Abuztuaren 15ean ospatuko dute Legutioko Albertia mendiko tontorrean eta Gazteluako hariztian. Eusko Ekintza eta Jarki antolakundeek agiri bateratua kaleratu dute.
Oroimen historikoarekin lotutako itzal handiko ekitaldia da Albertia eguna, frankismo garaitik urtero antolatu du ANVk. Alderdi politikoaren legez kanporatzearen ostean, Eusko Ekintzak hartu du lekukoa. 1936ko gerran Legutio inguruan gertatu zen gatazkarik gordinena Euskal Herrian. Faxismoari aurre egiteko Albertian hainbat indar politikotako gudari eta milizianoak batu izana gogorarazi dute antolatzaileek, gaur egun ere elkarlanaren beharra azpimarratzeko.
Ezker independentistako antolakundeen artean "mesfidantza eta banaketa" direla nagusi diote Eusko Ekintzak eta Jarkik batera kaleratutako dokumentuan. Horrela, diote, ezinezkoa izango da alternatibarik gorpuztea; horregatik, "beharrezkoa da zubiak eta lankidetzarako esparruak ehuntzeko baldintzak sortzen joatea". Ildo horretatik, "lankidetzaren emaitza gisa" ikusten dute. Jarki eta Eusko Ekintzaren arteko lankidetza ez da puntuala izango, eta Albertiakoa izango da lehen ekimen bateratua.
Abuztuaren 15ean, larunbatean, 12:00etan Albertiako tontorrean gudariak omenduko dituzte eta 13:30ean Gaztelua herriko hariztian ekitaldi politikoa egingo dute.
2020ko Albertia Eguna. Albertiako gudari ekintzaleak gogoan, zapalduak baina inoiz ez garaituak. Borrokak darrai. Ezker independentistaren indarrak elkartzeko garaia da. pic.twitter.com/qfyZaEGbE7
— Eusko Ekintza (@euskoekintza) July 29, 2020
Legutioko Albertia mendian 1936ko gudariei egiten zaien aurtengo omenaldia aukeratu dute Jardun koordinadora ezkertiar eta independentistaren sorrera irudikatzeko. Haren atzean bi indar dira. Batetik, tradizio politiko luzea duen Eusko Ekintza eta plazara lehen aldiz iazko... [+]
Hainbat talde soziopolitiko historikoren zein herri mugimenduren hamarkadetako lan eskerga eta ahaztuaren bidez, “Oroimen historikoa” gure jendartean “modan” jartzen ari da azkenean. Gauzak horrela, denbora luzez gaiari jaramon handirik egin gabeko... [+]
“Batasuna borrokan, herritar batasunaren garaia da” lelopean ekitaldi politikoa egin zuen Eusko Lurra Fundazioak iragan igandean, uztailak 3, Albertia mendian.
Eusko Ekintza alderdi berriko kideak dira Arritxu Santamaria (Zumaia, 1956) eta Nekane Garmendia (Ordizia, 1953). Lehena, 2003-2006ko bake prozesuko Konponbiderako Mahaiaren koordinatzailea izan zen. Bigarrena EH Bilduko zinegotzia da Ultzaman. Ezker abertzalearen herri... [+]
Eusko Ekintza alderdi berria erregistratu dute gaur Espainiako Barne Ministerioan. Datorren larunbatean aurkeztuko dute jendaurrean, Berrian irakur daitekeenez.