James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte

  • James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte: unibertsoari inoiz ateratako argazkirik sakonenak eta exoplaneta baten espektroskopia-datu zehatzenak. “Kosmosaren ikuspegi berri eta iraultzaile bat”, Bill Nelson NASAko administratzailearen esanean; “munduak inoiz izan ez duen ikuspegi bat”.


2022ko uztailaren 13an - 10:19
SMACS 0723 kumulua (Argazkia: NASA, ESA, CSA, eta STScI)

Lehenengo zabaldu duten irudian (goian) milaka galaxia ageri dira, tartean infragorrian inoiz behatu diren urrunenekoak. SMACS 0723 kumulua da, 4.600 milioi argi-urtera. Kumuluak lente gisa jokatzen du, eta, horri esker, askoz urrunago dauden galaxiak ere ikus daitezke atzean. “Argazki honekin 13.000 milioi urte atzera begiratu dugu unibertsoan”, azaldu du Bill Nelson NASAko administratzaileak.

Iazko abenduaren 25ean jaurti zuten, eta hilabeteko bidaian iritsi zen Lurretik 1,5 milioi kilometrora dagoen orbitara. Infragorrian lan egiten du teleskopioak, eta hautsezko eta gasezko hodei trinkoak zeharkatu, eta unibertso primitiboa behatzeko gaitasuna du; 13.500 milioi argi-urtera iristea dute helburu, lehen izarrei eta galaxiei behatzeko. Unibertsoa hedatzen ari denez, izar haiek igorritako erradiazio ultramorea eta ikusgaia aldatuz joan da, eta infragorrian iristen zaigu. Horixe da James Webb teleskopioak ikusten duena, inoizko bereizmen handienarekin.

Bestetik, espektroskopia da Webb teleskopioaren beste indargune bat. Eta horixe izan da, hain zuzen ere, aurkeztu duten bigarrena: WASP-96 b exoplaneta erraldoiaren espektroskopia-datuak. Datu horien bidez, ura detektatu dute exoplanetan, baita lanbroaren zantzuak eta atmosferan lainoak dituen ebidentzia ere, orain arte uste zenaren kontrara.

 

 

 

NGC 3132 nebulosa (Hego-eraztunaren nebulosa edo Zortzi Eztanden nebulosa). Ezkerrean, NIRCam kamerak infragorri hurbilean hartutako irudia; eskuinean, MIRI kamerak infragorri ertainean hartutakoa (Argazkiak: NASA, ESA, CSA, eta STScI)

 

 

 

NGC 3132 nebulosa (Hego-eraztunaren nebulosa edo Zortzi Eztanden nebulosa), erakutsi dute jarraian, bereizmen handiko irudian. Hilzorian dagoen izar baten inguruan hedatzen ari den gas-hodei erraldoia da, Lurretik 2.000 bat argi-urtera. Webbek bi kamerarekin atera dio argazkia: NIRCam kamerak infragorri hurbilean hartutako irudian izarrak eta haien argi-geruzak nabarmentzen dira; eta, MIRI kamerak infragorri ertainean hartutakoan, lehenengoz erakutsi du erdiguneko izar ahulena hautsez estalita dagoela. Hartutako irudiak erakutsi du, lehenengoz, hiltzen ari den izarra hauts-geruza batek estaltzen duela.

 

 

 

Stephanen Boskotea galaxia-multzoa (Argazkia: NASA, ESA, CSA, eta STScI)

 

 

 

Stephanen Boskotea galaxia-multzoaren irudi ikusgarria etorri da, ondoren. Lehenengo aurkitu zen galaxia-multzo trinkoa da (Édouard Jean-Marie Stephan, 1877); Taldeko bost galaxietatik lau dantza kosmiko bortitz batean lotuta dabiltza; tarteka, talka egiten dute, eta astro berriak sortzen dira. Webbek orain arte atera duen irudirik handiena da; mila argazki elkartuta osatu den mosaiko bat, 150 milioi pixel baino gehiago dituena. Inoiz ikusi gabeko xehetasunak erakusten ditu: izar gazte eta jaioberrien multzo distiratsuak; galaxien grabitazio-elkarrekintzen ondorioz luzatutako gasezko, hautsezko eta izarrezko isatsak; zulo beltz baten inguruko fluxuak; eta galaxietako batek (NGC 7318B) multzoaren kontra talka egitean sortutako talka-uhinak ere harrapatu ditu teleskopioak.

 

 

 

Gila nebulosako NGC 334 eskualdearen ertza (Argazkia: NASA, ESA, CSA, eta STScI)

 

 

 

Azkenik, izar distiratsuz betetako “mendi” eta “haranen” paisaia bat; Gila nebulosako NGC 334 eskualdearen ertza da, non izar berriak sortzen ari diren. Labar kosmiko deitzen zaie egitura horiei, eta tontorrik garaienek 7 argi-urteko altuera dute.  Hain zuzen ere, orain arte ikusezinak ziren izarren jaiotza-guneak erakutsi ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espazioa
Lurrean harrapatuta: zabor espaziala eta misio espazialen etorkizuna

Jakina da Ilargia dela gure planetaren inguruan orbitatzen duen satelite natural bakarra, baina badaude beste satelite asko ere, gizakiok bidalitakoak, satelite artifizialak alegia. Telekomunikazioak, meteorologia, espioitza… zenbatezinak dira gailu horien erabilerak... [+]


Ilargiaren alde ezkutuko laginekin aireratu da Txinako Chang'e-6 misioa

Txinako Chang'e-6 misioak Ilargiaren alde ezkutuko laginak hartu eta Ilargiaren orbitara aireratzea lortu du. Alde ezkututik egin den lehen aireratzea izan da.


Sateliteen gorakadari eusteko beharraz ohartarazi dute

Orbita baxuko sateliteentzako baimenak zorrotzago erregulatzeko beharraz ohartarazi dute aditu batzuek, Science aldizkarian argitaratu duten artikulu batean. Izan ere, dagoeneko milaka satelite daude espazioan, eta sekulako igoera aurreikusi dute.


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Indiako espaziontzia Ilargiko hego polora iritsi da

Herrialdea hego polora iritsi den lehena da, eta ilargiratu den laugarrena. Asteazkenean 14:34ean iritsi da.


Eneko Axpe. Martera begira.
“2025ean espero da lehen emakumea eta zuria ez den lehen pertsona ilargira heltzea”

Eneko Axpe Iza (Barakaldo, 1986) fisikari eta ikerlaria da NASAn, AEBetan, San Frantziskon. Lehen euskaldun fisikaria da NASAn. Musikaria ere bada, hainbat taldetan ibilia. Buru belarri ari da orain lanean; proiektu interesgarria du esku artean: ikertzen ari da nola elikatu... [+]


2021-04-20 | Unai Brea
Naiara Barrado Izagirre. Astroen behatzailea
“Dirua jarriz gero hogei urte barru Marten egongo gara, ziur”

Alboko orrialdean EHUren Ingeniaritza Eskolako teleskopioaren ondoan ageri da Naiara Barrado (Getxo, 1981), astronomoa eta Zientzia Planetarioen Ikerkuntza Taldeko kidea. Eguneroko lanean, ordea, ordenagailuko pantailari beha egon ohi da, Hubble teleskopioak espaziotik... [+]


PODCAST #54 | Elon Musk espazioa kolonizatzen

Elon Musk munduko aberatsenak Marte planeta kolonizatzeaz gain, Starlink deitu makroproiektuarekin mundu guztian internet konexioa bideratzea du helburu. Horretarako, milaka sateliteren arteko “konstelazioa” osatzen dabil. Saint-Senier-de-Beuvron izeneko herrixkak... [+]


Espazioa itxuraldatuko lukeen ‘Starlink’ proiektuaren kontra erresistentzia abiaturik du Normandiako herrixka ttipiak

Elon Musk munduko aberatsenak Marte planeta kolonizatzeaz gain, Starlink deitu makroproiektuarekin mundu guztian internet konexioa bideratzea du helburu. Horretarako, milaka sateliteren arteko “konstelazioa” osatzen dabil. Saint-Senier-de-Beuvron izeneko herrixkak... [+]


Ilargiaren alde iluna

Berlin, 1945eko maiatzaren 8a. Alemaniarren kapitulazioak II. Mundu Gerraren amaiera ekarri zuen eta, berehala, AEBek Overcast operazioa –gerora Paperclip operazioa izango zena– jarri zuten martxan; ahalik eta zientzialari alemaniar gehien eramango zituzten AEBetara,... [+]


2019-06-26 | Ander Perez
Miren Karmele Gómez. Zerua irakasten
“Espazioan inbertitzen denak itzulera du gure gizartean”

Zerura begiratzeak Lurra ezagutzen lagundu gaitzakela uste du Miren Karmele Gomezek, bertan aurkitu daitezkeelako gizakiak historian zehar eraiki duen pentsamendu eta teknologiaren gako asko. Kultura zientifiko hori zabaltzea du xede, eta horretarako ongi komunikatzearen... [+]


Ilargia, enperadorea eta harresia

Kondairak dionez, duela 2.000 urte baino gehiago, gau batez, Qin Shi Huan Txinako lehen enperadoreak Ilargian zegoela amets egin zuen.


2019-04-11 | ARGIA
Argia ere xurgatzen duten zulo beltzak, zer dira zehazki?

Zulo beltz baten lehen irudia aurkeztu du Event Horizon Telescope proiektuak. Mesier 87 galaxiaren erdigunean dago, 55 milioi argi urtera.


Lehen paseoa espazioan

Espazioko lehen bidaia Yuri Gagarinek egin zuen 1961ean; 1969an Neil Armstrong izan zen Ilargia zapaldu zuen lehen gizakia.


2018-07-26 | Elhuyar
Marten ur likidoa detektatu dute, izotz-azpiko aintzira handi bat

Marten izotz-azpiko aintzira handi bat detektatu dutela iragarri du Italiako ikertzaile-talde batek. Hego poloan aurkitu dute, izotz-azpian 1,5 km-ko sakoneran, eta 20 km inguruko zabalera du aintzirak. Science aldizkarian eman dute aurkikuntzaren berri.


Eguneraketa berriak daude