Jardunaldi jarraiaren eztabaida eta catering enpresen interesak

  • Amaitzear den ikasturtean jardunaldi jarraia egin dute EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako  (DBH) zentroetan, COVID-19aren kutsadura arriskua murrizteko. Ordea, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak iragarri du hurrengo ikasturtean goiz eta arratsaldeko ordutegira itzuliko direla derrigorrean DBHko ikastetxe guztiak. Jardunaldi jarraiari eutsi nahi dieten irakasle eta gurasoak idatzi bidez ari dira beren eskaera argudiatzen Hezkuntza sailari bidalitako gutunetan. Jardunaldi mota baten eta bestearen aldeko argudioen artean, zenbateko pisua du catering enpresen negozioak?


2021eko maiatzaren 18an - 11:32

Orain arte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako EAEko ikastetxeetan astegun batzuk izan dira jardunaldi jarraian egindakoak eta beste egunak bi zatitan egindakoak. Ordea, bukatzear den ikasturtean egunero jardunaldi jarraian aritzea zer den probatu dute ikastetxeek, osasun arauak direla-eta.

Eta behin probatuta, ikasle, irakasle eta guraso askok jardunaldi hau hobetsi dute. Hurrengo ikasturterako zein jardunaldi mota nahi duten galdetuta, hainbat ikastetxetan hezkuntza komunitate osoaren %90ak baino gehiagok egin du jardunaldi jarraiaren alde.

Baina erabakia ez dago ikastetxe bakoitzaren esku, Hezkuntza Sailak EAErako arautzen du. Jardunaldi jarraiarekin jarraitu nahi duten ikastetxeetako irakasleek adierazi diote Hezkuntza sailari beren eskaera, eta baita guraso elkarteek ere, gutun bidez. Ordea, Jokin Bildarratzek apirilaren 27an iragarri zuen "hurrengo ikasturtetik aurrera jardunaldi zatitura itzuliko garela". Horretarako eman dituen argudioak dira ikasleen arteko berdintasuna sustatzen duela batez ere egoera zaurgarrienean dauden ikasleen onurarako, eta kontziliazioa errazten duela.

Catering enpresak ekuazioaren zati

Jardunaldi Jarraiaren Aldeko Plataforma bat ere badago, eta argudio hauek ematen ditu Bildarratzek aipatutakoen aurrean: kontziliazioari dagokionez, "oso lan gutxik, edo ia batek ere ez, uzten baitizu haurra 9:00etan uzten, 13:00etan jasotzen, 15:00etan berriz eramaten eta 16:30ean edo 17:00etan berriz jasotzen. Familia gutxik, oro har klase ekonomiko onenetakoak, onar dezakete kideetako batek ez lan egitea joan-etorri horietan aritzeko".

Ikasleen arteko berdintasun soziala sustatzeari buruz, zera diote: "Jardun Jarraiak desberdintasun sozialak areagotuko lituzkeela ere entzun dugu, baina inolako argudiorik gabe. Egia esanda gainerako lurraldeen hautematea kontrakoa da. Edozein kasutan, ados gaude egoera behartsuenetan dauden ikaslegoa sustatu behar dela, gainerako ikaslegoaren kalitatea kaltetu gabe. Erakundeen lana da, jantokiko bekekin gertatu den bezala, beken eta laguntzen bidez ikasle mota guztientzat aisiarako sarbidea eta kalitatezko jarduerak erreztea,ezarritako lanaldi mota edozein dela ere".

Nafarroan 2016tik jardun jarraia dutela oroitarazi dute, eta Espainiako estatuan bi erkidego baino ez direla falta: Katalunia eta EAE. Eta plataformak bere webgunean galdetzen du ea jardunaldi jarraiaren aldeko jarreraren atzean ez ote dagoen jantokietan catering enpresek irabazten duten dirutza: 17.000 bazkaltiar galdu dituzte cateringek EAEn COVIDarekin.

EHIGEk "eztabaida sakona" eskatu du gai honen inguruan

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) adierazpen kritikoa egin zuen iazko ikasturtean: "Osasun krisia ezin da aitzakia izan DBHn ordutegi jarraitua ezartzeko". Hainbat argudio eman zituen jardunaldi jarraia ez jartzeko: "Ez dago ordutegi jarraitua etena baino hobea dela justifikatzen duen arrazoi pedagogikorik", "Ikasle behartsuenak izango dira kaltetuenak, gurasoek ezingo baitiete kalitatezko jarduerarik eskaini arratsaldean", "Jantokia arriskuan jartzen du, familien kontziliazioa eta ikasleei elikatzeko eskubidea eskaintzeko funtsezko zerbitzua"...

EHIGEk zera aldarrikatu zuen idatzi hartan: "Eskola-garaiek eztabaida sakona eskatzen dute, gure hezkuntza-sisteman eman ez dena".

Eztabaida honi buruz gehiago irakurtzeko, hona EHIGEk gomendatzen dituen azterlana eta liburua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
“Eskola partikularren eskaera handia zerbaitek huts egiten duen sintoma da”

Ongi ezagutzen ditu eskola partikularretara doazen ikasleak Aitziber Ibarbiak. 25 urte inguru daramatza matematika, fisika eta kimikako partikularrak ematen, batez ere Batxilerrekoei. Irakasle on eta txarrez, ikasgelan sortzen diren erritmo ezberdinez, azterketak zuzentzeko... [+]


2024-12-04 | Tere Maldonado
Biraka jarraitzen du gurpilak

Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]


2024-12-04 | Sustatu
EAEko 2. hezkuntzako ikastetxeetan mugikorrak debekatzeko eskatu du Altxa Burua taldeak

Altxa Burua taldeak eskatu du bigarren hezkuntzako EAEko ikastetxeetan kendu ditzatela mugikorrak, debeku bat ezarrita arauz. Aste honetan eskaera eraman dute Eusko Legebiltzarrera, Hezkuntza Sailak ikastetxeak telefono mugikorrik gabeko esparru gisa izendatu ditzan.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | ARGIA
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektore, botoen %64 lortuta

EHUko errektoretzarako hauteskundeak irabazi ditu Bengoetxearen hautagaitzak, botoen %63,6 lortuta. Beste taldeak berriz, Eva Ferreirarenak, botoen %36,3 jaso du. Parte hartzea %21,9koa izan da eta gora egin du aurreko hauteaskundeekin alderatuta


2024-11-26 | Leire Ibar
Nafarroako Musika Kontserbatorioko hiru irakasle salatu dituzte indarkeria matxistagatik

Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]


2024-11-26 | EHU Palestina
EHUn Israelen genozidioa eta apartheidarekin harreman oro aztertu eta eteteko batzordearen alde

Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]


DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHU-ko hauteskundeak
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Maddi Agirre Epelde. Bertsolari matematikari kantari
“Nire ametsa izango litzateke Xenpelarrekin kantatzea”

19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]


Injustizia epistemikoa eskoletan?

Hezkuntzaren Soziologian bada galdera klasiko bat: zertarako existitzen da hezkuntza sistema gizarte batean? Galderari emandako erantzunak ugariak dira, eta aldatuz doaz garaiaren arabera. Baina horien artean nabarmentzekoak ondoko hauek izan ohi dira: eskolak nagusiki... [+]


Eguneraketa berriak daude