EAEko hezkuntza publiko ez-unibertsitarioan bigarren egunez greba egin dute jarraian eta sindikatuek emandako lehen datuen arabera jarraipena zabala izaten ari da. Hiriburuetan manifestazioak egin dituzte eguerdian.
ELA sindikatua izan da osteguneko greba egunaren datuak ematen lehenetakoa. Sindikatu honek hezkuntzako sektore guztietan zuen deituta lanuztea STEILAS-ekin batera eta azaldu duenez astezkenekoaren paretsua izan da jarraipena: irakaskuntzan %75, heziketa berezian %60, haurreskoletan %30 eta sukalde eta garbiketako langileen artean %65.
LABek beste datu batzuk eman ditu ordea: irakasleen artean %70 izan da jarraipena bere esanetan. Sindikatu honek soilik irakasleen artean deitu du greba bi egunotan eta ordezkarien gehiengoa duen beste hiru kolektiboetan ez, horrek desadostasunak eta tentsioa sortu du sindikatu deitzaileen artean.
Eusko Jaurlairtzako Hezkuntza sailaren arabera, berriz, bigarren egunean grebarekin bat egin duen jende kopurua zertxobait altuagoa izan da, baina sindikatuek emandako datuetatik oso urrun dago hala ere: %42,9 irakasleen artean, %24,5 heziketa berezian, 17,1 garbiketa eta jangelan, %15,6 haurreskoletan
Nolanahi ere, batzuk zein besteak Eusko Jaurlaritzako arduradunei zuzendu zatzaizkie eta erantzunik jaso ezean bide beretik jarraituko dutela ohartarazi dute: "Ibilbidearen amaieran gaudela uste duten horiei, argi eta ozen esan nahi diegu bidearen hasieran besterik ez gaudela. Hezkuntzan paradigma aldaketa dugu jomuga", adierazi du LABek
ELAk berriz, sektore guztientzako irtenbidea aldarrikatu du: "Bi egun hauetan hezkuntza publikoko sektore ezberdinetako langileen gehiengo zabalak argi erakutsi dute Jaurlaritzaren proposamenak ez dituztela nahikotzat jotzen, ez diotelako hezkuntza publikoko sektore bakoitzak dituen arazo larrienei erantzuten ez eta aplikatutako murrizketak atzera botatzen ere".
Manifestazio jendetsuak
Asteazkenean Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza aurrean bildu zituzten indarrak hezkuntza publikoko langileek, ostegunean berriz eguerdian hiriburuetan egindako manifestazioekin erakutsi dute giharra:
<
Donostian ere #GrebaHezkuntzan manifestazioa pic.twitter.com/Su0PSpAYja
— STEILAS sindikatua (@STEILAS_) 2018(e)ko martxoak 15
Gaurko manifestazioan, Hezkuntza Delegaritzan ikasleek egindako marrazkiekin islatu dituzte aldarrikapenak https://t.co/KhcJ0yeoqh pic.twitter.com/5fsYz0jIhP
— Hala Bedi (@halabedi) 2018(e)ko martxoak 15
Arriaga plazan langile guztiok bildurik, manifestoaren irakurketari ekin diote sindikatuek. Gaurko eguna, atzoko bezala, arrakasta paregabea!!! Hezkuntza publikoa defenda dezagun!!!Lan baldintzak hobetu hezkuntza eraiki!!!#GrebaHezkuntzan #eutsitatira pic.twitter.com/Jo8GhrLUDA
— ELA Hezkuntza (@ELAhezkuntza) 2018(e)ko martxoak 15
"Hezkuntza publikoa borrokan" #HezkuntzaEraiki pic.twitter.com/n3Im6cbOBe
— Emakumeok* planto! (@LABsindikatua) 2018(e)ko martxoak 15
#irakasleokBORROKAN #Hezkuntza ERAIKI Gasteizko manifestazioa pic.twitter.com/Mk9nAszKHB
— LAB Zerbitzu Publikoak (@labzpf) 2018(e)ko martxoak 15
Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]
DBH 3 eta 4. mailako ikasleek datorren ikasturtean beharko dituzten ikasmaterialak diruz lagunduko ditu Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartearen aldarrikapen historikoari erantzunez. Seme-alabak maila horietan dituzten familiek, beraz,... [+]
Euskal eskola publikoetan irakasleek sekulako lana egiten dute aniztasuna kudeatzen. Euren lana egiteko modua berrasmatu behar izan dute azken urteetan. Konplexuagoa bilakatu den mundu honetan pertsona izatea zer den esploratzeko laborategiak iruditzen zaizkit eskola publikoak... [+]
Lehen Hezkuntzako adin ezberdinetako sei ikasle baino ez ditu Zigako (Nafarroa) eskolak. Aukera baliatzen dute elkarbizitza lantzeko, tokiko curriculuma sustatzeko, landa ingurunea pedagogikoki aprobetxatzeko eta herria bera bizi eta dinamiko mantentzeko. Hori bai, ume gehiago... [+]
Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]
Legegintzaldi honetan bertan onartu nahi duten EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea astearte honetan amaitu da. Lege akordioa sinatu zuten alderdietako bat jausi da dagoeneko, barruan jarraitzen dutenen artean desadostasun nabarmenak dituzte eta hezkuntza... [+]
EAEko ikastetxe publikoei berrikuntza eta aholkularitza zerbitzua ematen zieten Berritzeguneak murriztu eta eskoletan postu berria sortu du Jaurlaritzak: BeAtarra. Ikastetxe bakoitzean gutxienez bat, berrikuntzaz arduratzen dena. Estreinaldi nahasiaz eta eredu aldaketaren... [+]
Ingurumaririk gabe, buru-belarri sartuko naiz harira: eskola publikoaren aldekoak oso atseginak izaten ari gara gauza batzuk eztabaidatzean. Serio, itunpeko ikastetxeekin gertatzen ari dena onartezina da. Zehaztasun eta zintzotasun osoz ahalegintzen ari gara argudiatzen, iritzi... [+]
Ikasturte hasieran salatu bezala, Hezkuntza Lege Aurreproiektuak euskal eskola publikoa sendotu ordez ahuldu egiten duela adierazi du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak. Haien ustez, publiko-pribatu sistema duala betikotzen du, ez du eskola publikoa lehenesten, ikastetxeak... [+]
Eskola-jazarpenaren kontrako egunean, joan den ikasturteko datuak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak: 157 bullying kasu identifikatu dituzte EAEko ikastetxeetan, aurreko ikasturtean baino 28 gehiago. Bigarren Hezkuntzan izan dira kasu gehienak, eta hitzezko erasoak izan dira... [+]
Eskola-jangeletako elikaduraren kalitatea kritikatu du guraso elkarte ugarik, eta gaiaz galdetu dio EH Bilduk Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari. Catering enpresen inguruko intzidentziak helarazi zaizkienean, auditoretza-kontrolak egin dituztela erantzun... [+]
Eusko Jaurlaritzaren planifikazio dekretua eta onarpen agindua kritikatu ditu Iñigo Martinez Zaton Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak, salatu du ikastetxe publikoan matrikulatu nahi eta itunpekora bideratu dituztela familia batzuk, eta Ikastolen Elkartearen... [+]
Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]
Bi urteko haurrentzat Eusko Jaurlaritzak planifikatutako hezkuntza eskaintza aztertu du STEILAS sindikatuak. Sare publikoa eta itunpekoa “lehian dauden udalerrietan”, itunpeko eskaintza handiagoa dela nabarmendu du, bereziki 10.000 biztanletik gorako herrietan.