malcolm Turnbull lehen ministroak aginduta, The Guardianek jaso duenez.
National Geographic aldizkarian Australiako aborigenei buruzko foto erreportaje ederra egin dute. Uhartean 50.000 urtez bizitu arren, egun Australiako biztanleen %3 baino gutxiago dira. Beren kultura, bizimodua eta mundu ikuskera pixkana desagertzen ari dira. Hala ere, egun... [+]
250 inguru ziren XVIII. mendean Australiako aborigenek hitz egiten zituzten hizkuntzak. Gaur egun 100 dira bizirik dauden hizkuntzak, eta gehienek oso hiztun gutxi dituzte.
1964ko maiatzean ikusi zituzten, baina Australian aborigenez okupatzen ziren funtzionarioek irailaren 24a arte ezin izan zituzten harrapatu gizaki zuriekin harremanik gabe bizi ziren azken 20ak. Emakume, neskato eta haurrak, gizonik ez. Orduan 17 urte zituen Yuwaliren... [+]
Albiste susmagarriak iritsi ziren berrikitan Australiatik: aborigen jendeen artean haurrei sexu gehiegikeriak erruz egiten zaizkiela jakin eta agintariak neurriak hartzen ari omen direla. Albiste horren sustraian dagoen kolonialismo istorio iluna argitu nahi izan du John... [+]