Martxoaren 30etik apirilaren 9ra "lehentasunezkoak" ez diren jarduerak ixtea agindu du 10/2020 Errege Dekretuak. Martxoaren 30a trantsiziorako eguna izango da, lan egingo da enpresa gehienetan. Asko dira, ordea, Errege Dekretuak "lehentasunezko" izendatu dituelako, bi asteotan jarduera etengo ez dutenak: besteak beste, enpresak lana aldi baterako eteteko erregulazioa (ERTE gazteleraz) eskatua edo onartua duten enpresetako langileek lanera joan beharko dute. Azken aldian izugarri hazi diren banatzaileek martxan jarraitu beharko dute, janari prestatua zerbitzen edo internetez erositako produktuak banatzen.
Martxoaren 30etik apirilaren 9ra, biak barne, markatzen du etenaldia Errege Dekretuak. Baina martxoaren 30a bera, astelehena, "trantsizio" moduan planteatzen du: "Jarduera berehala etetea ezinezko den kasuetan" langileek joan ahalko dute lanera, itxiera prestatzera.
Garraiolariak bidean harrapatu baditu martxoaren 30ak eta bere jarduera ez bada "lehentasunezko" gisa izendatua, egiten ari diren zerbitzu hori bukatutakoan hasiko da haientzat etenaldia.
Telelana egin dezaketenek hala egiten jarraitu beharko dute. Horiez gain, langile hauek guztiak salbuetsita utzi ditu 10/2020 Errege Dekretuak eta beraz, lanean jarraituko dute:
Lana aldi baterako eteteko erregulazioa (ERTE gazteleraz) eskatuta duten enpresetako langileek lanera joan beharko dute. Baita ERTEa onartua zaien enpresetako langileak ere.
Errege Dekretuak atal berean batu ditu. Osasun zentroetako langileek lanean jarraituko dute, baita zaintza langileek ere: helduen zaintza, umeena, pertsona dependienteena, elbarritasunak dituztenena...
COVID19a ikertzen eta garatzen duten zentro eta enpresek lanean jarraituko dute. Baita ikerketa hauetarako materiala eskaintzen duten enpresek ere.
Egoitza hauen oinarrizko mantenimendua bermatzen duten langileek ere martxan jarraituko dute.
Ehorztetxeetako langileek ere lanean jarraituko dute.
Tokian tokiko administrazio konpetenteek erabakiko dute nola aplikatzen den Errege Dekretu hau. Honela dio zehazki: "Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak eta autonomia-erkidegoetan eta toki-erakundeetan eskudun direnek ahalmena izango dute Errege Dekretuaren aplikazio-eremuko enplegatu publikoen zerbitzu-prestazioa arautzeko beharrezkoak diren jarraibideak eta ebazpenak emateko".
Sektore publikoarentzako azpikontratatutako obrak, zerbitzuak, eta horniketa langileek lanean jarraitu beharko dute, horiek beharrezko badira eraikinak seguru mantentzeko eta zerbitzu publikoak egoki emateko.
Oinarrizko produktu hauek sortu, garraiatu eta saltzeko kate osoa martxan mantenduko da: janariak, edariak, animalientzako elikagaiak, garbitasun produktuak, botikak, osasun produktuak...
Hostalaritzak eta janaria prestatzeak martxan jarraituko du, etxera eramateko zerbitzuetan.
Errefuxiatuak hartzeko egoitzek lanean jarraituko dute.
Lehentasunezko jarduerei materiala eskaintzen dieten manufaktura-industriak martxan mantenduko dira.
Komunikabideek martxan jarraituko dute, baita hauen banaketarako zerbitzuek, kioskoek eta inprentek ere.
Telekomunikazio zerbitzuek ere bai, eta dekretuak aipatzen ditu telelana bermatzeko azpiegitura lanak.
Alarma Estatua indarrean jarri zenez geroztik martxan izan diren garraio denek martxan jarraituko dute: bai pertsonen eta bai merkantzien garraioak.
Albaitaritza zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduerek martxan jarraituko dute.
Osasun teknologia, osasun materiala, babesteko jantziak, eta medikuek behar duten guztia ekoizten duen katea.
Horiek denak lanean jarraituko dute zerbitzua eskaintzen.
Garbiketa enpresak, eta bilketa, kudeaketa eta tratamendua bermatzen duten zerbitzuak martxan izango dira.
Ur saneamendu kate osoak martxan jarraituko du.
Correosek lanean jarraituko du. Internetez erositako produktuak banatzen dituzten langileek ere bai.
Eguraldia iragartzeko zerbitzua eskaintzeko kate osoa ere martxan izango da.
Kartzeletako langileek jarraituko dute. Baita ere itsas salbamendukoak, suteak babestekoak, mehatzeetako segurtasunaren arduradunak eta trafikoko poliziek. Segurtasun enpresa pribatuek, bai etxeetako alarmak kudeatzen dituztenak, garraio segurua eskaintzen dutenak eta abar, eskaintzen duten zerbitzua bermatzeko moduan lan egin beharko dute.
Seguruak, inbertsioak egiteko etxeak eta bankuak martxan izango dira.
Errege Dekretuak dio "indar armatuen materiala eta ekipoak mantentzen laguntzen duten ezinbesteko" jarduerak martxan izango direla.
Epaile, fiskal, abokatu, prokuradore eta letratuek jarraituko dute Alarma Estatuak eten ez dituen prozesuekin (martxoaren 14an estatuko Justizia Idazkariak emandako Erresoluzioan daude hauek zehaztuta).
Justiziako administrazioko langileek jarraituko dute lanean, Erregistro Zibilaren oinarrizko zerbitzuak martxan izateko.
Notaritzek ere martxan jarraituko dute.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.